Lege Oharra

www.crowdfundingbizkaia.com webguneko eta bere edukietako (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sorkuntza lanak, softwarea) jabetza industrialeko eskubide guztien jabea Crowdfunding Bizkaia da, eta horiek ez dira jendearentzako iturri irisgarria, izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren aplikazio eremuan.

Datu pertsonalen babeserako bermea

Crowdfunding Bizkaiak erabateko konfidentzialtasuna ziurtatzen du erabiltzaileek bideratutako datuen bilketan eta tratamenduan. Halaber, legez eskatzen diren datuen babeserako segurtasun neurriak hartu dira, eta eskura dauden baliabide eta neurri tekniko guztiak instalatu dira, emandako datu pertsonalen galera, erabilera desegokia, baimenik gabeko sarbidea eta lapurreta saihesteko.

Bildutako datu pertsonalak tratamendu automatizatua jasoko dute eta Crowdfunding Bizkaiak automatizatutako fitxategietan sartuko dira. Emandako datuak Crowdfunding Bizkaiaren Pribatutasun Politikan edo inskribatzeko formularioan, deskribatzen diren helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Datu Pertsonalen Babeserako eta eskubide digitalen bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Europar Legebiltzarreko eta datu pertsonalen tratamenduari eta horien zirkulazio libreari dagokionez pertsona fisikoen babesari buruzko Kontseiluko 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Arautegian (EB Arautegia), eta baita Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan, hau da 1720/2007 Errege Dekretuan ezarri dena, betez www.crowdfundingbizkaia.com barruko edozein zerbitzutan erregistratuta dagoen pertsonak eskubideak ditu une oro, aurretik aipatu den Lege horretan eta testu hori garatzeko gainerako arauetan ezarri diren terminoetan, bere datu horietara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuok lagatzeko baimena errebokatzeko, eramangarritasuna mugatzeko, aurka agertzeko eta baliogabetzeko, aipatutako lege xedapenetan eta horiek garatzen dituzten gainerako arauetan adierazitakoarekin bat etorriz.

Crowdfunding Bizkaiak pertsona erregistratuen eskura jarriko ditu bitarteko tekniko egokiak datu pertsonal horiek eman aurretik Izaera Pertsonaleko Datuen Babeseko Politikari buruzko ohar hau edo horri buruzko gainerako informazio garrantzitsu guztia ikus dezaten eta horiekiko euren adostasuna adierazteko aukera izan dezaten, Crowdfunding Bizkaiak erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendu automatizatuari ekin diezaion.