30/07/2020

Osteophoenixen inbertsio-txanda laster amaituko da, hartu parte!

Gutxi falta da Osteophoenixen Crowdfunding Bizkaiako inbertsio-txanda bukatzeko. Momentuz, hezurren eta ehunen birsorkuntza ahalbidetzeko osasunari aplikaturiko bioteknologia proiektu handi honek, jada inbertsio-txandaren helburuaren %50a baino gehiago bildu du. Bertan, 50.000€tara iristea espero dute eta proiektuan parte hartzera animatzen zaitugu startup aitzindari honek bere helburuak lortu ditzan.

Osteophoenixen eginkizuna osasun arloan puntako teknologia aplikatuz organoen eta ehunen birsorkuntzarako sistema eta prozedura berriak garatzea da. Horretarako, 3D inprimatzea erabiliz, hesi oklusiboak eta bestelako protesi eta bioereduak ekoizten dituzte, hauekin kirurgia-emaitza hobeezinak lortzeko kirurgia- eta berreskuratze-prozesuak laburtuz, kirurgia-abordatzea txikiagotuz eta gaixoaren bizitza kalitatea hobetuz.

Inbertsio-txanda honen helburua FDA ziurtagiria lortzea da, honekin Osteophoenixen produktuak merkatu amerikarrean sartu ahalko direlarik, estatu mailako merkatua baino  erosketa potentzial handiagoa duen merkatua (50 aldiz gehiago). Ziurtagiri honekin batera, Osteophoenixek bere laborategi saioetarako pertsonal espezializatuaren kontratazioa ere handitu ahal izango du.

Azken finean, pertsonen bizitza eraldatzeko gaitasuna duen eta ilusio handia sortzen duen Bizkaian kokatutako proiektu bat da, nazioarte mailako irismena duena. Bikaintasuna eta kalitatea bilatzen duen talde espezializatua da, teknologia berrienak eta berrikuntza osasun arazoak dituzten pertsonen zerbitzuan jartzen dituena. Potentzial nabaria duen startup bat, martxan den inbertsio-txandaren bitartez bere parte izan zaitezkeelarik.

NOLA INBERTITU DEZAKEZU OSTEOPHOENIXEN?

Pertsona fisikoa zein juridikoa izan, gure plataformaren bidez ekarpen ekonomiko bat burutu dezakezu eta Osteophoenixen inbertsio-txandaren 50.000€ko helburua lortzen lagundu.

Merkatu estatubatuarrera zabaltzea funtsezkoa da enpresaren hazkunderako eta baita bere tratamendua behar duten pertsonentzako ere. Hori dela eta, FDA eskuratzeko prozesua bizkortzea ezinbestekoa da Osteophoenixen etorkizunerako eta zure laguntzarekin lortu ahal izango dute.

Aprobetxatu eta hartu parte inbertsio-txandan, proiektu berritzailea, finkatua eta osasunean ardaztua.

Osteophoenixeri eta bere inbertsio-txandari buruz datu gehiago jakin nahi badituzu sartu hemen.