13/01/2020

Ekohunters-en inbertsio-txanda Crowdfunding Bizkaian bere amaierara heldu da

Egungo kontsumo-ereduan aldaketak inspiratzea eta ekodiseinatutako produktuen diseinua eta ekoizpena sustatzea da Ekohunters-en helburua, Kepa Hierro eta Ibon Landa ekintzaile bizkaitarrek sortutako e-commerce-a.

Sortu zenetik, Ekohunters erreferentziazko denda elektronikoetako bat izan da kontsumo jasangarriaren arloan, ia hogeita hamar herrialdetan duen ekodiseinatutako 6.300 produktu-sortari esker.

Retail-salmentako estrategia bati ekitea eta potentzial handiko merkatuetan sukurtsalak irekitzea, Estatu Batuetan eta Australian esaterako, aurrerapen garrantzitsuak dira Ekohunters-en datozen urteetako hazkuntzarako. Epe labur eta ertaineko erronka garrantzitsu horiek kontuan izanik, azken asteetan Ekohunters-ek inbertsio-txanda bat jarri zuen abian Crowdfunding Bizkaian, 100.000 euroko helburu ekonomikoarekin, amaitu berri dena.

Inbertsio-txanda irekirik egon den epean, proiektu honetan interesa izan duten pertsona guztiek ezagutu ahal izan dute modu etikoan eta karbono-aztarna neutroarekin ekoiztutako produktuen alde egin duten apustua. Era berean, komunikabide asko Ekohunters-ek sustatzen duen kontsumoa ulertzeko modu berri honetara gerturatu dira.

Inbertsio-txandaren amaieran, Ekohuntersek, zoritxarrez, ez du zehaztutako helburu ekonomikoa lortu, eta, beraz, inbertsio-txandan bildutadako zenbatekoa inolako kargurik gabe itzuliko zaie inbertitzaileei.

Laster emango dugu Crowdfunding Bizkaian aktibo egongo diren proiektuen berri. Eta proiektu berritzaile bat baduzu, hemen informatu zaitezke.