29/07/2019

Begirada Desberdinekin. Elkartasuna finantziazio modu berri bezala

Crowdfunding Bizkaian Begirada Desberdinekin izeneko bideoekin ekintzailetza munduaren ikuspuntu ezberdinak erakusten jarraitzen dugu. Hirugarren emanaldi honetan, Mikel San Jose, Athletic Clubeko erdilaria, da crowdfundingarekin zer ulertzen duen eta Bizkaian zer motatako proiektua sortzea gustatuko litzaiokeen azaltzen diguna.

Futbol jokalari profesional bezala, Mikel San Jose pertsona oso ezaguna da, bereziki Bizkaian, baina aldi berean errealitate sozial eta politikoarekin oso konprometituta dagoen norbait ere bada. Guzti horrengatik, enpresa-proiektu berrien garapen eta finantziazioari buruz bere iritzia ezagutu nahi izan dugu.

Mikel San Josek crowdfundinga pertsonek eta enpresa txikiek beraien proiektu berriak hasteko beharrezkoa den finantziazioa lortzeko daukaten era berri bat dela uste du, orain arte existitzen zirenen alternatiba. Eredu honek ideia eta proiektu ezberdinak babestu eta errealitate bihurtzeko jendearen elkartasuna bilatzen du.

Eta adibide bezala, Mikel San Josek Sopelako surflari profesional baten kasua aipatzen du, honek, lesio bat dela eta, babesle guztien sostengua galdu zuen, hori dela eta crowdfunding kanpaina bat jarri zuen martxan bere kirol-karrera finantzatzen jarraitu ahal izateko. Kanpaina oso arrakastatsua izan zen eta goi mailan lehiatzen jarraitzea ahalbideratu zion, oso emaitza onak lortuz.

Bideoa amaitzako, Mikel San Josek Bizkaitik ondasun oso preziatua den euskera bultzatzeko kanpaina bat sortzeko desira azaltzen du, kalean eta pertsonen egunerokotasunean garrantzi gehiago irabazi dezan.

Egunez egun, gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia.