PRIBATUTASUN POLITIKA

1.- INFORMAZIO OROKORRA

Jarraian azalduko dizugu webgune honen erabilera arautuko duen datu pertsonalak babesteko politika; era berean, webgune honen bitartez beste aplikazio edo zerbitzu batzuetara sartuz gero, politika honek berak arautuko ditu horiek ere.

Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 8ko 2000/31/CE Zuzentarauaren 5. artikuluan eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean jasota dagoen informatzeko betebeharra betez, xedatu da CROWDFUNDING BIZKAIA PLATAFORMA DE FINANCIACIÓN PARTICIPATIVA, S.L.U. (aurrerantzean, Crowdfunding Bizkaia) elkartea dela https://crowdfundingbizkaia.com (aurrerantzean, “Webgunea”) webgunearen jabea edo/eta editorea.

Crowdfunding Bizkaia 2017an sortu zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren erabateko parte-hartzea du, bere helbidea Bilboko (48011) Kale Nagusia 25, IFZ B95895298 du eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emanda dago, 5730. liburukia, 130. folioa, BI-70634 orria, 3. Inskripzioa.

2.- PRIBATUTASUN POLITIKAREN HARTZAILEAK

Pribatutasun Politika hau, Webgunera sartzen den, hori erabiltzen duen edo bertatik nabigatzen duen edozein pertsonari eta, urruneko edozein komunikazio kanalen bitartez (posta elektronikoa, telefonoa, etab.) gure zerbitzuetakoren bat erabiltzen duen, informazioa eskatzen digun edo modu batean edo bestean gurekin harremanetan jartzen den edozein pertsonari aplikatuko zaio.

Gure Pribatutasun Politika edozein unetan eguneratu edo/eta aldatu daiteke. Hori dela eta maiz berrikusteko gomendioa ematen dugu, batez ere Webgunearen edozein funtzionaltasun edo bertan eskaintzen den edozein zerbitzu erabili aurretik.

3.- DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA PRIBATUTASUNA

Datu Pertsonalen Babeserako eta eskubide digitalen bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Europar Legebiltzarreko eta datu pertsonalen tratamenduari eta horien zirkulazio libreari dagokionez pertsona fisikoen babesari buruzko Kontseiluko 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Arautegian (EB Arautegia), eta baita Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan, hau da 1720/2007 Errege Dekretuan ezarri dena betez, jakinarazi behar zaizu Webgunean gaituta dauden formulario elektronikoen bitartez zure datuak sartzean, izaera pertsonaleko datu jakin batzuk ematen dizkiguzula, eta horiek modu automatikoan landuko eta datu baseetan, tratamenduaren jardueren erregistroan edo/eta dagozkien fitxategietan sartuko direla, horien kudeaketa gauzatzeko, eta Crowdfunding Bizkaia dela horien titularra eta arduraduna.

Crowdfunding Bizkaiako Datuen Babeserako Ordezkaria (DBO-DPO) hau da: Aholkularitza Juridikoko, Informazioaren Segurtasuneko eta Datuen Babeseko Ataleko Burutza, Bizkaiko Foru Aldundiko Modernizazio, Gobernu On eta Gardentasunerako Kabineteari zuzenean atxikita dagoena.

Erabiltzaileak Crowdfunding Bizkaiako DBO-DPOArekin harremanetan jar daitezke, ohiko posta CROWDFUNDING BIZKAIA Plataforma de Financiación participativa S.L. Plaza Sagrado Corazón nº5, 7ª, 48011, Bilbao-BIZKAIA helbidera bidaliz edo mezu elektronikoa bidaliz helbide honetara: crowdfundingbizkaia@bizkaia.eus.

Erabiltzaile batek Webgunetik egiten duen nabigazioa era guztiz anonimoan egiten da, Erabiltzaileentzat mugatuta dauden atal pribatuei dagokienean izan ezik, horietara sartzeko beharrezkoa baita identifikazio gakoa sartzea. Erabiltzailea da bere identifikazio datuak kontserbatzearen eta ez zabaltzearen arduradun bakarra. Hori dela eta, bere erantzukizuna da hori sekretupean gordetzea eta bere pasahitza inori ez ematea. Ez da izaera pertsonaleko daturik jasotzen, Erabiltzaileak informazio hori berariaz eta modu librean ematen ez badu.

4.- DATU PERTSONALEN KATEGORIAK

Webgunearen eta bertan ezarrita dauden formularioen bitartez, datu pertsonalen kategoria desberdinak bildu, biltegiratu eta erabili daitezke:

Webguneko formulario bakoitzean adierazten da zeintzuk diren aukerako datuak eta zeintzuk ezinbesteko gutxienekoak (asterisko batekin identifikatzen dira), horiek barik ezinezkoa delako erregistratzea edo/eta Crowdfunding Bizkaiak Webgunean eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk erabiltzea.

5.- DATUAK KONTSERBATZEKO EPEA

Erabiltzailearen datuak, horien bilketa eta tratamendua justifikatu zuen helbururako behar den denbora tartean kontserbatuko dira, eta helburu hori bete eta agortu ondoren, datu pertsonalak ezabatu egingo dira, baldin eta horiek blokeatu behar ez badira, Zuzenbidean aurreikusitako preskripzio epearekin erlazionatuta horien formulaziorako, jarduketarako edo erreklamazioen defentsarako erantzukizun posibleen aurrean erantzuteko.

Aurrekoa kontuan izanda, Crowdfunding Bizkaiak ez ditu Erabiltzailearen datuak Pribatutasun Politika honetan ezarritako tratamendu helburuak betetzeko beharrezkoa dena baino denbora luzeagoz gordeko, edo legedia aplikagarrian ezarritako epeekin bat etorriz.

Beraz, informazio mota jakin batekin erlazionatuta datuak jasotzeko orduan zegoen helburua bete denean, hori ezabatu egingo da, edo bertan dauden datu pertsonalak anonimo bilakatuko dira, arrazoizko moduan posible den ahalik eta tarte laburrenean.

Orokorrean, zure datuak gure Webgunea erabiltzen duzun bitartean edo/eta Webgunean erabiltzaile kontua daukazun bitartean gordeko ditugu. Dena den, gure Webgunea erabiltzeari uzten badiozu, zure datuak ezabatu egingo ditugu:

Epe horiek ez dira balizko hauetan aplikatuko:

6.- SEGURTASUN NEURRIAK

Crowdfunding Bizkaiak konpromisoa hartzen du izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko egokiak eta nahikoak diren teknika eta antolakuntza arloko segurtasun neurriak ezartzeko, baimenik gabeko hirugarrenek horiek aldatzea, tratatzea, bertara sartzea edo ezabatzea saihesteko, aipatutako lege xedapenekin bat etorriz. Neurri horiek, une bakoitzean tratamenduaren xede diren datuen izaerara egokituko dira.

7.- TRATAMENDUAREN XEDEAK ETA LEGE OINARRIAK

Erabiltzaileek Crowdfunding Bizkaiari emandako datuak tratatzearen xedeak hauek dira:

8.- DATUEN JAKINARAZPENA ETA NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK

Jasotako datuen hartzaileak Crowdfunding Bizkaiako langileak edo erakunde horri zerbitzuak eskaintzen dizkieten beste konpainia batzuk dira.

Jakinarazi behar dizugu aipatutako xedeak betetzeko, batzuetan guztiz beharrezkoa dela tratamenduaz arduratzen diren eta Crowdfunding Bizkaiari zerbitzuak eskaintzen dizkieten hirugarrenak zure datuetara sartzea. Hirugarren horiek, normalean, zenbait zerbitzurekin egon ohi dira erlazionatuta: tresna informatikoen eta zerbitzarien mantentze-lanak, garapena, lineako ordainketa zerbitzuak edo plataforma, identifikaziorako hirugarrenen aplikazioak…

Balizko horretan, zerbitzu prestatzaileek zerbitzu prestazioari buruzko kontratu baten bitartez egongo dira lotuta, eta bertan berariaz jasoko dira Crowdfunding Bizkaiako langileei eurei eskatzen zaizkienen parekoak izango diren datuen pribatutasunari eta babesari buruzko betebeharrak, eta berariaz izango dute debekatuta datu horiek edozein hirugarreni lagatzea, Pribatutasun Politika honetan kontrakorik erabakitzen ez bada edo legedia aplikagarriak lagapen hori eskatzen ez badu.

Edonola ere, tratamenduaren arduradunak ez diren beste hirugarren batzuei datuak jakinaraztea kontratatutako zerbitzua behar bezala emateko beharrezkoa ez denean, berariaz eskatuko dugu zure baimena datuak biltzeko formularioetan, eta horietan tratamenduaren xedeari eta datu pertsonalen hartzaile posibleen nortasunari edo jarduera sektoreei buruzko informazioa emango dizugu, eta aurretik lagapen hori onartzeko edo ez onartzeko aukera eskainiko dizugu. Bestela, datuen lagapena, adibidez, lege behar baten ondoriozkoa denean, lagapenari buruzko berariazko informazioa emango dizugu aurretik, zeintzuk diren laga beharreko datuak eta zein den datuen lagapen horretarako legezko oinarria.

Izaera orokorrez, ahalegina egiten dugu zure informazio guztia Europako Eremu Ekonomikoan egon dadin. Ondorioz, ez dugu datuen nazioarteko transferentziarik egiten beste herrialde batzuetara, legezko beharra ez badago edo datuen titularrak horretarako berariazko baimena ematen ez badu.

9.- ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA

Crowdfunding Bizkaiari emandako datu pertsonalen arduraduna erabiltzailea da, eta bere erantzukizunpean adierazten du Crowdfunding Bizkaiari emandako datuak benetakoak, egiazkoak eta zuzenak direla. Crowdfunding Bizkaiak beretzat gordetzen du erabiltzaileren batek emandako datuak iruzurrezkoak, okerrak edo zehaztasunik gabeak badira erabiltzaile horri erregistratutako zerbitzuak kentzeko eskubidea, Zuzenbidean dagozkion gainerako ekintzei kalterik egin gabe.

Erabiltzaileak berariaz adierazten du:

10.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK

Amaitzeko, Erabiltzaileak bere datuetara sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta ezabatzeko eskubidea erabili dezake, eta baita bere datuen tratamenduaren aurka agertzeko eta eramangarritasuna mugatzeko ere, helbide honetan: CROWDFUNDING BIZKAIA PLATAFORMA DE FINANCIACIÓN PARTICIPATIVA, S.L.U., Jesusen Bihotzaren plaza 5, 7. solairua, Bilbo (48011), edo helbide elektroniko honetan: crowdfundingbizkaia@bizkaia.eus

Aipatutako eskubideak gauzatzeko, Erabiltzaileak Agencia Española de Protección de Datos izenekoak bideratutako formulario tipoak ditu bere eskura, esteka honen bitartez: https://www.aepd.es/reglamento/derechos/index.html

Bestelako edozein helegite administratibo edo ekintza judizialaren kalterik gabe, Erabiltzaileak Kontroleko Agintaritza baten aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, oraingo honetan Agencia Española de Protección de Datos izenekoaren aurrean, bere ohiko bizilekua duen, lan egiten duen edo iruzurra ustez gertatu den eta kide den Estatuan, bere datu pertsonalen tratamendua arautegiarekin bat ez datorrela uste badu, eta baita bere eskubideen gauzatzea betetzen ez bada ere. Erreklamazioa jaso duen kontroleko agintaritzak erreklamazioaren nondik norakoari eta emaitzari buruzko informazioa emango dio erreklamatzaileari.

Espainiako Kontrol Agintaritza hau da:

Agencia Española de Protección de Datos

C/Jorge Juan nº 6, 28001 – Madrid

Edozein erreklamazio modu elektronikoan egin daiteke helbide honetan: https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/vistas/formNuevaReclamacion/nuevaReclamacion.jsf