ARRISKUEI BURUZKO OHARRA

Crowdfunding Bizkaia Plataforma de Financiación Participativa SL (hemendik aurrera, “Crowdfunding Bizkaia”) ez da inbertsio-zerbitzuen enpresa bat, ez eta kreditu-erakunde bat ere, eta ez dago inbertsioen berme-funts bati edo gordailuen berme-funts bati atxikia.

Euren proiektuak Crowdfunding Bizkaian argitaratzen dituzten enpresak duela gutxi sortu dira eta, ondorioz, horietan inbertitzeak kontuan hartzeko moduko arriskua du inbertitzaileentzat.

Galtzeko prest zauden zenbatekoa baino ez zenuke inbertitu beharko. Enpresa batean inbertitzen baduzu eta enpresa horrek porrot egin edo egiten badu, Crowdfunding Bizkaiak ez dizu egindako inbertsioa itzuliko.

Hala ere, Crowdfunding Bizkaiak ziurtatzen du argitaratzen diren enpresa guztiek azterketa ekonomiko eta finantzario zorrotza gainditzen dutela, euren finantza-egoera ona dela egiaztatze aldera.

Crowdfunding Bizkaian argitaratutako proiektuek ez dute Merkatuen Balioko Batzorde Nazionalaren edo Espainiako Bankuaren baimenik edo zaintzarik, eta erakunde horiek ez dute sustatzaileek aurkeztutako informazioa berrikusi.

Gorago ere esan den moduan, hasten ari diren enpresetan inbertitzeak hainbat arrisku dakartza; esaterako, hauek:

  1. Inbertitutako kapital osoa edo zati bat galtzeko arriskua
  2. Espero zen diru-errendimendua ez lortzeko arriskua
  3. Inbertsioaren likidezia-falta eta akzioak nahiz partaidetza sozialak askatasunez transmititzeko mugak
    1. Likidezia da akzioak edo sozietate-partaidetzak erosi ondoren horiek transmititzeko dagoen erraztasuna.
    2. Baliteke akzioak eta sozietate-partaidetzak transmititzea zaila izatea, horien transmisioari aplikatu beharreko legezko mugak eta, hala dagokionean, estatutu-mugak direla eta.
    3. Gainera, sozietate mugatuen kasuan, sozietate-partaidetzek ezin dute balioen bigarren mailako merkatuetan kotizatu, besteak beste, Burtsa Merkatu Alternatiboan edo Espainiako Baloreen Burtsan; horrek eragina du horien likidezian.
    4. Ondorioz, Crowdfunding Bizkaia bidez egiten diren inbertsioak epe ertain eta luzeko inbertsioak dira, likideziarik gabekoak.
  4. Partaidetzak diluitzeko arriskua
    1. Diluzioa gertatzen da enpresa batek akzio edo sozietate-partaidetza gehiago sortzen dituenean, kapitala handitu delako, eta handitzea gertatu den unean enpresak zituen bazkide guztiek edo batzuek jaulki diren akzio edo partaidetza berririk eskuratzen ez dutenean edo aurretik zituztenen proportzio berean eskuratzen ez dituztenean.
    2. Horren ondorioz, bazkideen parte-hartzearen ehunekoa murriztu egiten da eta, hala, boto-eskubidea galtzen dute. Gainera, kobratu beharko luketen enpresaren dibidenduen ehunekoa ere murrizten da.
  5. Dibidendurik ez lortzeko arriskua
    1. Dibidenduak dira enpresak bazkideei egiten dizkien ordainketak, enpresaren irabaziak banatzeko.
    2. Crowdfunding Bizkaian argitaratzen diren enpresak hasierako faseetan dauden enpresak dira; ondorioz, ziurrenik hasierako urteetan ez duzu zure inbertsioa berreskuratuko.
    3. Horren arrazoia da irabaziak negozioan bertan inbertitu ohi direla, hazkundea sustatu eta bazkideentzat balioa sortzeko.
    4. Gaur egun, enpresek ez dute bazkideei dibidenduak ordaindu beharrik.
  6. Sozietatearen kudeaketan eraginik ez izateko arriskua
    1. Sozietatearen kudeaketa sozietatearen administrazio-organoaren eskumena da, eta ez bazkideena. Horiek, Batzar Nagusian bilduta, administratzaileak izendatzen dituzte; hala ere, enpresaren kapital sozialean duzun partaidetzaren arabera, baliteke administrazioen izendapenean eragin handirik ez izatea, ezta zure inbertsioa jaso duen sozietatearen kudeaketan eta ordezkaritzan ere.
    2. Normalean, Crowdfunding Bizkaiaren bitartez egindako inbertsioetan, inbertitzaileek euren inbertsioa jaso duten enpresetan gutxieneko partaidetzak eskuratzen dituzte; ondorioz, ez da ohikoa inbertitzaileak enpresako administrazio-organoko kideak izatea edo haren kudeaketan eragitea.


TARIFAK

  • Erregistroa, analisia eta argitalpena
    1. Erregistroa: DOAN
    2. Analisi eta aholkularitza pertsonalizatua: DOAN
    3. Plataforman argitaratzea: DOAN
  • Zerbitzu nagusiak
    1. Arrakasta izanez gero ordaindu beharreko komisioa: lortutako funtsen %1 (+ BEZa).
  • Ordainketa-pasarela
    1. Ordainketa-pasarelaren komisioa arrakasta-komisioan sartuta dago.