26/02/2021

Produktu naturalen arrakasta

Klima-aldaketak edo gaur egungo COVID-19 pandemiak, besteak beste, aldaketa handiak eragiten dituzte kontsumo-ohituretan. Pertsonak gero eta gehiago arduratzen gara ingurumen-erronkez, eta gero eta konpromiso handiagoa dugu gure portaera aldatzeko eta jasangarritasuna sustatzeko. Kontzientziazio handiago honen emaitza produktu naturalen arrakasta da.

Produktu naturalak gure aitona-amonen garaian zuten garrantzia berreskuratzen ari dira, eta modan daude gure bizitzako alderdi garrantzitsuenetan, hala nola elikaduran eta kosmetikan. Markek badakite kontsumo-ohiturak aldatu egin direla, eta produktu naturalen alde egiten dute.

Ingurumena eta osasuna errespetatzen duten elikagaiak jatorrizko egoeran kontsumitzeari esker, barazkiak, zerealak, lekaleak, fruitu lehorrak eta fruta freskoa lehenetsi ditzakegu. Beharrezko kopuruan hartuz gero, gure organismoari funtsezko mantenugaiak eman diezazkiokegu, produktu ultraprozesatuak, aldiz, naturalak ez diren azukre erantsi, kontserbatzaile, zapore-emaile, koloratzaile, gehigarri artifizial eta antioxidatzaile ugari izaten dituzte.

Produktu naturalak aukeratuz gero, jatorrizko egoeran dauden elikagaiez gozatu daiteke eta mantenugai guztiak aprobetxa daitezke, osasunerako toxikoak diren elementuak saihestuz, hala nola kontserbatzaile sintetikoak, koloratzaileak edo pestizidak. Gainera gure organismoak sendatzeko duen gaitasuna piztu dezakegu, ingurumena eta animaliekin begirunetsuagoak garen bitartean.

Kosmetika naturalaren arrakasta

Gure kontsumo-pentsamoldearen aldaketa hauek ere eragina dute kosmetika naturalaren arrakastan, azken urteotan hazkunde esponentziala izaten ari delarik. Kontsumitzaileok gehiago arduratzen gara bidezko merkataritzaz, hurbileko merkataritzaz edo animalien sufrimendurik gabeko produktuez, eta, horri esker, kosmetika naturalaren sektorea oso ondo kokatu da merkatuan.

Osasun-segurtasunak, sentsibilizazio ekologikoak eta kimikari sintetikoek dakartzaten arriskuei buruzko ezagutzak gero eta gehiago kezkatzen gaituzte eta kosmetika naturala kosmetika-industriaren barruan gehien hazten ari den sektorea bihurtu dute. Produktu aipagarrienak ilerako, ahoko zainketarako eta azala zaintzeko produktu biologikoak dira.

Kosmetika naturalaren arrakastaren adibide bat BOXSR da, laster Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda bati ekingo dion proiektua gizonen ongizaterako plataforma bihurtzeko asmoz. Bere xedea zainketa pertsonalerako kalitatezko produktuak eskaintzea da, berariazko tratamenduekin, zailtasunik gabeko errutinen bidez eta 1,2,3! formatuan: 3 urrats – 3 minutu egunean.

BOXSRen produktu guztiak kalitate onenekoak dira eta ez dute jasangarritasuna arriskuan jartzen. Tokiko fabrikazioarekin eta osagai naturalak erabiliz, azken aurrerapen zientifikoekin eta dermokosmetikan 30 urteko esperientziarekin batera, cruelty-free marka bat da; horrek esan nahi du produktuak ez direla animalietan probatu, eta, gainera, paketeetako plastikoa %1era murrizteko helburua jarri dute.

Proiektu honi buruz edo ekonomia, berrikuntza eta Bizkaian sortu diren enpresa berriei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarraitu iezaguzu sare sozialetan eta bisitatu ezazu gure bloga.