Ohiko definizioaren arabera, mezenas “letrak edo artea babesten dutenei” deritzogu. Hala ere, mezenasgoak teknologia berriei esker bilakaera handia izan du, mikromezenasgo hitza crowdfundinga itzultzeko erabili delarik.
Baina, Crowdfunding proiektuetako inbertitzaileak mezenastzat hartu ditzakegu? Kontuan hartzeko zenbait xehetasun errepasatuko ditugu, zein Crowdfunding motatan parte hartzen den arabera.
Zer da mezenas bat crowdfunding-aren inguruan?
Mezenasaren irudi tradizionala Errenazimentuarekin jaio zen dirua eta boterea zuten pertsonak deskribatzeko, hauek, banaka edo batera, gremio ezberdinetako artistak moduren baten laguntzen zituztelarik.
Gaur egun berba hau ordainsaria duten crowdfunding proiektuetan parte hartzen duten inbertitzaileak deskribatzeko erabiltzen hasi da. Horrela, mezenas bezala era desberdinetakoa izan daitekeen ordainsari baten truke proiektu batean inbertsio bat burutzen duen pertsona ulertzen da: produktu bat, zerbitzu bat, aipamen bat, etab.
Nolanahi ere, edozein crowdfunding motatan parte hartzen duten pertsonak (fisikoak edo juridikoak) mezenas bezala kontsideratu daitezke?
Crowdequity-a eta inbertitzaileak
Ordainsaria duten crowdfunding-ak alde batera utziz, bestelako crowdfunding motek mezenas hitza alde batera uzten dute eta pertsona fisiko edo pertsona juridikoak inbertitzailetzat hartzen dituzte.
Azalpena erraza da: inbertsio edo mailegurako crowdfundingak finantziazio alternatiboko mekanismoak dira, baldintza jakin batzuekin enpresa edo proiektuen garapenari laguntzeko sortuak. Kasu honetan, inbertsioek proiektua finantzatu eta inbertsioa berreskuratzea dute helburu, mezenas berba egokia ez delarik enpresa ingurune batean, ezta entitate publikoen artean ere.
Crowdfunding Bizkaia, administrazio publiko baten lehen crowdequity plataforma
Crowdfunding Bizkaia crowdequity-an espezializaturiko plataforma da, teknologi-arloko proiektuetan eta proiektu-sozialetan ardazten delarik. Bestale, crowdequity plataforma izanik, inbertitzaileek proiektuen partaidetzak eskuratzen dituzte, enpresaren bilakaeraren parte direlarik.
Gure plataformak inbertitzaileei segurtasuna, pribatutasuna eta berme legalak eskaintzen dizkie, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dagoelarik. Era berean, ekintzailetza eta berrikuntza inbertsioetarako zerga pizgarriak eskura daitezke.