22/10/2020

NahiArte komunikabideetan

Crowdfunding Bizkaian bere inbertsio-txanda abian jarri ondoren, NahiArte by FormArtek komunikabideetan hedapen-kanpaina bati ekin dio, bertako eta eskualdeko komunikabide garrantzitsuetan agertuz.

Ana Urgoiti eta Cristina Bacetek sortutako proiektuak hainbat kanalen arreta jaso du, bertan inbertsio-txandaren hasierari buruz berba egiteaz gain, proiektua bera eta etorkizurena begira dituzten ideiak ere kontatu dituzte hainbat elkarrizketen bitartez. Komunikabide bat baino gehiago izan da desgaitasun psikiko edo intelektuala duten pertsonentzako arteaz haratago doan proiektu honen berri eman duena, eta, datozen asteetan, orain arte lortutakoa baino hedapen gehiago lortuko dute.

Prentsa idatzia

Bizkaiko Foru Aldundiaren jakinarazpenaren berri emanez, Europa Press, nazioarteko informazio-agentziarik garrantzitsuenetariko batek, proiektuaren inbertsio-txandaren hasieraren berri eman zuen, bere jatorria eta bere sorkuntzak zertan datzan azalduz. Gainera, Europa Press-ek adierazi zuenez Crowdfunding Bizkaia administrazio publiko baten lehenengo crowdfunding plataforma da, proiektu eta ideia berritzaileak finantzatzeko alternatiba bat.

Bestalde, El Correo egunkariak, Bizkaia osoan jarraipen handiena duen egunkariak, bere edizio digitalean ere NahiArte –ri buruz idatzi du, proiektuaren helburuak aipatuz: Bilboko erdialdean denda fisiko bat irekitzea (abendura arte Santiago plazako 3 zenbakian egongo dena), sustapenean eta marketinean inbertitzea, eta kolektibo ahul honen sustapen profesional eta pertsonalean parte hartzea.

Azkenik, Bizkaia Gaur egunkari bizkaitarrak bere artikuluan bertan NahiArteren inbertsio-txandan parte hartu ahal izateko esteka partekatu du, bai NahiArte bai Crowdfunding Bizkaiaren lana goraipatuz, eta 20 minutos egunkariak, Europa Pressek idatzitako informazioa bere egin du.

Irratia

NahiArte Faktory uhinetan ere ibili da, Ana Urgoitiri proiektuari eta haren aurrerapenei buruz egindako bi elkarrizketarekin.

Alde batetik, Onda Vascak Ana Urgoiti Gisasola elkarrizketatu zuen, bertan finantzazio-prozesuari buruzko zalantzak bere telefonoaren bidez argitzea eskatu zuelarik. Halaber, sorkuntza-prozesuari eta metodologiari buruz berba egin zuten, eta arropa esklusiboak nabarmendu zituzten, hala nola kamisetak, poltsak… Oñatin ekoizten diren aterkiak goraipatuz. Horrez gain, etorkizunean denda fisikoa non kokatuko den ere iragarri zuten, eta Bilboko erdigunean izango da Errekalde Zumarkaleko 23 zenbakian, bertan FormArte ere egongo delarik.

Bestalde, Herri Irratiak, Bilboko irrati ikoniko batek ere NahiArte proiektua ezagutu nahi izan du, urriaren 21ean beste elkarrizketa bat eginez.

Eta duela gutxi, Bizkaia Irratiak ere Cristina Baceteri elkarrizketa egiteko aukera izan du NahiArteri buruz berba egiteko, Seed Capitaleko Oscar Ugarterekin batera, Crowdfunding Bizkaiari buruz ere berba egiteko.

Telebista

Azkenik, telebistan ere Formartek sortutako proiektuaren berri eman nahi izan dute, eta Telebilbao-ko Revista Semanal programan elkarrizketa bat egin diote, Maria Jesús Garcíaren magazinean hain zuzen ere, aspaldi ematen dena. Hemen ikusi daiteke elkarrizketa osoa.

NahiArte-ren ibilbidea orain arte bikaina izaten ari da eta ziur komunikabide askok proiektu honi ahotsa emango diotela etorkizunean, Bizkaiko eta Euskadiko herritarren artean zabalkuntza handiagoa lortuz eta gurekin batera elkarlanean egiten ari diren inbertsio-txandan finkatutako helburua lortuz.

Sartu NahiArte by FormArteren inbertsio-txandan eta inbertitu proiektuan desgaitasun psikiko edo/eta intelektuala duten pertsonak laguntzeko.