21/08/2019

Inbertsio-txandaren ostean, WATS #SportWithValues –ek hazten jarraitzen du

Duela aste batzuk, Crowdfunding Bizkaian proiektu sozial garrantzitsu baten inbertsio-txanda arrakastarekin itxi zen. WATS #SportWithValues –en kasua da hain zuzen ere, kirolean heziketaren bidez bortxakeriarekin amaitzeko helburuarekin sortutako start-up bat.

WATSen hezkuntzaren eta baloreen ahalmenean sinesten dute kirola integrazio, inklusio eta berdintasunera bideratu dadin. Eta inbertsio-txandan zehar eskuratutako ekarpenei esker, jada garatzen hasi diren hezkuntza-programa eta ekintzen bidez egiten dute.

WATSen inbertsio-txandak Crowdfunding Bizkaian 50.000€-tako helburua zuen hasieran. Baina proiektuaren berrikuntza sozialari esker proiektu honek arreta handia jaso zuen hasieratik eta azkenean 61.680€ biltzea lortu zen, hasierako heburua %24n gaindituz.

WATSen 70 bazkide berri baino gehiagok egindako inbertsio honi esker proiektuaren arduradunek kontzientziazio, hezkuntza eta inpaktu positiboko programetan lan egiten jarraitu ahal izango dute. Duela gutxi egindako elkarrizketa batean azaltzen ziguten moduan, “proiektuari ekin genionean, kirol egoera aztertu genuen eta konturatu ginen bortxakeria sortzen dituzten egoerei aurre egiteko zigorra dela erantzuna hezkuntza edo prebentzioaren ordez. WATS #SportWithValues ikuspuntua eskaintzeko agertzen da.”

Inbertsio-txandaren ostean, WATS #SportWithValues –ek hazten jarraitzen du

Kirol-ekosistemako partaide denak informatu eta hezteko lan horretan, WATSen heziketa-programa berritzaileak garatzen ari dira, Mondragon Unibertsitateak eskainitako WATS EXPERT Kirol Berrikuntzan Graduondoa esate baterako. Programa hau gai honetako enpresa-proiektuak garatu nahi duten kirol-munduko profesionalei zuzenduta dago.

Duela egun batzuk, Graduondoko ikasleek lehenengo enpresa-proiektuak aurkeztu zituzten, zenbait ekimen desberdin eta berritzailerekin. Graduondoko irakasleen artean kirol-munduko pertsona ospetsuak daude, Julen Guerrero, Xabi Prieto edo Patricia Ramírez esaterako.

Bestalde, WATS, Mondragon Unibertsitatea eta Basque Team elkarlanean ari dira erredimendu handiko kirolariak Kirol Berrikuntzan Graduondoa beka baten bitartez ikasteko aukera emango dien ekimen aitzindari batean. Bere aldetik, Basque Team-eko kirol profesionalak heziketa-programa honen irakasle izango dira. Elkarlan honi esker kirolari hauek bere hezkuntza handitu ahal izango dute, enplegagarritasuna hobetuz bere kirol-ibilbidea amaitzean.

Aldi berean, baloreetan hezteko ekintzarik garrantzitsuenetariko bat kirolari gazteenentzako mintegiak dira. WATSen arabera, “txikitan, entrenatzaileen eragina askoz handiagoa da kirol federatuarekin konparatuta. Eragin hau positiboa edo negatiboa izan daiteke, beraz jakinaren gainean egotea eta ondorioz oinarritik lan egitea ezinbestekoa da.”

Honela, WATS duela gutxi Gaztela eta Leoneko Saskibaloi Federazioarekin elkarlaneko hitzarmena egin zuten kirol-mailan bortxakeria saihesteko eta kontzientziatzeko hezkuntza ekimenak garatzeko.

WATSi buruz gehiago jakin ahal izango duzu bere web-orrira joz.

Crowdfunding Bizkaian aberastasuna sortzen duen berrikuntza ekosistema bat sortzen dugu. Ezagutu gaitzazu.