22/06/2020

Crowdfundingaren zeregina ingurunearen zainketan

Elkarlaneko ekonomiaren ezaugarririk aipagarrienetarikoa inbertitzaileei ematen dien ahalmena da. Crowdfunding bezalako praktiken bidez, inbertitzaileek proiektuak mundu-mailan kolektiboki finantzatu ditzakete. Beraz, erkidego zehatz baten ekonomi eta produkzio-sarean parte hartzen dute, iraunkortasunean ere eragina izanik.

Jarraian, zergatik ezaugarri honek lor dezaken crowdfundinga ingurunearen eta ekonomia iraunkorraren zainketan sustatzaile garrantzitsu bilakatzea berrikusiko dugu.

Crowdfundingak berrikuntza sozialaren alde egiten du

Berrikuntza sozialari zuzendutako proiektuak nola edo hala gizartean oro har eragina duten arazoak konpontzen dituztenak dira, bai inbertitzaileenak ere. Proiektu horietako batzuk bioaniztasuna zaintzera zuzenduta daude. World Economic Forum-ak adierazi duenez, 2009. urtetik aurrera Crowdfunding platarformen bidez 4,8 milioi dolar bildu dira bioaniztasunaren zainketari zuzendutako 577 proiektu finantzatzeko.

Beraz, inbertitzaileek mota honetako proiektuak sustatu ditzaten, nahikoa da plataformak haien aldeko apustua egitea. Crodfunding Bizkaiaren kasuan, gure plataformaren bidez kudeatutako proiektuak berrikuntza sozial eta teknologikoari loturik daude.

Crowdfundingaren eta ingurunearen arteko harremana

Crowdfundingak edozein motatako proiektuak finantzatzea baimentzen du, ingurunearen zaintzea, energia berriztagarrien bultzada eta jasangarritasuna orokorrean helburu dituztenak barne. Mota honetako proiektuak, ingurunea zaintzeaz gain, planetaren jasangarritasunari dagokionez pertsona bakoitzaren ekintzei buruz adibide eta kontzientziazio bezala ere balio dute.

Ingurunea zaintzea, baita baliabideen erabilpen hoberena egitea ere, da negozio eredu ekologiko berri hauen helburua. Bere lerro nagusiek ondorengoak barne hartzen dituzte:

  • Produktuak sortzea gutxiago kutsatuz eta era jasangarriagoan bizitzeko, diseinu ekologiko berrien bitartez.
  • Eko produktuekin, landa-turismoarekin edo industria jasangarriarekin landa-eremuetako bizi-kalitatea hobetzeko proiektuak.

Hala, garapen jasangarri baten alde egiten duten proiektuek gaur egungo beharrizanak etorkizuneko belaunaldienak arriskuan jarri barik ase nahi dituzte. Mundu hobe bat uzteko helburu honekin, hiru alderdi nagusitan jarri behar da arreta: ekonomikoa, pertsonena eta gizartearena eta planetaren osasunarena. Hiru ikuspegi, batera kontuan eduki behar direnak eta crowdfundinga, ingurunearen zainketa eta garapen jasangarria lotzen dituzten proiektuen irizpideak eta helburuak ezartzen dituztenak.

Ingurunearekin zerikusia duen proiektu bat daukan edozein pertsona edo kolektibo Crowdfunding Bizkaiara joan daiteke bere proiektua aurkezteko. Dagokion bideragarritasun azterketa burutu ondoren, proiektua plataforman argitaratzen da eta bide ezberdinen bidez hedatzen da jendeak ezagutu dezan eta bertan parte hartzera animatu dadin.

Ingurunearekin erlazionatutako crowdfunding proiektuen adibideak

Ingurunearekin loturiko proiektu bat, Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda bat ireki zuena, Axalko da. Enpresa hau, Bizkaian sortua, egurra eta beste material naturalak erabiliz bizikletak eraikitzen ditu. Honela, bere eraikuntza ekologikoki kaltegarria ez den produktua eskaintzeaz gain, hiri-eremutatik mugitzeko ezin hobea den garraiobide ez kutsatzailea sustatzen da.

Bestalde, Axalko Urbegi Taldearekin aktiboki elkarlanean ari da, kolektibo zaurgarrietako partaideen emplegagarritasuna errazten duen proiektu soziala izanik.

Axalkoren ereduak inbertitzaileen partaidetzari esker Crowdfunding proiektu batean Euskal Herriko sare-soziala eta erkidego-sarea nola hobetu ahal den adierazten du.

Ingurunearen zainketa hiri-ingurunetik urrun ere sustatu daiteke. Horrela frogatu du elur garatu duen Bizkaiko ekintzaile talde batek, teknologia berrien bidez bi motatako mendi-erreskatea baimentzen duen gailua: lurperatutako biktima eta distantzia luzea. Elur-ek arrakastaz itxi du Crowdfunding Bizkaian lehenengo inbertsio-txanda bat, gailuaren proben fasearekin jarraitzeko asmoz eta epe laburrean bere merkaturatzearen hasierari aurre egiteko.

elur, Alex Txikon alpinistaren elkarlana duen proiektua, kolektibo ezberdinei zuzenduta dago: bere aktibitatea ingurune naturalean egiten duten kirolariak,  erreskate-talde profesionalak, abentura eta esplorazio espedizioak, federazioak eta mendi-elkarteak, eski estazioak, gobernuak eta ekosistemaren beste aktore batzuk.

2020aren bigarren erdian, garapena behin bukatuta, elurrek inbertsio-txanda berri bat irekiko du Crowdfunding Bizkaian gailuaren ekoizpen eta merkaturtzerako.

European Crowdfunding Networken konpromisoa

Crowdfunding Bizkaia European Crowdfunding Networken (ECN) kidea den finantzaketa plataforma espezializatua dela aipatzea garrantzitsua da. Hau gardentasuna, erregulazioa  eta crowdfundingaren inguruko eztabaida publikoa sustatzen duen irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Bere helburu nagusienetariko bat crowdfundingak berrikuntza sozialarekiko dituen onurak bai politikoki bai sozialki azpimarratzea da.

ECNk garatzen dituen Crowdfunding proiektu guztien artean, azpimarratzekoak dira garapen jasangarriari buruzko ekimenak finantzatzen dituztenak, eta bereziki, energia berriztagarriari buruzkoak. Beraz, bai inbertitzaileen bai zergarien motibazioa areagotzen duten balio erantsia sortu nahi da.

Bere proiektuen artean, aipatzekoa da, esaterako, LandSense, ondoren plataforma libre baten bidez informazio baliotsua eskaintzeko lurrazalari eta bere erabilerari buruzko datuak jasotzen dituen hiritar behatokia.

Egunez egun gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia.