15/04/2021

Fazilek denbora errekorrean itxi du inbertsio-txanda

Martxoaren 15ean, Fazilek inbertsio-txanda bati ekin zion Crowdfunding Bizkaian 160.000 € biltzeko asmoz, belaunaldi berrien neobankua izateko proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Ordubete eskasean helburua lortu zuen, eta, hurrengo egunean, 185.000 € baino gehiago bilduz itxi zuen inbertsio-txanda, ezarritako helburuaren %117a lortuz. Arrakasta handia izan da, zalantzarik gabe, eta gainditzeko zaila izango den marka ezarri du.

Inbertsio-txanda honi esker, Fazilek banku-sektorearen Z belaunaldia izatearen aldeko apustuarekin jarraitu ahal izango du, belaunaldi berriei diru-kontu guztiz digitala eskainiz, mugikorrarekin ordainketa guztiak txartel birtualaren bidez egin ahal izateko, ez baitu ohiko plastikozko txartelik. Gainera, erabiltzaileen gastua ingurumenaren aldeko ekintzetan bihurtzen ditu, hala nola gastatutako euro bakoitzeko zuhaitz bat landatzea edo kilo bat plastiko itsasoetatik eta hondartzetatik biltzea, eta Espainiako Bankuak araututako Diru Elektronikoaren Erakundearen lizentzia du.

Fazil: doakoa, komisiorik gabea eta eragina duena

Fazilen diru-kontua eta txartel birtuala doakoak dira, komisiorik eta baldintzarik gabeak, eta ingurumenari laguntzen diote. Iraupen-konpromisorik eta letra txikirik gabe, eta segurtasun-estandar gorenekin: SSL, komunikazio guztiak enkriptatuta baitaude, eta VISA, zordunketa-txartel birtualen jaulkipena babesten duena, eta Apple Pay-k edo Google Pay-k egiten duten gehigarrizko enkriptazioa edozein erosketa egitean.

Oso proiektu erakargarria da, baina dirua nola irabazten duenari buruzko zalantza ager daiteke. Belaunaldi berriei gustatzen zaizkien produktuen hornitzaileekin hitzarmenak ditu Fazilek: ikastaroak, gamming-a edo online laguntza medikoa, hainbat motatako aseguruak edo eco-friendly VISA Wearables, besteak beste. Kontuaren bidez, erabiltzaile bakoitzak STORE bat du eskura, non produktuak prezio onenean aurki ditzaken. Erositako produktu bakoitzeko, Fazil-ek komisio bat irabazten du, azken finean alde guztientzako onuragarria bihurtuz.

Fintech-en merkatua

Fintech-en merkatuaren barruan kokatuta dago Fazil, urtean nazioarteko hazkundea % 40tik gorakoa duen joera. 2019an, mundu mailako erosketen %22a Fintech aplikazioen bidez egin ziren, baina COVID-19aren etorrerarekin, kopuru horiek handitu egin dira, konfinamenduan edo gaur egungo murrizketekin konponbide giltzarriak sortu baitira pandemiaren aurka borrokatzeko.

Bankuen sektorea aldaketa handia jasaten ari da Fazil bezalako neobankuen etorrerarekin, belaunaldi berriei erabat zuzendua dagoelako. Pertsona hauek, beharbada, ez dute inoiz banku-konturik ireki bere kabuz, eta, Millennial Disruption Index txostenaren arabera, gehienek bost urtean dirua eskuratzeko modua aldatu egingo dela eta ordaintzeko metodoak guztiz desberdinak izango direla uste dute.

Crowdfunding Bizkaian eskerrak eman nahi dizkiegu Fazilen inbertsio-txandan parte hartu duten eta Bilbon sortutako neobanko honen alde egin duten pertsona guztiei. Halaber, proiektuak Fintech merkatuan arrakasta handia izatea eta ingurumena hobetzen laguntzea espero dugu, erabiltzaileak Fazil erabiltzen ari direlako izango baita.

Beste kanpaina batzuei edo Crowdfunding Bizkaiako etorkizuneko proiektuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu hemen.