29/05/2020

Crowdfundingaren abantailak start-up-entzako

Jaio berri den proiektu baten gainditu beharreko trabarik nagusienetariko bat finantzaketa lortzea da. Normalena baliabide klasikoen bidez lortzea da, bankuen bitartez lortzen den finantzaketa pribatua esaterako. Hala ere, gaur egun, ekintzaile batek start-up-entzako crowdfundingera jo dezake.

Elkarlaneko ekonomiatik datorren praktika honi esker, finantzaketa klasikoaren traba ugari gainditu daitezke. Besteak beste, beharrezkoa den zenbatekoa eskuratzea edo ezarritako klausulak era erosoan betetzea.

Start-up-en finantzatzeko era berriak

Finantzaketa klasikoaren eta alternatiboaren arteko desberdintasun nagusiena inbertitzaileak dira. Crowdfundinga pertsona askoren inbertsioan datza, bakoitzak nahi duen zenbatekoen bidez. Horretarako Crowdfunding Bizkaia bezalako plataforma espezializatuak erabiltzen dira, proiektuak landu, jarraipen lana egin eta erabiltzaileekin harremanetan jartzen direnak.

Ondorioz, start-up-entzako crowdfundingak abantaila ugari eskaintzen ditu. Lehenik eta behin, sustatzaileak dira finantzaketa proposamena egiten dutenak. Hau da, proiektua garatu, crowdfunding mota aukeratu eta inbertitzaileek eskuratuko dutena erabakitzen dute. Hortik aurrera, proposamena egokia bada, sare-sozialen bidez egindako kanpaina da arrakastaren gakoa.

Beste aldetik, kontuan izan behar da finantzaketa kostuak arrazoizkoak direla. Start-up-entzako crowdfundinga eskaintzen duten plataformek komisio merkeak kobratzen dituzte, %7 inguru. Crowdfunding Bizkaiaren kasuan, esaterako, proiektuak lortutako zenbatekoaren %1a bakarrik kobratzen da.

Crowdfundingaren abantailak

Proiektu bat garatzeko behar den finantzaketa lortzeko orduan, hainbat iturritara jo daiteke. Hala, finantziazio-sistema guztiekin gertatzen den bezala, crowdfundingaren abantailak eta desabantailak kontuan hartu behar dira inbertsio-txanda bat abian jarri aurretik. Hona hemen abantaila nagusi batzuk:

Abantailak:

  • Crowdfundingari esker, proiektu bati ekiteko behar den kapitala lortu daiteke ohiko inbertsio-sistema gehienen interes handiei aurre egin gabe.
  • Beste abantaila handi bat inbertsio-txandak proiektuak izan dezakeen arrakasta-potentziala neurtzeko aukera ematen duela da, nahiz eta inbertsio-txanda aurreikusitako helburuarekin ixten ez bada ere. Adibide on bat Axalkorena da, aurrerago azalduko duguna.
  • Inbertsio-txandak gardentasuna eta konfiantza sortzen ditu, ia denbora errealean bildutako diru-kopurua erakusten baitu.

Dauden bide publiko eta pribatuez gain, garrantzitsua da beste aukera batzuk ezagutzea, hala nola barne-finantzaketa, enpresak sortutako baliabide ekonomiko pasiboen ondorio delarik eta ez hirugarrenen onarpenaren ez bermeak ematearen edo prozesu burokratikoen mende dagoelarik. Finantziazio propio honek hainbat oinarrizko modu biltzen ditu, bai bazkideen bidez, bai enplegatuen bidez, eta crowdequityarekin osatu daiteke, non inbertitzaileek enpresako partaidetzak lortzen dituzten.

Crowdfundingarekin loturiko start-up-en ereduak

Crowdfundingera jotzen duten sustatzaileen kopurua gero eta handiagoa da, plataforma espezializatuetan arrakastarekin finantzatutako proiektuak adierazten dutenez. Jarraian, Crowdfunding Bizkaian landutako proiektu bi azalduko ditugu, non Equity crowdfundingaren alde egiten dugun.

