Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

NahiArte by FormArte

NahiArte by FormArte

NahiArte by FormArte

Sortuz hazi, desgaitasun psikiko edo/eta intelektuala duten pertsonek beren sorkuntza-ahalmen guztia zabaltzea lortzea, eta beren garapen pertsonal zein profesionalean oztopoak gainditzeko baliabideak eskaintzea.

51.615,00


conseguidos

143

Personas
Inversoras

Ronda finalizada con éxito

Conseguidos:103%

Meta: 50.000,00€

  • Mercado
  • Personas
  • Documentos

Beraien merkatu zabala definitzen duten eta beraien artean osagarriak diren hiru lan lerro dituzte: Heziketa ikastaroak Bilbao FormArte Kooperatibaren bitartez desgaitasun psikiko edo intelektuala duten pertsonentzako heziketa ikastaroak eskaintzen dituzte. Sorkuntza artistikoan lan egiten dute disziplina eta adierazpen era ezberdinen bitartez, besteak beste: margolaritza, marrazkigintza, eskultura, irudien animazioa, diseinu grafikoa, instalazioa, etab., partehartzaileak lengoaia, teknika, lanabes eta euskarrien sorta zabal baten trebezian barneratzen dituztelarik. Ariketa eta jarduera batzuk partekatzen diren arren, pertsona bakoitzak bere bide sortzaile propioa garatzen du, bere nahi eta gaitasunetan ardaztua, bere lan propioa ekoiztera zuzendua (gaiei, lengoiari, estiloari, euskarriei, etabarri dagokionez). Moda eta merchandisinga Jada arrakastaz probatua, jantzien eta modako osagarrien ekoizpen eta merkaturatzean ardaztutako lerroa da, eskura margoztuak, diseinu esklusibokoak eta ad hoc pertsonalizatu daitezkeenak (aterkiak, kamisetak, poltsak, abarketak, amantalak eta bestelako osagarriak). Arrakasta izaten ari den produktu lerroa eta goranzko joerako eskaria duena. Negozio eredua, NahiArte Factory SLren bitartez gauzatua, moda merkatura (premium produktua, boutique-ak, museoetako dendak,...), zein merchandising-aren merkatura (enpresa eta erakundeen opariak, ekitaldiak eta kongresuak, etab.) zuzenduriko jantzi eta osagarrien ekoizpenean oinarritzen da. Gainera, produktu lerro honek sozietatearen jardueraren patrozinio eta mezenasgora zuzenduriko aukeren eskaintzan emandako itzulkina laguntzen eta nabarmentzen du. Lan lerro hau bereziki garrantzitsua da normalean aurrera eramateko oso zailak diren bi euskarri azpimarratzen dituelako. Alde batetik, irteera profesional berriak eta enplegua sortzeko aukerak eskaini ditzake FormArten hezitako aristentzako (baita kooperatibista bezala sartzeko aukerarekin ere). Beste alde bateik, finantziazio bide berriak irekitzen ditu eta sarrera iturriak dibertsifikatzeko aukera ematen du, erakundearen bideragarritasunari eta jardueraren zein eragiteko gaitasunaren edo gizarte-eraginaren hazkundeari lagunduz. Kanpoko jardueretan partehartzea Bere programazioaren zati handi bat beraien egoitzatik kanpo gertatzen da. Beraien ikasleen lana erakusteko aukerak bilatzen dituzte; beste artista edo kultura eragileen ekintzetan, tailerretan, lehiaketetan eta deialdietan parte hartu ahal izan dezaten; beraien inguruan gertatzen diren ekitaldi eta ospakizunekin bat egin dezaten. Jarduera bakoitza garatzen den lekuetara joaten dira, museoak, kultura zentroak, erakusketa aretoak, ekitaldiak, jarduerak eremu publikoan, jaialdiak, beste elkarte edo gizatalde batzuen egoitzak, etab. Eragile txiki zein handiekin erlazionatzen dira, auzokoak zein lurraldekoak, disziplina ezberdinekin erlazionatuak, orokorrean adierazpen moderno eta garaikideekin lotuak. Horrela, eragileen zerrenda luze batekin erlazionatu dira, besteak beste: Basurtuko Auzo Elkartea, Basque Tour, Bilbao Art Distrit, Az-ko Bilbao Commons, Café Iruña, Gueñeseko Paperezko Jantzien Nazioarteko Lehiaketa, Espacio OPEN, FairSaturday, Iturfest Jaialdia, Etxebarriko Jai Nagusiak, Hika Ateneo, IDEATOMICS, Bizkaiko Batzar Nagusiak, La Taller, Guggenheim Museoa, ONCE, SareanYimby, ZINEBI edo Zona Franca ZAWPen. Beste leku eta testuinguru batzuetan egoteak oso garrantzitsua den dinamika suposatzen du, ez bakarrik desgaitasuna duten pertsonen sozializazio eta ikusgarritasunerako, baizik eta bereziki hain beharrezkoa den aniztasuna eta balio bereizgarri handia emanez parte hartzen duten jarduera aberastu dezaten. Oso beharrezkoa da estigmak apurtzen joateko, ohikoa den paternalismoa gainditzeko eta desgaitasuna duten pertsonen partehartzea eta presentzia komunitatearen bizitza sozialean normalizatzen joateko.