27/04/2020
elurrek arrakastaz itxi du bere inbertsio-erronda Covid-19aren krisiaren arren
Duela aste batzuk, elurrek 200.000 eurotako inbertsio-erronda abiatu zuen Crowdfunding Bizkaian, mendiko erreskaterako gailu berritzaile bat garatu eta merkaturatzeko helburuarekin.
Hala, erronda eta Covid-19aren osasun-krisiak eragindako alarma egoeraren dekretua aldi berean gertatu diren arren, gailu honek merkatuan existitzen diren beste gailuen aurrean eskaintzen dituen abantailek eta potentzialak interes handia piztu dute eta elurrek hasieran ezarritako 200.000€tako helburua biltzea baimendu dute.
Crowdfunding Bizkaia plataforma, Deustuko Unibertsitatea eta Crecer +-en arteko elkarlanak inbertsio-erronda hau arrakastaz ixtea erraztu du, honek erreskate gailuaren prototipoetan lan egitea baimenduko duelarik, merkaturatze faseari aurre egin aurretik doikuntza eta probak burutuz.
elur, egoera guztietarako gailua eta muturreraino probatua
2018tik, Jon Barredo Murok, June Saenz de Urturik, Asier Palacios Lobok eta Alex Txikon alpinistak mendiko erreskate bat egiterakoan sortzen diren beharrizan guztiei irtenbidea aurkitzeko gai den konponbide teknologiko bat aurkitzeko lan egiten dute.
Ikerketa zorrotz batek bizitzak salbatzeko gai den gailu bat garatzea ahalbideratu du, bai distantzia laburrean, elur-jausi bat edo bestelako edozein lurperatze jasan duten pertsonak aurkitzeko, zein distantzia luzean, ingurune naturalean galdu edo zauritua izan den pertsona baten erreskatean laguntzeko.
Bere funtzionamendu egokia frogatzeko, elur gailua erreskate-talde ezberdinek probatua izan da, besteak beste, GREIM (“Grupo de Rescate e Intervención en Montaña” delakoa), Ertzaintza eta DYA, eta muturreraino eraman dute 6.041 metrotako altueran dagoen Argentinako San Francisco sumendian eta 7.000 metrotako altuera gainditzen duen Pakistango K2an probak burutuz.
Jon, June eta Asier hiru gazte ekintzaile dira eta elur gailua garatzeko Alex Txikon alpinista ezagunaren elkarlana izan dute, bera ere proiektuaren parte aktibo delarik, eta baita Joseph A. Doyle-ena, Brainlab enpresa alemaniarraren CFO ohia eta aholkularitza estrategikoaz arduratzen dena.
Proiektuaren hurrengo urratsak
Lehenengo inbertsio-erronda honetan lortutako arrakastaren ondoren, elur taldeak azken gailuaren garapenari ekingo dio eta proba tanda berri bat burutuko du egoera guztietan.
Behin gailua garatua izan denean, elurrek 2020. urtearen bigarren erdian zehar inbertsio-erronda berri bat irekitzea aurreikusten du, honen helburua gailuaren fabrikazio eta merkaturatzea izango delarik, bai erreskate-talde eta enpresentzako zein azken bezeroarentzako. Laster proiektu honen aurrerapausoei buruz informatuko dugu.