WATS

WATSen helburua kirol munduko bortizkeriarekin amaitzea da. Hori lortzeko, zenbait hezkuntza eta trebakuntza-ekimen garatzen dituzte.

Aurtengo martxoaren 7an hasi zen WATSen inbertsio-txanda, 50.000€ lortzeko helburuarekin. Hala ere, 3 hilabete baino gutxira, proiektuak helburuaren %24a gainditu zuen, guztira 61.950€ eta 75 inbertitzaile bilduz.

Crowdfunding Bizkaiako inbertsio-txanda abian jarri eta urtebetera, WATSek taldekideen kopurua handitu du, 1.500 lagun baino gehiago bildu dituen ekitaldi-bira sendotu du eta 400 entrenatzaile eta 300 familia trebatu ditu. Gainera, 2020ko urrian, Kirol Berrikuntzako Graduondoko hirugarren edizioa hasiko da eta Kirol Enpresen Berrikuntza eta Kudeaketako Masterra estreinatuko da.

Axalko

Axalkoren helburua neurrira egindako, pertsonalizaturiko eta kalitate handiko materialez egindako bizikletak eraikitzea da.

Kasu honetan, hasierako helburua 150.000€ biltzea zen. Hala ere, Axalko start-upentzako crowdfundingaren zeharkako abantailen adierazgarri da. Inbertsio-txandaren 2 hilabetetan zehar, 96.551€ biltzeaz gain, sare sozialetan eta komunikabideetan ospetsua egin zen, mota askotako babesleak eskuratuz. Gaur egun, horrek guztiak proiektuaren jarraipena erraztu egin du.

Axalkotik diotenez, inbertsio-txanda “oso esperientzia positiboa izan da. Kontaktu asko egin ditugu gure proiektua ezagutu ahal izan duten pertsonekin eta bizikletak guk egiten ditugun moduan egin ahal zirela ez zekien jendearekin, neurrira eta modu %100  iraunkorrean”. Beraien hurrengo urratsa merkatuan sartzea izango da.

elur

Inbertsio-txanda eta COVID-19ko osasun-krisiaren ondorioz ezarritako alarma-egoera aldi berean gertatu baziren ere, elurrek beraien egoera guztietarako eraginkorra den mendiko erreskate-gailu berritzailea garatu eta merkaturatzeko behar zituzten 200.000€-ak biltzea lortu zuen.

Elurrek garatutako gailuak bizitza salbatzeko aukera ematen du distantzia laburreko erreskateetan, hala nola, elur-jausi edo luperatutako pertsonen kasuetan, eta distantzia luzeetan. Hainbat erreskate-taldek probatu dute, eta 6.000 metrotik gorako altuerak dituzten mendietan egindako probetan muturreraino eraman dute.

Osteophoenix

Osteophoenixek jada patentatuta dagoen eta hezurraren eta hortzoiaren birsorkuntza naturala lortzen duen gailu odontologiko bat sortu du. Paziente bakoitzaren neurrira egiten den gailu iraultzaile honi hesi oklusiboa deitzen zaio, eta hezurra birsortzeko prozesua 5 eta 7 hilabete bitartekoa izatea ahalegintzen du, gaur egun erabiltzen diren sistemak 18 eta 24 hilabete bitartekoak direlarik.

Start-up honek Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda bat egitea erabaki du, Osteophoenix Estatu Batuetako merkatuan sartzeko FDA ziurtagiria lortzeko beharrezkoak diren laborategiko probak ordaintzeko eta birsorkuntza odontologikoa eta buru-hezurrak eta aurpegi-masailak berreraikitzeko gailuak ezagutarazteko gai horietan adituak direnei eta, oro har, jendeari.

Egunez egun gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia.