Maiz egiten diren galderak
Zer da Crowdfunding Bizkaia?
Crowdfunding Bizkaia finantzaketa-plataforma parte-hartzaile bat da:
  • Proiektuak sustatzen dituztenei alternatiba bat eskaintzen die banakakoen ekarpenen/inbertsioen bidez proiektuak finantzatzeko.
  • Proiektuetan inbertitzen dutenei, irismen handia izan dezaketen proiektu berritzaileetan parte hartzeko aukera ematen die.
Nork sustatzen du Crowdfunding Bizkaia?
SEED CAPITAL DE BIZKAIA, SOCIEDAD GESTORA DE CAPITAL RIESGO SA enpresak. Sozietatea 1989an sortu zen. Foru Sozietate Publiko bat da, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko Sailari atxikita dago, eta funtsak administratzea du xede.
Nola ulertzen dugu crowdfunding-a?
Gure ustez enpresa-jarduera berriak lortzeko eta garatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak (teknologia-laguntza, prestakuntza eta finantzaketa lortzeko laguntza, proiektuaren zenbatekoaren arabera) eskaintzeko mekanismo bat da.
Nork bila dezake bere proiekturako finantzaketa Crowdfunding Bizkaiaren bitartez?
Bizkaian jaio diren eta bertan lokalizatuta dauden proiektu guztiak, gizarte-eragin handia eta/edo elementu berritzaile argia badute.
Nolako crowdfunding-a egin daiteke?
Crowdfunding Bizkaiak inbertsio bidezko crowdfunding-aren aldeko apustua egiten du (kapital sozialeko inbertsioa): jabetza-partaidetzak saltzen dira plataformaren bitartez. Finantzaketa ematen duten pertsonak enpresako bazkide bihurtzen dira.
Kanpainak plataforman duen iraupena
50 eguneko finantzaketa-saioak aurreikusten dira.
Zer gertatzen da proiektu batek 50 egun baino lehen lortzen badu finantzaketa-helburua?
Errondaren %100 gainditu daitekeen proiektu bat bada, errondak aurrera egingo du sustatzaileek ixtea erabaki arte. Bestela, erronda %100 lortzean amaituko da.
Zenbat erabiltzaile mota dago?
Erabiltzaileen profilak
  • Inbertitzailea, proiektuak finantzatzen dituena.
  • Sustatzailea, plataformaren bitartez proiektua ezagutarazten duena.
Nola emango da proiektuen aurrerapausoen berri?
Proiektu bakoitzean tarte bat dago sustatzaileek proiektuaren berritasunak eta aurrerapausoak argitaratzeko.
Halaber, proiektuetan interesa duten pertsonek talde sustatzaileari nahi dituzten galderak egin ahal izango dizkiote.