Nola funtzionatzen du? Informazio gehiago
About_inversor_0
01 urratsa
Plataforman inbertitzaile gisa erregistratzea
  • Proiektu horietan inbertitu nahi duten pertsonak inbertitzaile gisa erregistratu beharko dira, proiektuei buruzko informazio guztia atzitu ahal izateko, eta ez soilik erregistratu gabeko erabiltzaileek ikus dezaketen informazioa.
  • Erregistratu ondoren, inbertitzaileek beste inbertitzaile batzuekin eta sustatzaileekin iritziak truka ditzakete proiektu bakoitzeko iruzkinen atalean.
  • Plataforma erabili ahal izateko, inbertitzaileek eskatzen zaien informazioa bete beharko dute, baita inbertsioa egiteko eskatzen diren agiriak sinatu eta agiri horien kopia bat plataformara igo ere.
  • Erregistratzea guztiz doakoa da.
About_inversor_1
02 urratsa
Aldez aurretik aztertu eta balioztatutako priektuetan inbertitzea
  • Inbertsiogileek inbertitzeko erabakia hartzen dutenean, inbertitzeko agindua eman dezakete, horretarako eskuratu nahi duten akzio kopurua edota parte-hartze soziala adierazi behar dute. Inbertsiogileek burutu dituzten inbertsio aginduak baldintza orokorretan adierazitako epearen barruan baliogabetu ditzakete.
  • Hasiera batean, inbertitzaileek gehienez ere 3.000 euroko ekarpena egin ahalko dute proiektuko, eta ezingo dute 10.000 euro baino gehiago inbertitu 12 hilabeteko epean.
  • Salbuespen gisa, inbertitzaile egiaztatuek aurreko paragrafoan adierazi diren mugak gainditzen dituzten inbertsioak egin ahalko dituzte. Egiaztapenari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.
  • Crowdfunding Bizkaiak egiaztatzen duenean inbertitzaileak indarrean dagoen legedian ezartzen diren baldintzak betetzen dituela, mezu elektroniko bat bidaliko dio, horren inguruko ebazpenaren berri emateko.
  • Inbertsio-helburua erdiesten bada, inbertitutako zenbatekoa proiektua sustatzen dutenek ezarritako bankuko kontura transferituko da; une horretan gauzatuko da inbertsioa.
  • Ezarritako epean inbertsio-helburua erdiesten ez bada, berriz, egindako inbertsioak itzuli egingo dira, eta inbertitu dutenek ez dute ezer ordaindu beharko.
  • Sustatzaileen enpresako akzioak edo sozietate-partaidetzak erosten badituzte, hori gauzatzeko era horretako eragiketetan ohikoak diren agiriak sinatuko dira eta ohiko prozedurei jarraituko zaie. Inbertitzaileek inbertsioa egin aurretik ikusi ahalko dituzte agiri horien edukia eta prozedurari buruzko xehetasunak.
About_inversor_2
03 urratsa
Inbertsioa gauzatzea eta aldizkako segimendu informazioa
  • Inbertsioa gauzatu ondoren, proiektuaren sustatzaileek hitz ematen dute inbertitzaileei proiektuaren bilakaerari buruzko informazioa bidaliko dietela.
  • Proiektua sustatzen dutenek baldintza hori betetzen ez badute, Crowdfunding Bizkaiak ez du informazio hori bidaltzeari loturiko inolako erantzukizunik izango, ezta informazio horren egiazkotasunari eta/edo zehaztasunari buruzkorik ere.
  • Crowdfunding Bizkaiak jarduera eteten badu, behartuta egongo da arrakastaz itxi diren proiektuekin lotura duten sustatzaile eta inbertitzaileen arteko komunikazio-kanala irekita mantentzera, legeak ezarritako epean.