15/01/2020

Begirada Desberdinekin. Elkarlana eta konpromisoa sustatzen.

Begirada Desberdinekin Bizkaiko ekintzailetzaren eta berrikuntzaren munduarekin erlazionatutako pertsona ezberdinek crowdfundingari buruz beraien ikuspuntua eskaintzen duten bideo-saila da. Bideo barri honen protagonista Nerea Ortiz da, BC3ko kudeatzailea, berak Crowdfunding Bizkaia plataformak lurraldean bultzatu behar dituen onurak aztertzen ditu.

Basque Centre for Climate Change (BC3) Klima-aldaketaren Bikaintasuneko Ikerketa Zentro bat da, EHUk eta Eusko Jaurlaritzak bultzatua, klima-aldaketaren ingurumen, sozioekonomia eta etika alderdiak uztartzen dituena. Ekintzara eta lankidetzara bideratuta dauden ezagutzak, erremintak eta metodologia berriak eskainiz, BC3n nazioarte mailan garapen iraunkorra lortzeko erabakiak hartzea erraztu eta sustatzeko diziplina anitzeko ezagutza garatzen da.

Crowdfundingeko proiektuetan parte hartu ez duen arren, Nerea Ortiz elkarlaneko ekonomiaren modalitate honen bitartez finantzatu diren proiektu askori buruz oso informatuta egon da.

Nerea Ortizen aburuz, “crowdfundinga elkarlaneko finantziazio mota bat da, pertsonek motibatzen dituzten proiektuen alde egiteko aukera ematen duena, bai interesengatik, bai sortzen dituzten sentsazioengatik”. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Crowdfunding Bizkaia plataformak lurraldean garatutako proiektu berritzaileekiko interesa sustatu behar du.

“Crowdfunding Bizkaia lagungarria izan daiteke adimena pixka bat zabaltzeko eta pertsonen alde egiteko, hau da, ideia berritzaile batean inbertitzen ari zarenean ideia horrekin konprometituta sentitzeko. Konpromisoa, lankidetza, balio horiek guztiak oso lotuta daude berrikuntzarekin eta, berrikuntzak aurrera egin dezan, beharrezkoak dira”, dio.

Izan ere, Nerea Ortizen iritziz, lankidetza eta konpromisoa ezinbestekoak dira proiektu berritzaileak sustatzeko. Crowdfunding Bizkaiak sustatu beharko lituzkeen balioak hain zuzen ere eta honi, ondorengo erronkak botatzen dizkio: “ikuspegi zabal bat edukitzea, eta interes ekonomikoa baloratu beharrean bakarrik beste motatako eraginak baloratzea. Adibidez, ingurumenean edo gizartean eragina izan dezaketen proiektuak. Adibide moduan, ikerketarako proiektuak edo horrelako proiektuak”.

Egunez egun, gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia