12/08/2019

Axalkoren inbertsio-txandak Axalkoren potentziala egiaztatzen du.

Azken asteetan zehar Crowdfunding Bizkaian aktibo egon da Axalkoren inbertsio-txanda, guztiz pertsonalizaturiko bizikletak eraikitzen duen Bizkaian sortutako enpresa.

Inbertsio-txandan zehar, Axalko crowdequity plataforma honek hautatutako proiektu guztiei eskainitako aholkularitzaz baliatu da. Honela, Axalkok komunikabideetan arrakasta handia lortu du, non zenbait elkarrizketa eta erreportaje argitaratu dira material naturalez eta goi-mailako ezaugarriko egurrezko bizikleta hauei buruz.

Azkenean, inbertsio-txandaren amaieran, Axalkok ez du 150.000€-tako hasierako helburua lortzerik izan.

Dena den, proiektuak bildutako 96.500€-tako zenbatekoak inbertitzaile askok hiri-mugikortasun jasangarria defendatzen duen enpresan ikusi duten potentziala adierazten du, Aitzol Fernández, gerente eta merkataritza-zuzendariak azaltzen duen moduan: “Axalkoren hasierako ideia erromantiko samarra da. Egurraren maitaleak gara eta bizikleta inoiz lortu den garraiobiderik eraginkorrena dela uste dugu. Gure gizartea ingurunea zainduz aurrera egin ahal eta behar duela ideairen sinesle amorratuak izanik, kontzeptu hauek batzen zituen produktu paregabea eraikitzea erabaki genuen. Axalko bizikleta bat zerbait berezia da, bizikleta gainean ibiltzen eroso sentiarazten zaituen zerbait eta zuretzako bizikleta bizimodu bat eta hiria ulertzeko modu bat dela munduari adierazteaz harro zauden zerbait.”

Jasangarritasunaren eta hiri-mugikortasunaren aldeko apustu hain berezi honek bihurtzen du Axalko potentzial handiko proiektu bat. Horrela adierazten du bai pertsona askok bai enpresa askok inbertsio-txanda honen bitartez proiektua ezagutu izana eta gehiago jakin eta etorkizunean Axalkoren parte izan nahi izana. Esaterako, Indiako Hyderabad Angels inbertsio-funtsaren interesa.

Axalkoren ondorengo urratsak marka ezagutarazi eta egin berri diren eskaerei erantzutea dira. Aitzol Fernandezek azaltzen du “bi urteren buruan Europako merkatu nagusietan kokatu nahi gara salmenta errepikatuekin, baina garrantzitsuena aldi horretan lortuko dugun esperientzia izugarria izango da, gure enpresa zehaztutako helburuetara egokitzera eta bideratzera lagunduko diguna.”

EZAGUTU CROWDFUNDING BIZKAIAN AKTIBO DAUDEN PROIEKTUAK