14/11/2019

Begirada desberdinekin. Bizkaiko proiektuak sustatzeko ekimena

Begirada Desberdinekin deituriko bideo berri honetan, Elena Fernandez eta Ana Belen Fernandez-ek, crowdfundingari buruzko ikuspuntua kontatzen digute eta finantzatzeko sistema honek lurraldeari eskaini diezaiokeen abantailak. Bideo-saila honen bidez, Crowdfunding Bizkaiak ekintzailetza eta berrikuntza munduaren parte direnen ikuspuntuak ezagutaraztea du helburu.

Elena eta Ana Belen Dog Vivant plataformaren sortzaileak dira. “Plan onak zure txakurrarekin hobeak dira” goiburuarekin, txakurrarekin zure hiriaz, joan-etorri eta bidaiaz gozatu eta planifikatzeko informazio praktikoa eta zentralizatua eskaintzen dute. Museoak, tabernak, hotelak, jatetxeak, dendak eta zenbait ekintza, non zure txakurra beti izango da ongi etorria. Dog Vivant bai bere web-orrialdearen bitartez bai Android eta iOS sistema eragilea duten gailu-elektronikoentzako aplikazioetan dago eskuragai.

Bai Elenak bai Ana Belen-ek elkarlaneko finantzaketa gertutik ezagutzen dute, dagoeneko bi inbertsio-txandetan parte hartu dutelarik. Lehenengoa enpresa sortu eta hilabete batzuk geroago burutu zuten, 2016. urtean, eta bigarrena, estatu mailan hazkundea sendotzeko, Portugalen sartzeko eta negozio-ildo berriak sortzeko helburuarekin, 2018. urtean burutu zen.

Sortzaileaz gain, Elena Fernandez Dog Vivant-eko Zuzendari Orokorra da eta berarentzat erakunde publiko batek crowdfunding plataforma baten sorkuntzaren alde egitea oso interesgarria da. Bere ikuspuntutik, eredu berritzaile honi esker agente txiki askok bere erakustokia izango dute eta bai beraien proiektua finantzatzeko eraren bila dabiltzanei bai beraien dirua inbertitzeko asmoa dutenei aukera berria eskaintzen zaie.

Ana Belen Fernandez-ek, Dog Vivant-eko Teknologia eta Erabiltzailearen Esperientziako Zuzendaria, plataformari esker Bizkaian garatutako proiketuak aurrera joan daitezkeela dio, crowdfundingaren garrantzia azpimarratuz lortutako emaitzak Bizkaiko enpresa-sarera itzuliko direlako. Bere hitzetan: “Hemengo ekimenak izatea, hemen inbertitzea, hemengo jendearen alde… oso ondo dagoela iruditzen zait”.

Egunez egun, gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia.