Baldintza Orokorrak

I. SARRERA

Webgune hau CROWDFUNDING BIZKAIA PLATAFORMA DE FINANCIACIÓN PARTICIPATIVA, S.L.U. enpresak egin du (aurrerantzean, Crowdfunding Bizkaia). Sozietatea 2017an eratu da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren partaidetzako enpresa da osorik, Bilbon du egoitza soziala (Kale Nagusia 25), B95895298 IFK du, eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (5730. liburukia, 130. folioa, BI-70634 orria, 3. inskripzioa). Sozietatearen helburua da, era profesionalean eta webgune baten bidez, diru-etekinaren truke finantzaketa eskaintzen duten hainbat pertsona fisiko edo juridiko ("Inbertitzaileak") harremanetan jartzea, partaidetzako finantzaketa duen proiektu baterako finantzaketa beren izenean eskatzen duten pertsona juridikoekin ("Sustatzaileak").

Crowdfunding Bizkaia partaidetzako finantzaketako Plataforma bat da, eta helburu bikoitza du: Sustatzaileei proiektuak finantzatzeko hautabidea eskaintzen die, inbertsio indibidualak batuz; eta Inbertitzaileei aukera ematen die beren intereseko erakundeen kapital sozialean sartzeko.

II. BALDINTZA OROKORRAK

Dokumentu honek webgune hau erabiltzeko baldintzak ezartzen ditu (hemendik aurrera, "Baldintza Orokorrak"), Inbertitzaileen baldintza partikularrei eta Sustatzaileen baldintza partikularrei kalterik egin gabe.

Webgunean sartzen diren (www.crowdfundingbizkaia.com) (aurrerantzean, “webgunea") pertsona fisikoak edo juridikoak “erabiltzaileak” direla joko da, Baldintza Orokor hauei begira.

Webgunera sartzea askea eta doakoa da, eta ez da aldez aurretik erregistratu behar, sartzeko kontrola duten edukiak edo zerbitzuak alde batera utzita. Webgunera sartze hutsak berez dakar erabiltzaileak osorik onartzea Baldintza Orokor hauen edukia, edo webgunean sartzean argitaratuta dagoen haien bertsioa, eta, orobat, aplikatu ahal diren araudi eta arau guztiak.

Webguneak aukera ematen die erabiltzaileei -betiere adierazitako lege-eskakizunak betetzen badituzte- Crowdfunding Bizkaiak eskaintzen dituen zerbitzuetan parte hartzeko haren bidez, Inbertitzaile edo Sustatzaile gisa, kontzeptu horiek definitzen eta arautzen dituzten Inbertitzaileen Baldintza Partikularren eta Sustatzaileen Baldintza Partikularren arabera.

Webgunearen sarbidea 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, edo, bestela, 18 urte baino gutxiago baina 16 urte baino gehiago duten eta legez emantzipatuta dauden horiei. Emantzipatuta ez dauden 18 urtetik beherakoek ezin izango dute webgunea edo Plataforma erabili, nahiz eta gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena izan -horiek kargura dituzten adingabekoek egindako ekintza guztien arduraduntzat joko dira-.

Erabiltzaileak legeak, baldintza orokor hauek eta ezar daitezkeen baldintza partikularrak beteko ditu webgunea erabiltzean. Erabiltzaileak hori bete ezik, Crowdfunding Bizkaiak beretzat gordetzen du legezko ekintzak egiteko eta Webgunearen sarrera murrizteko aukera.

Erabiltzaileak onesten eta onartzen du Webgune hau erabiltzea bere erantzukizuna dela, ez beste inorena, eta saihestu egingo ditu Crowdfunding Bizkaiaren edo hirugarrenen interesak kaltetu ahal dituzten jokaerak, bai eta webgunea bera eta haren erabilera arrunta nola edo hala kaltetu, erabilezin bihurtu, hondatu, gainkargatu edo kaltetu dezaketenak ere.

Crowdfunding Bizkaiak segurtasun-neurri egokiak jarriko ditu, Webgunea, haren nabigazioa eta erabilera babesteko. Hala ere, erabiltzaileak onesten eta onartzen du Interneten segurtasun-neurriak ez direla hutsezinak; eta, beraz, Crowdfunding Bizkaiak ezin du bermatu ez dela birusik edo bestelako mehatxurik edo malware-rik egongo.

Baldintza Orokorretan jasotako informazioa aldatu daiteke. Ildo horretan, Crowdfunding Bizkaiak beretzat gordetzen du eskubidea webgune honen edukia, diseinua edo egitura aurrez jakinarazi gabe aldatzeko, bai eta webgunean ostatatutako edukiak aldatzeko, ordezkatzeko edo eraldatzeko eskubidea ere.

Webgunera sartzen diren erabiltzaileek eduki eta baldintza hauen berri izan behar dute, eta aldizka kontsultatu ere bai, Crowdfunding Bizkaiak aurrez jakinarazi gabe aldatu ahal dituelako.

Baldintza Orokor hauen indarreko bertsioa webgune honen behealdean dagoen "Baldintza Orokorrak" hiperestekakoa izango da.

WEBGUNEAREN ERABILERA ZUZENA

Webgune hau orriak duen xederako erabili beharko da, hau da, Inbertitzaileen eta Sustatzaileen arteko harremanari bide emateko.

Webgune hau erabiltzean, erabiltzaileak hitzematen du:

CROWDFUNDING BIZKAIAREN ERANTZUZKIZUNA ETA ERANTZUKIZUNETIK SALBUESTEA

Erabiltzailea da webgunea erabiltzearen erantzule bakarra, eta bere gain hartuko ditu sor litezkeen arrisku guztiak.

Webgune honen izaera irekiaren ondorioz, eta informazio digitala biltegiratzean eta igortzean erroreak izan daitezkeenez, Crowdfunding Bizkaiak ez du bermatzen webgune honen bidez igorritako edo lortutako informazioa doia eta segurua izango denik, orrian bestelakorik berariaz adierazten ez bada. Hortaz, Crowdfunding Bizkaiak ez du inoiz erantzukizunik izango edozein eratako kalte-galerarik bada, aipatze aldera, edukietan errorerik edo omisiorik bada, webgunea eskuragarri ez badago, edo edukietan birus edo programa gaizto edo kaltegarriren bat igortzen bada, nahiz eta hori galarazteko behar diren neurri teknologiko guztiak aurrez hartu.

Crowdfunding Bizkaiak gogora ekartzen dizu ondoko arauak ezinbestez bete behar direla webgune honen funtzionamenduaren esparruan: ordena publikoa babestea; ikerketa penala; segurtasun publikoa eta defentsa nazionala; osasun publikoaren edo pertsona fisikoen babesa; pertsonaren duintasunarekiko, eta arraza, sexu, erlijio, iritzi, nazionalitate, desgaitasun edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialen bat dela-eta ez bereizteko printzipioarekiko errespetua; eta gazteen eta haurren babesa. Hortaz, Crowdfunding Bizkaiak beretzat gordetzen du eskubidea arau horiek hausten dituzten iruzkinak kentzeko. Nolanahi ere, Crowdfunding Bizkaiak ez du inoiz erantzukizunik izango erabiltzaileek iritzia emanez edo bestela parte hartuz esandako iritziei dagokienez.

JABETZA INTELEKTUALA

Erabiltzaileak onesten eta baimentzen du webguneko parte gisa azaltzen diren materialen edo edukien (testu, irudi, diseinu grafiko, iturri-kode, logo, etab.) copyright-a, marka erregistratua eta gainerako jabetza intelektualeko eskubideak une oro dagozkiola Crowdfunding Bizkaiari edo erabiltzeko lizentzia eman ziotenei.

Erabiltzaileak Crowdfunding Bizkaiak edo erabiltzeko lizentzia eman ziotenek berariaz baimentzen dioten moduan baizik ezin izango du material hori erabili.

Hortaz, berariaz debekatuta dago:

Erabiltzaileari egotzi ahal zaion jarduera edo omisioren batek, erruz edo zabarkeriaz, zuzen edo zeharka, Crowdfunding Bizkaiaren edo hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak hausten baditu, eta kalteak, galerak, betebehar berriak, edozein eratako gastuak, zehapenak, neurri hertsagarriak, isunak eta bestelako kopuruak sorrarazten baditu, edozein erreklamazio, eskaera, ekintza, auzi edo prozeduraren ondorioz, arlo zibil, penal edo administratiboan, horrek ahalmena emango die erabiltzailearen kontra jotzeko, eskura dituzten legezko bide guztiak erabiliz, eta kalte-ordain gisa dena delako kopurua eskatzeko, moralari eta irudiari egindako kalteak, sortutako kalteak eta lortu gabeko irabaziak, publizitateko kostuak eta kaltea konpontzeko beharrezkoak izan daitezkeen bestelakoak barnean hartuta.

MISZELANEA

Konfidentzialtasuna

Crowdfunding Bizkaiak hitzematen du une oro egokitzat jotzen dituen segurtasun-neurriak hartuko dituela, webgunean dauden edo orri horren bidez Crowdfunding Bizkaiari emandako datu eta informazio konfidentzialen konfidentzialtasuna eta erabilera egokia bermatzeko.

Eskuratzea, jarraipena ematea, aldatzea eta gaurkotzea

Crowdfunding Bizkaiak beretzat gordetzen du eskubidea webgunearen operatibitatea aldi batez edo etengabe eteteko, edozein unetan, horren ondorioz erantzukizunik izan gabe, edo Baldintza Orokor hauek edo webgunean jasotako edozein informazio eta, orobat, konfigurazioa eta prestazioak berrikusteko, aldatzeko eta/edo ezabatzeko, aurrez jakinarazi beharrik gabe.

Zerbitzuak ezereztea

Crowdfunding Bizkaiak beretzat gordetzen du eskubidea bere webgunerako eta eskaintzen dituen zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko, Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei, aurrez ohartarazi behar gabe, hala bere ekimenez nola hirugarren batek eskatuta.

Kalte-ordaina

Erabiltzaileak onartzen du Crowdfunding Bizkaiari kalte-ordaina ematea, erreklamazio, demanda edo kalteren bat bada -abokatuen eta prokuradoreen ordainsaria eta gainerako kostuak barnean hartuta-, kalte horren ondorioz erabiltzaileak bere legezko betebeharrak edo webgunea erabiltzeko betebeharrak betetzen ez baditu. Desadostasunik bada, webguneko edukia nagusituko da.

Datu pertsonalak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa eta politika dago eskuragarri Pribatutasun Politika.

Jakinarazpenak

Crowdfunding Bizkaiari egin beharrezko jakinarazpen edo komunikazio guztiak idatzi egingo dira, eta e-postaz igorriko dira helbide honetara: crowdfundingbizkaia@bizkaia.eus

Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa

Webgune honen erabilerak Espainiako legeria beteko du.

Webgune honi edo webgunean egindako jarduerei lotutako auziak edo eztabaidak ebazteko, Espainiako legeria aplikatuko da, bi aldeak berariaz jartzen baitira haren mende; Bilboko auzitegiek eta epaitegiek dute eskumena haren erabileraren ondoriozko edo hari lotutako gatazkak ebazteko.

Jardueren bilakaera

I. PARTE HARTZEKO FINANTZAKETAREN PROIEKTU-MOTAK

Crowdfunding Bizkaiaren lehen helburuetako bat da online Plataforma bat jartzea Sustatzaileen eta Inbertitzaileen enpresa-proiektuen eskura (www.crowdfundingbizkaia.com), horrela, Sustatzaileek proiektuak azal ditzaten eta Inbertitzaileek inbertsioa egin ahal izan dezaten.

Proiektuko Inbertitzaile fisikoa edo juridikoa akreditatuta edo akreditatu gabe egongo da; eta horrek zehaztuko du haren inbertsio-muga eragiketa bakoitzeko eta, oro har, hurrengo idatz-zatian ("Inbertitzaileen Baldintza Partikularretan") zehaztuta dagoenaren arabera.

Bestetik, proiektuko Sustatzaileak pertsona juridikoa izan beharko du ezinbestez, eta hurrengo idatz-zatian ("Sustatzaileen Baldintza Partikularretan") agertzen diren zehaztapenak bete beharko ditu.

II. ZERBITZUEN DESKRIBAPENA ETA IRISMENA

II.1. Zerbitzu nagusiak

a) Partaidetzako finantzaketa-proiektuak hartzea, hautatzea eta argitaratzea

Atal honen bidez, erabiltzaileek enpresa-proiektuak aurkeztu ahal izango dizkiote Crowdfunding Bizkaiari, azter ditzan, Plataforman jasotako baldintzen arabera; baldintza horiek erabiltzaileari jakinaraziko zaizkio inbertsio-eskaera aurkezteko prozesuan.

Plataforman dituzten proiektuekin Sustatzaileen alta-prozesua amaitu ondoren, hautatu eta balidatuko dira, behin betiko argitaratzeko.

Hala behar denean, Crowdfunding Bizkaiak behar bezala adostuko ditu enpresa-proiektua aztertzeko aurkeztu duten Sustatzaileek eskatu duten inbertsioaren baldintza guztiak.

Horretarako, Crowdfunding Bizkaiak proiektuak aztertuko ditu, finkatutako baldintzetan jasotako eskakizunak betetzen ote dituzten ikusteko:

Proiektu bakoitzean eskatutako informazio osoa aurkeztu ondoren, haietako bakoitza argitaratzea ebatziko da, hitzartutako epeetan, eta Plataforman jarriko da, finkatutako aldiaren eta finantzaketa-xedearen arabera.

b) Inbertitzaileen eta Sustatzaileen artean komunikatzeko kanalak garatzea, ezartzea eta ustiatzea.

Ondorio horretarako, Crowdfunding Bizkaiak Plataforma jartzen du erabiltzaileen eskura, Sustatzaileen proiektuak kokatzeko, horrela, Inbertitzaileek proiektuekin duten interesa azaldu ahal izan dezaten.

Ildo horretan, batetik, proiektuen alde publiko bat egongo da, interesa sortzeko behar adinako informaziorekin; eta, bestetik, alde pribatua egongo da, proiektuari buruzko datu kopuru handiagoaz, baina horra sartzeko erabiltzaile erregistratua izan beharko da.

Proiektu bakoitzean, espazio bat egongo da Sustatzaileak harremanetan jarri ahal izan daitezen proiektuarekin interesa duten lagunekin. Hala ere, Crowdfunding Bizkaia izango da blog horren moderatzailea.

II.2. Zerbitzu osagarriak

a) Sustatzaileentzako aholkularitza

Proiektuak aztertzeko eta argitaratzeko prozesuan barrena, une garrantzitsu batzuk daude, eta une horietan aholkularitza emango zaie Sustatzaileei. Hala, balidatu aurretik, proiektuaren egituraketa eta finantzatu beharreko kopurua aztertuko dira. Proiektua aztertu eta balidatu ondoren, elkarrekin lan egingo da, proiektuaren edukian eta argitalpenean.

Proiektua Plataforman ikusteko eta argitaratzeko prest dagoenean, Crowdfunding Bizkaia harremanetan egongo da Sustatzaileekin, proposatutako finantzaketa lortzen duten, edo ez duten, arte.

b) Arrisku-maila eta inbertsioari begira proiektuek dituzten beste aldagai batzuk

Zerbitzu horiek proiektuak aztertzeko eta balidatzeko lanen artean sartuta daude, proiektuen ahalmena, eskalabilitatea eta bideragarritasuna zehazteko behar diren aldagaietan oinarri hartuta.

Horrela, eta ez bestela, zehaztu ahal izango da proiektuak egokiak diren, finantzatu beharreko kopurua aintzat hartuta.

c) Proiektuetan parte hartzeko kontratuen ereduak eskuratzea

Crowdfunding Bizkaiak proiektuetan parte hartzeko eredu generikoak jarriko ditu Inbertitzaileen esku, haientzat interesgarria izan baitaiteke.

Dokumentu horien edukia eta prozedurari buruzko xehetasunak Inbertitzaileen esku egongo dira, inbertsioa egin aurretik, horren berri izan eta bateratze-lana egin dezaten.

d) Funtsak transferitzeko sistema

Partaidetzako finantzaketako Plataformak erregistratzeko eskakizunak betez, eta ordaintzeko zerbitzuei buruzko azaroaren 13ko 16/2009 Legeari jarraiki, Crowdfunding Bizkaiak ordaintzeko erakunde bat hautatu du, Plataforman argitaratutako proiektuek lortutako Inbertitzaileen finantzaketaren ondoriozko eskudiruko mugimenduak instrumentalizatzeko.

Erakunde horrek bermatuko ditu Plataformako erabiltzaileen arteko funts-transmisio guztiak, eta horren ardura izango du, Crowdfunding Bizkaiaren Plataforman txertatuta egongo den aplikazio baten bidez.

Crowdfunding Bizkaiak ez du Inbertitzaileek enpresetan inbertituko duten kapitala kanalizatzeko zerbitzua eskainiko. Kapitala kanalizatzeko zerbitzu hori LEMON WAY ordainketa-erakundearen bidez egingo da (Lemon Way-ren erabilera-baldintzak).

Sustatzaileen baldintza partikularrak

I. SARRERA

Sustatzaileek pertsona juridikoaren izaera izan beharko dute, eta gutxienez ondoko eskakizunak bete beharko dituzte:

Crowdfunding Bizkaiari proiektua aurkezten dion edozein Sustatzailek aditzera ematen eta bermatzen du behar besteko ahalmena duela eta, orobat, inbertsio-aukerak argitaratzeko behar bazkideen onespena eta baimena dituela. Sustatzaileak baimen horiek egokien iruditzen zaion moduan formalizatu beharko ditu, aurkeztutako proiektuaren eta bazkideen aldetik proiektua aurkezteko unean bere gain hartutako betebeharrak gauzatuko direla ziurtatzeko. Lehenago adierazitakoari kalterik eragin gabe, Crowdfunding Bizkaiak beretzat gordeko du eskubidea inbertsioko crowdfunding-eko proiektuak argitaratzeko, horiek duten ahalmenean arreta jarrita, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:

Sustatzaileek Crowdfunding Bizkaiak haien esku jarriko dituen inprimakiak bete beharko ditu Plataformaren bidez, bai eta horretarako adierazitako dokumentazio osoa ere, dokumentu honetan jasota dauden Baldintza Orokorrak eta kontratazioko baldintzak onartuta.

Sustatzaileek Crowdfunding Bizkaiaren esku jarriko dute beren proiektuari buruz eskatutako dokumentazio eta informazio guztia, eta hitzematen dute hura etengabe zuzen eta eguneratuta izateko.

Sustatzaileen proiektuak Plataformaren bidez argitaratzea helburu hau du: haiekin lotutako informazioa Plataformaren gainerako erabiltzaileei jakinaraztea.

Erabat doakoa da, hala Plataforman pertsonalizatutako erregistroa, analisia eta aholkularitza, nola han argitaratzea. Arrakasta izanez gero, komisioa lortutako funtsen %1ekoa izango da (+BEZ); komisio horren barruan ordainketako pasabidearen kostuak daude jasota.

II. SUSTATZAILE BATEN ALTARAKO PROZEDURA

Sustatzaileek Plataforman alta egin ahal izateko, gutxienez, informazio hau sartu beharko dute:

Informazio gehigarria sartzeko aukera izango da, enpresaren, talde Sustatzailearen eta proiektuaren ezaugarrien arabera.

Horrez gain, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

Informazio gehigarria sartzeko aukera izango da, enpresaren, talde Sustatzailearen eta proiektuaren ezaugarrien arabera.

Ez da beharrezkoa proiektuari buruzko informazio eta dokumentazio guztia saio berean betetzea edo bidaltzea. Gorde daiteke, eta geroago betetzen bukatu.

Crowdfunding Bizkaiak Sustatzaileek igorritako informazioa eta dokumentazioa erabiliko du, soil-soilik haren jarduera garatzeko, eta legez finkatuta dagoen epean gordeko du.

III. BALIDAZIOA ETA ARGITALPENA

Balidatzea eskatutako dokumentazioa egoki aurkeztu dela egiaztatzera mugatuko da. Crowdfunding Bizkaia ez da inoiz ere Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioa egiazkoa, benetakoa, zehatza edo eguneratua izatearen erantzule izango, hura izango baita dokumentazio horren erantzule bakarra. Crowdfunding Bizkaiaren irizpideen arabera, dokumentazioa nabarmen okerra bada edo behar bestekoa ez bada, dokumentazio edo informazio gehigarria eskatu ahal izango dio Sustatzaileari. Crowdfunding Bizkaiak proiektuen analisi ekonomikoa eta finantzarioa egiten du, eta Sustatzaileei aholkuak edota gomendioak ematen dizkie horien edukiari, eskatutako finantzazioaren zenbatekoari edo proiektuekin lotutako beste edozein konturi buruz.

Crowdfunding Bizkaiak Sustatzaileak eskatutako dokumentazioa aurkeztu duela egiaztatzen duenean, eta proiektuak Crowdfunding Bizkaiako hautatze-prozesua gainditu orduko, proiektua Plataforman argitaratuko da, finantzazioaren helburuarekin batera.

Crowdfunding Bizkaiak bere gain hartzen du balidatze-prozesua gauzatzeko konpromisoa; horrek berekin dakar proiektuak argitaratzeari buruzko erabakiak ahalik eta arinen hartzea. Era berean, konpromisoa hartzen du erabaki bat hartzeko, Sustatzaileak eskatutako informazio eta dokumentazio guztia Crowdfunding Bizkaiaren esku utzi eta hurrengo hamar (10) egun balioduneko epea amaitu baino lehen.

Crowdfunding Bizkaiak e-postaz jakinaraziko die Sustatzaileei proiektuen hautatze-prozesuaren emaitza (bai argitaratzeko hautatu baldin badute, bai eta hautatu ez badute ere).

Crowdfunding Bizkaiak ez du bermatzen Sustatzaileak aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa egiazkoa, zehatza, eguneratua edo zuzena denik. Proiektua argitaratzen den unetik aurrera, ezin izango da aldatu.

Sustatzaileak baimena ematen dio Crowdfunding Bizkaiari Plataforman proiektuaren oinarrizko identifikazio-datuak era publikoan aurkez ditzan, haiek identifikatzeko aukera emateko, eta Plataformako erabiltzaileen artean interesa sortzeko.

Proiektuei eta Sustatzaileei buruzko informazioa eta dokumentazioa ikusgai izateari dagokionez, Plataformak atal publikoa eta atal pribatua izango ditu barruan. Atal publikoan, Sustatzaileak eta Crowdfunding Bizkaiak aldez aurretik adostutako oinarrizko informazioa eta dokumentazioa argitaratuko da, eta erabiltzaileen artean interesa sortzera egongo da zuzenduta, baita erregistratu gabeko erabiltzaileen artean ere. Atal pribatuan, bestalde, negozioarekin lotuta Sustatzaileak helarazitako gainerako datuak argitaratuko dira; erabiltzaile erregistratuek baizik ezin izango dituzte eskuratu datu horiek.

Proiektua, gehienez, egutegiko berrogeita hamar (50) egunez egongo da argitaratuta, betiere finantzatzeko helburua lehenago lortzen ez bada.

Aurrekoaren kalterik gabe, Crowdfunding Bizkaiak berrogeita hamar (50) egunetako epea %25ean luzatzeko eskubidea beretzat gordetzen du.

IV. JARRAIPENA ETA KONTROLA

Inbertsioa gauzatuta dagoela ulertuko da kapital handitzeari buruzko akordioaren eskritura publikoa ematen denean eta hori Merkataritza Erregistroan inskribatzen denean. Sustatzaileek, kapital handitze akordioa sinatu eta hilabeteko epean inbertsio osoa formalizatzeko konpromisoa erakusten dute.

Crowdfunding Bizkaian finantzaketa-erronda bat arrakastaz gauzatu duten Sustatzaileek hitzematen dute, inbertsio-erronda bukatzeko egunetik aurrera gutxienez bi urtez, Bizkaian edukiko dutela beren negozioen egoitza soziala eta administrazio-kudeaketa eta zuzendaritza eraginkorra.

Inbertsioa formalizatu ondoren, proiektuen Sustatzaileek konpromisoa hartuko dute beren gain Inbertitzaileei proiektuaren eboluzioari buruzko informazioa bidaltzeko.

Proiektuaren Sustatzaileek betebehar hori betetzen ez badute, Crowdfunding Bizkaiak ez du bere gain inolako betebeharrik hartuko aipatutako informazioa bidaltzeko, ez eta haren egiazkotasunari edota zehaztasunari lotuta ere.

Halaber, inbertsioa gauzatu eta gutxienez bi urteko epean, Sustatzaileek konpromisoa hartzen dute, Inbertitzaileei eta Crowdfunding Bizkaiari, sozietatearen bilakaerari buruzko aldizkako informazioa emateko. Informaziorako betebehar horren barruan, gutxienez, Sozietatearen Urteko Kontuak, sozietatearen ekitaldi bakoitzetik 6 hilabetera itxitako bitarteko Finantza Egoerak, Urteko Aurrekontua, sozietatearen partaidetzen edo akzioen titulartasunean egon daitekeen eta horren kontrolean eragina izan dezakeen edozein aldaketa, eta baita Inbertitzaileek eta Crowdfunding Bizkaiak eska dezaketen beste edozein informazio ekonomiko ere. Horrela, Crowdfunding Bizkaiak beretzat gordeko du aukera Sustatzaileei eskatzeko bi urtean zehar finantzatutako proiektuaren merkataritza-, kontularitza- eta zerga-arloko informazioari buruzko finantzaketa-erronda bat borobildu dezaten, betiere Plataforma eta hor lortutako zenbatekoa egoki erabiltzen diren egiaztatzeko. Crowdfunding Bizkaiak jarduera eteten badu, legez finkatutako eperako arrakastaz itxitako proiektuekin lotuta dauden Inbertitzaileen eta Sustatzaileen artean zabaldutako komunikazio-kanala mantentzen jarraituko du horrek.

Inbertitzaileentzako baldintza partikularrak

I. SARRERA

Dauden proiektuetan parte hartzeko interesa duten pertsona fisikoek eta juridikoek Inbertitzaile gisa alta egitea eskatu ahal izango dute Plataforman, Inbertitzaileek interesa duten jarduera-sektoreetan Sustatzaileen proiektuak ezagutzeko helburuarekin.

Crowdfunding Bizkaian beren proiektuak argitaratzen dituzten enpresak orain gutxi sortuak dira, eta, beraz, enpresa horietan inbertitzeak arrisku nabarmena dakar berekin.

Crowdfunding Bizkaiak dauden arriskuen inguruko beharrezko informazio guztia jarriko die eskura Inbertitzaileei, hemen “Bezeroarentzako oinarrizko informazioa”. Inbertitzaileak inbertsio jakin bat elkarte konkretu batean gauzatu nahi badu, "Inbertitu" atala hautatuko du; ondoren, bere identifikazio-datuak txertatu beharko ditu horretarako prestatutako inprimakian, eta Baldintza Orokor hauek berariaz adierazita onetsi. Inbertitzailearen onespena Crowdfunding Bizkaiak une oro finkatuta dituen edozein prozesuren bidez gauzatu beharko da.

Crowdfunding Bizkaia erreserbatu egiten du merkataritza arloko finantzaketa-erronda bat arrakastaz amaitu duten Sustatzaileei, finantzatutako proiektuaren merkataritza, kontabilitate, fiskaltza eta bilakaerari buruzko informazioa bi urtez eskatzeko eskubidea, Plataformaren erabilera egokia eta horren bitartez lortutako diruaren erabilera ona egiaztatzeko.

II. INBERTITZAILEEN PROFILAK

Inbertitzaile gisa alta ematean, bi eratako profilak daude:

Oro har, Inbertitzaile batek alta egiten duenean “Onetsi Gabeko Inbertitzailetzat” joko da.

Norbait “Onetsitako Inbertitzaile” gisa hartua izateko, “Onetsitako Inbertitzaile izan nahi dut” estekari jarraitu, eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar da.

III. INBERTITZAILE BATEN ALTARAKO PROZEDURA

III.1. Pertsona fisikoak

Pertsona fisiko batek Plataforman Inbertitzaile moduan alta egin ahal izan dezan, gutxienez, informazio hau sartu beharko du:

Horrez gain, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

Informazio eta dokumentazio gehigarria sartzeko aukera izango da.

Inbertitzaileak Onetsitako Inbertitzaile bihurtu nahi badu, ondorengo hau hartu behar da aintzat:

III.2. Pertsona juridikoak

Pertsona juridiko batek Plataforman Inbertitzaile moduan alta egin ahal izan dezaten, gutxienez, informazio hau sartu beharko du:

Horrez gain, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

Informazio eta dokumentazio gehigarria sartzeko aukera izango da.

Inbertitzaileak Onetsitako Inbertitzaile bihurtu nahi badu, ondorengo aukeretako bat onartu beharko du, hautatutako aukera egiaztatzeko dokumentua aurkeztuta:

FINANTZAKETA EHUNEKOA, GAINFINANTZAKETA ETA DESINBERTSIOA

Arau orokor gisa, proiektuak, Sustatzaileak eskatutako inbertsioaren %100era arte finantzatu ahal izango dira, Plataforman emandako alta prozeduran bideratutako eta Crowdfunding Bizkaiak balioztatutako Proiektuaren Datuak kontuan izanda.

Aurrekoaren kalterik gabe, Crowdfunding Bizkaiak erreserbatu egiten du Sustatzaileak eskatutako inbertsioaren %100eko finantzaketa jasotzeko eskubidea duten proiektuak argitaratzeko eskubidea. Gain-finantzaketarako aukera proiektuarekin batera argitaratuko da, dokumentu honetako Sustatzaileen Baldintza Partikularrei buruzko atalaren Sarreran ezarri diren proiektuen argitalpenerako irizpideak kontuan izanda. Proiektua argitaratu eta edozein unetan, Crowdfunding Bizkaiak gain-finantzaketarako eskubideari amaiera emateko eskubidea erreserbatzen du, Sustatzaileari jakinaraziz edo Plataforman argitaratuz.

Inbertitzailearen profila bat edo beste bada ere, finantzaketa errondan proiektu batek eskatutako finantzaketaren %80 lortu duenean, Inbertitzaileak zazpi (7) eguneko epea izango du aurkeztutako kapitalaren desinbertsioa egiteko. Desinbertsiorako aldi baterako tarte hori bakarra izango da, eta ez da, inolaz ere, berriro irekiko, proiektuak eskatutako finantzaketaren %80 berriro lortzen badu.

Finantzaketa erronda ireki eta berrogeita hamar (50) eguneko epean gutxienez eskatutako finantzaketaren %100 lortu ez bada, Crowdfunding Bizkaiak epe hori %25ean luzatzeko eskubidea gordetzen du, finantzaketa helburua osatzeko xedez.

Ezarritako epean eskatutako finantzaketaren %100 lortzen ez bada (aurreko paragrafoan aipatzen den luzapena barne hartuta), Crowdfunding Bizkaiak finantzaketa emateko eskubidea beretzat gordetzen du, beti ere gutxienez finantziazio helburuaren %90 lortzen bada, behin Crowdfunding Bizkaia plataformak berak proiektuan izan dezakeen partaidetza deskontatuta.

CROWDFUNDING-EK SUSTATZAILEEN ETA INBERTITZAILEEN AURREAN IZAN DEZAKEEN ERANTZUKIZUNAREN SALBUESPENA

Sustatzaileek eta Inbertitzaileek adierazten eta onartzen dute badakitela Crowdfunding Bizkaiak bitartekaritza lanak baino ez dituela egiten Sustatzailearen eta Inbertitzailearen artean, eta Crowdfunding Bizkaiak emandako txostenen eta datuen jatorria, Sustatzaileak emandako informazioa dela. Hori dela eta, Crowdfunding Bizkaiak ez du inolako erantzukizunik hartzen Proiektuaren gainean, ezta horri buruz egindako informazioaren edo txostenen gainean, eta ez du, inolaz ere, inbertsioaren emaitza edo inbertsio prozesuan edo ondoren iruzurrik ez egotea bermatzen.

Aurrekoaren ondorioz, Sustatzaileek eta Inbertitzaileek hauen ondoriozko edozelango erantzukizunetik salbuesten dute Crowdfunding Bizkaia:

Beraz, Inbertitzaileak Proiektu baten gainean egiten duen inbertsioari buruz dituen eskubideak Sustatzailearen aurrean gauzatu beharko dira edo, hala denean, Inbertitzaileari kaltea eragin dion hirugarrenaren aurrean.