11/10/2019

Estatu mailako eta atzerriko crowdfunding arrakastatsuen adibideak

Ekonomia digitalaren onura anitzen artean enpresa eta ekintzaileei finantziazio iturri alternatiboak ematearena dago. Gaur egun iturririk entzutetsuena, ezbairik gabe,  crowdfunding-a eta bere deribatuak da. Metodo hau pertsona kopuru handi batek, fisikoak zein juridikoak izan, enpresa-proiektu edo ekimen bat laguntzeko inbertsio txikiak egitean datza.

Modu honetan startup, ETE edo enpresa berritzaile edo hazkunde-aukera handiko enpresa batek behar duen finantzaketa lortu dezake banku-maileguetara jo barik.

Hori bai, horretarako nahitaezkoa da crowdfunding kanpaina arrakastatsu bat burutzea. Ondoren, hori lortzeko zer behar den azalduko dugu, kanpaina ezberdinen adibideak jarriz.

Crowdfunding proiektu arrakastatsu baten giltzarriak

Lehenengo giltzarria ideia bereziki erakargarri bat edukitzea da, bai bere erabilgarritasunagatik zein berritzailea izateagatik. Kasu honetan aldaera asko daude: target konkretu bati zuzendutako produktu bat eskaintzetik kausa altruista baterako funts-bilketa sustatzeraino.

Kanpaina hasi aurretik, oso garrantzitsua da proiektua, merkatua eta prestatutako estrategia ezin hobeki ezagutzea, inprobisatu barik.

Crowdfunding arrakastatsu bat lortzeko, ideia honen erakargarritasuna neurri handi batean nola aurkezten eta komunikatzen den baitan dago; hau da, marketing kanpainaren baitan. Hau muturreraino bultzatu behar da, kalitatezko eta era askotako eduki sorta kanal egokietatik zabalduz. Orokorrean, komunikazioa laburra izan behar da balio proposamenaren komunikazioan zentratzeko, eta zirrara egin nahi den target-arentzako interesgarria izan behar da.

Gogoan izan Crowdfunding Bizkaia bezalako plataforma digitalen bitartez aurkeztutako crowdfunding proiektuek gehieneko iraunaldi bat dutela (gure kasuan 50 egunetakoa). Ezinbestekoa izango da aldi honetan kanpaina indartsu bat izatea, epe honen amaieran finantzaketa minimoaren zenbatekoa erdietsita egon beharko baita.

Estrategia interesgarri bat kanpaina hasi aurretik jarraitzaile multzo bat biltzea da, marketing estrategia biralak erabiliz inbertitzaileen arreta lortzeko asmoz. Sare-sozialak eta bideoak proiektua ezagutzera emateko funtsezkoa da.

Bestetik, inbertsioaren itzulkin aukera egokiak eskaintzeak garrantzi berdina dauka, zuzeneko ordainsari bat zein ekintzen egitasmo erabat xehatua aurkeztuz. Hitz batez, argi azaldu zer eskuratuko duten inbertitzaileek.

Azkenik, behin helburua lortuta, munta handikoa da inbertitzaileekin harremanetan jarraitzea, proiektuaren garapenaren berri izan dezaten.

KANPAINEN ADIBIDEAK ESTATU MAILAN

Crowdfunding-aren bidezko finantzaketa guztiz finkatuta dago estatu mailan, Crowdfunding arrakastatsu adibide ugari dagoelarik.

WATS #SportWithValues

Gizarte-eragin handiko proiektua dugu WATS #SportWithValues, kirolean hezkuntzaren bidez bortxakeriarekin amaitzeko helburua duen start-up-a, integrazio, inklusio eta berdintasunaren alde eginez. Hori lortzeko, kirol-ekosistemako partaide guztiei zuzendutako kontzientziazio, hezkuntza eta inpaktu-postiboko formakuntza-programak garatzen dituzte.

Hasieran, WATSen inbertsio-txandak Crowdfunding Bizkaian 50.000€-tako helburua zuen, eta izan zuen oihartzunari esker, azkenik 61.680€ biltzea lortu zuen.

CHOOSE CTHULHU

Beste adibide arrakastatsu bat Choose Cthulhu da. Bere kanpainak “Zeure abentura aukeratu” liburuen formatuarekin H.P Lovecraft-en istorioak argitaratzeko dirua biltzea zuen helburu. Hasiera batean 10.000€-tako finantzaketa eskatzen zen, baina berehala lortu ziren 50.000€ baino gehiago.

CABRAS PARA KABRIOLAS

Gizartean eragina duten kanpainei dagokienez, Cabras para Kabriolas proiektuaz berba egin dezakegu. Abeltzaintza eta esne-artisautza arloko proiektu honek, gazten, jogurten eta esneen ekoizpena mantendu ahal izateko nahikoa ahuntz gehitu behar zituen. Crowdfunding-ari esker ahuntz kopurua 40 ahuntzetan handitu ahal izan zuten.

TROPIC FEEL

Bartzelonako marka berritzaile hau orain arte Crowdfunding inbertsio-txanda baten bidez zenbatekorik altuena biltzea lortu duen oinetako-enpresa da. Bere Tropic Feel bidaietarako zapatilek berehalako arrakasta lortu zuten, ia 3,5 milioi euro bilduz eta 55.000 zapata-pare baino gehiago salduz.

ATZERRIKO ADIBIDE ARRAKASTATSUAK

Kasu honetan, gadget, bideo-joko, arropa edo ikus-entzunezko proiektuen kontuetan crowdfunding-aren adibide arrakastatsuak kontaezinak dira.

PEBBLE TIME

Pebble Time, marka nagusienekin lehiatzeko sortua eta sistema eragile propioa zuen smartwatchak fabrikatzen zituen proiektua zen. Proiektu honek 30 milioi dolarretako diru-bilketa gainditu zuen, 78.000 babesle baino gehiagorekin. Bere arrakasta Fitbit-i deigarri gertatu zitzaion, azkenik bai lan-indarra bai jabetza intelektuala eskuratu zituelarik.

COOLEST COOLER

Beste adibide arrakastatsu bat Coolest Cooler da, bere xedea XXI. menderako hozkailu eramangarri baten sorrera finantzatzea zen, LED argiekin, USB eta mota guztietako gadget-ekin. 60.000 babeslek baino gehiagok beraien konfiantza jarri zuten apustu berritzaile hau errealitate bihurtzeko.

VULTUS

Suediar enpresa honek iaz 400.000€ baino gehiago biltzea lortu zuen bere xedearekin jarraitu ahal izateko: ongarrien erabilera mundo-mailan %40an murriztea satelite-analisiari esker. Bere proiektuak, 25 herrialde baino gehiagotako inbertitzaileengana heltzea lortu du.

BURNING MAN

Arte-munduak ere crowdfundingaren alde egiten du. Burning Man jaialdiak urtero milaka parte-hartzaile elkartzen ditu, Nevada-ko basamortuan, Amerikako Estatu Batuetan, egun batzuetarako hiri iraungikorra eraikitzen duenak.  Han jartzen diren instalazio artistiko eta estruktura ikusgarriak milaka pertsonak parte-hartzen duten Crowdfunding inbertsio-txanden bidez finantzatzen dira.

Zure crowdfunding-a hasteko asmoa duzu? Lortu zure proiektua errealitate bihurtzeko beharrezko inbertsioa Crowdfunding Bizkaia-n. Hemen duzu informazio guztia.