01
urratsa
Erregistroa eta proiektuei buruzko informazioa bidaltzea
Erregistroa
- Euren proiektuak Crowdfunding Bizkaiaren bitartez crowdfunding metodoa erabiliz finantzatu nahi dituzten sustatzaileak sustatzaile gisa erregistratu beharko dira.
- Plataforma erabili ahal izateko, sustatzaileek eskatzen zaien informazioa bete beharko dute.
- Erregistratzea guztiz doakoa da.
Informazioa bidaltzea
- Crowdfunding bidez finantzaketa lortu nahi duten sustatzaileek euren proiektuari buruzko informazio eta dokumentazio guztia bidali beharko diote Crowdfunding Bizkaiari.
- Ez da beharrezkoa proiektuari buruzko informazio eta dokumentazio guztia saio berean betetzea edo bidaltzea. Gorde egin daiteke eta geroago osatu.
- Crowdfunding Bizkaiak bere jarduera garatzeko baino ez ditu erabiliko sustatzaileek bidalitako informazioa eta dokumentazioa, eta legeak ezarritako epean gordeko ditu.
Proiektuek bete beharreko baldintzak
Proiektuak argitaratzeko, gutxieneko 3 baldintza hauek ezarri dira:
- Finantzaketa eskatzen eta jasotzen duen enpresa ETE bat izatea.
- Enpresaren egoitza Bizkaian egotea eta haren administrazio-kudeaketa eta negozioen zuzendaritza Bizkaitik egitea.
- Enpresa finantza-sozietate bat, higiezinen sozietate bat eta/edo merkaturatze-sozietate bat ez izatea.
- Gizarte-segurantzako, ogasuneko eta langileen ordainketak eguneratuta izatea.
Aurrekoari eragin gabe, Crowdfunding Bizkaiak eskubidea izango du honako baldintza hauek betetzen dituzten proiektuak argitaratzeko, proiektu horien potentziala kontuan hartuta:
- Bazkide sustatzaileen parte-hartze eta inplikazio ekonomikoa.
- Kudeaketa-taldearen kalitatea eta gaitasun teknikoa.
- Bizkaian enplegua eta aberastasuna sortzeko gaitasuna.
- Prozesuen, zerbitzuen eta/edo produktuen berrikuntza-maila.
- Enpresak hazteko duen gaitasuna.
- Lehiakideekiko dituen lehia-abantailak.
- Negozio-planaren bideragarritasuna.
02
urratsa
Hautapen batzordearen proiektuen azterketa eta balioztatzea
- Crowdfunding Bizkaiak proiektuen azterketa ekonomiko eta finantzarioa egiten du, eta sustatzaileei proiektuen edukiei, eskatutako finantzaketaren zenbatekoari edo lotura duen beste edozeri buruzko aholkuak eta/edo gomendioak eskaintzen dizkie.
- Crowdfunding Bizkaiak hitz ematen du balioztatze-prozesua gauzatuko duela; horrek esan nahi du ahalik eta azkarren erabakiko duela proiektuak argitaratuko dituen. Halaber, hitz ematen du sustatzaileak Crowdfunding Bizkaiari eskatutako informazio eta dokumentazio guztia eman eta hamar (10) egun baliodun igaro baino lehen hartuko duela erabakia.
- Crowdfunding Bizkaiak mezu elektroniko bidez jakinaraziko die sustatzaileei proiektuen hautaketa-prozesuen emaitza zein izan den (argitaratzea erabaki den kasuetan nahiz ez argitaratzea erabaki denetan).
03
urratsa
Aholkularitza eta proiektuen argitaratzea
Aholkularitza
- Proiektuak hautaketa-prozesua gainditzen duenean, Crowdfunding Bizkaiako taldeak sustatzaileekin batera lan egingo du, eta behar duten laguntza eta aholkularitza eskainiko die.
Proiektuak argitaratzea
- Proiektua argitaratu ondoren, plataforman aktibo egongo da gehienez ere berrogeita hamar (50) egun naturalez, finantzaketa-helburua lehenago lortzen denean salbu.
- Proiektua argitaratu ondoren ezin izango da aldatu.
04
urratsa
Errondaren itxiera eta inbertsioa gauzatzea
- Finantzaketa erronda ireki eta berrogeita hamar (50) eguneko epean gutxienez eskatutako finantzaketaren %100 lortu ez bada, Crowdfunding Bizkaiak epe hori %25ean luzatzeko eskubidea gordetzen du, finantzaketa helburua osatzeko xedez.
- Ezarritako epean eskatutako finantzaketaren %100 lortzen ez bada (aurreko paragrafoan aipatzen den luzapena barne hartuta), Crowdfunding Bizkaiak finantzaketa emateko eskubidea beretzat gordetzen du, beti ere gutxienez finantziazio helburuaren %90 lortzen bada, behin Crowdfunding Bizkaia plataformak berak proiektuan izan dezakeen partaidetza deskontatuta.
05
urratsa
Aldizkako segimendu informazioa
- Inbertsioa gauzatu ondoren, proiektuaren sustatzaileek hitz ematen dute inbertitzaileei proiektuaren bilakaerari buruzko informazioa bidaliko dietela.
- Proiektua sustatzen dutenek baldintza hori betetzen ez badute, Crowdfunding Bizkaiak ez du informazio hori bidaltzeari loturiko inolako erantzukizunik izango, ezta informazio horren egiazkotasunari eta/edo zehaztasunari buruzkorik ere.
- Crowdfunding Bizkaiak jarduera eteten badu, behartuta egongo da aurreikusitako finantzaketa-helburua lortu zuten proiektuekin lotura duten sustatzaile eta inbertitzaileen arteko komunikazio-kanala irekita mantentzera, legeak ezarritako epean.