04/11/2019

Ekohunters-en inbertsio-txanda abian da. Inspiring changes.

Ekohunters helburu argia duen e-commerce berritzailea da: bere inguru sozialarekin eta ingurumenarekin arduratsuagoak diren kontsumo eta fabrikazioa areagotzeko behar den aldaketa sustatzea.

Helburu honekin, Kepa Hierro eta Ibon Landa ekintzaile bizkaitarrek munduko e-commerce-ik garrantzitsuenetariko bat garatu dute ekodiseinu eta kontsumo jasangarriko arloan. Gaur egun Ekohuntersek hazten jarraitzeko asmoa du Crowdfunding Bizkaian abian jarriko den inbertsio-txandaren bitartez.

Inbertsio-txanda honen helburua 100.000€ biltzea da, kontsumoan aldaketak bultzatzen jarraitu ahal izateko zenbait ekintzen bitartez, retail salmenta-estrategiaren hasiera edo Estatu Batuak edo Australia bezalako potentzial handiko merkatuetan kokatzea esaterako.

Ekohunters gaur egun

Gaur egun, Ekohunters e-commerce-aren mundu-mailako komunitatea 27 herrialdetako 145 ekodisenatzailek eta 6.300 produktu baino gehiagok osatzen dute. Komunitate honek kontsumo arduratsu baten alde egiten du eta ekologikoak, jasangarriak eta ekodiseinaturikoak diren produktu-sorta eskaintzen du, ingurumen-irizpideak eta irizpide sozialak errespetatzen dituen ekoizpen-prozesu baten bidez eta erosketa-erabaki jakitun baten alde eginez.

Ekodiseinua bai produktu bai zerbitzu guztietan ezarri daitekeen filosofia da. Jasangarritasunarekin eta ekologiarekin gero eta konprometituagoak dauden kontsumitzaileek dekorazio, arkitektura, altzarigintza, iluminazio, jostailugintza eta kirol-osagarri edo bizimodu-arloko produktuak aurkituko dituzte Ekohunters-en produktu-sortan. Aldi berean jasangarriagoa baina erosoa eta dotorea den bizimodua eraman ahal izateko, denek betetzen dituzte kalitate, iraunkortasun eta praktikotasun-irizpideak.

Eko zigilua, jasangarritasunaren berme

Ekohunters-ek Eko zigilua garatu du IK Ingenieria-rekin batera kontsumitzaileek edozein produkturen eko-eraginkortasun maila jakin dezaten. Berezkoa den kalitate-estandar honi esker edozein produkturen ingurumen-ardura aztertu eta baloratu daiteke eta jasangarritasun-faktorea erosketak egitean prezioa, diseinua edo erabilgarritasuna bezalako faktoreak bezain garrantzitsua bilakatzea errazten du.

EKO zigiluak Ekohunters-ek merkaturatutako produktu guztiek bizitza-ziklo osoa kontuan hartzen duten arau zorrotzak betetzen dituztela bermatzen du:

  • Materialen berrererabilketa birziklatutako edo berrerabilitako lehengai erabileraren bitartez.
  • Bizitza-zikloaren bukaeran erabilitako materialen birziklagarritasuna.
  • Material berriztagarrien erabilera.
  • Ekohunters-ek toxikorik gabeko produktuen diseinua eta petroliotik ez datozen bioplastikoen erabilera sustatzen du.
  • Negutegi-efektuko gasen igorpen txikiak bizitza-ziklo etapa guztietan.

Informatu Crowdfunding Bizkaian hasiko den inbertsio-txandaz

Azaroaren 4tik aurrera, Ekohunters-en inbertsio-txandan interesa duten pertsonek gehiago jakin ahal izango dute. Inbertsio-txanda honetan bai pertsona fisikoek bai juridikoek parte hartu dezakete.

Sartu hemen Ekohunters-en inbertsio-txandara eta bilakatu aldaketaren partaide.