08/07/2019

Axalkoren egurrezko bizikletek komunikabideen interesa piztu dute

Axalko enpresa, Bizkaian jaioa, bizikleta autoadierazpenerako, iraunkortasunerako eta eraldaketa sozialerako tresna izan dadin sortu da. Horretarako, Axalkon teknologia esklusibo eta patentaturikoa erabiltzen dute goi-mailako egurrezko bizikletak eraikitzeko composite material %100 natural baten bidez.

Enpresa garatzeko asmoz eta eskariaren gehitzeari aurre egin ahal izateko, Axalkok hemen ezagutu dezakezun inbertsio-txanda abian jarri du. Axalkoren proposamen bereizgarriak komunikabideetan lortutako interesari jarraituz, inbertsio-txanda hau harrera ona lortzen ari da.

Komunikabideek Axalkoren berrikuntzak azpimarratzen dituzte

Duela gutxi, EITBk bere Qué me estás contando programan Axalkoren egurrezko bizikleten garapena eta preskriptoreek hedapenean duten garrantzia ezagutzera eman zuen. Hemen berreskuratu dezakezu programa, 10:30 eta 15:00 minutuen artean.

Irrati mailan, Cadena Ser-ek duela egun batzuk Aitzol, Axalkoren kudeatzaile eta merkataritza-zuzendaria elkarrizketatu zuen, Bilbon BEAZen bulegoetan egindako gurpildun artelan hauen showrooma ezagutarazi zuelarik.

Bere aldetik, Herri Irratiak ere Aitzol Fernandezekin egin zuen berba, kasu honetan bizikletaren koadroa osatzen duten egurrezko xaflen ezaugarriak eta bezero bakoitzarentzako neurrira egindako diseinua ezagutzeko. Elkarrizketa hurrengo bideoan berrezkuratu dezakezu.

Onda Vascak ere, Atsalde pasa programan, Aitzol Fernandezekin berba egin zuen bizikleta hauek dituzten berrikuntza tekniko guztiak ezagutzeko. Hemen entzun dezakezu elkarrizketa.

Noticias de Álava zein noticias de Gipuzkoak Euskal Herriarekin lotura zuzena daukan eta merkatu europarraren liderra izateko asmoa duen proiektu hau nabarmentzen dute. Era berean, deiak ere Axalko bizikletak fabrikatzeko finantziazio bilaketaren berria argitaratu du, Crowdfunding Bizkaiaren laguntzarekin bere produkzioa hirukoiztea eta Frantzian Cyclabe-ren sare komertzialaren bitartez Europara jauzi  egitea aurreikusten duelarik.

Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren (CEBEK) eta Enpresa-garapenerako euskal agentziaren (spri) atariek ere erreportaje bana eskaini diote Axalkori, bizikleta hauen garapenean jarraitzen den fabrikazio prozesu berritzailea zehaztuz.

Axalkoren Crowdfunding Bizkaiako inbertsio-txanda bere bigarren erdian aurkitzen da jada. Ez utzi ihes egiten fabrikazio prozesu bakar eta hiri-mugikortasun jasangarriarekiko lotura handiaz gain, Urbegi Taldea-ren bitartez kolektibo zaurgarrientzako lanpostu aukerak sortuz proiektu sozialetan kolaboratzen duen proiektu honetan parte hartzeko aukerari.

 

AZTERTU INBERTSIO-TXANDAREN XEHETASUN GUZTIAK HEMEN ETA HARTU PARTE AXALKOREN PROPOSAMEN BEREIZGARRIAN.