04/07/2019

Finantzaketa alternatiboa: zeintzuk dira aukerarik onenak?

Enpresa-proiektu bati ekiteko oinarrizko urrats bat finantzaketa lortzea da. Garapen egokia eta enpresaren bideragarritasuna ere hein handi batean finantzaketa baldintzen mendean daude. Horregatik sustaitzaileak eskueran dituen aukerarik onenak zeintzuk diren aztertu behar du.

Artikulu hau finantzaketa alternatiboan ardazten da. Hau da, bankuei loturik ez dauden edo partikularren ekimenen mendean dauden horietan. Gaur egun, elkarlaneko ekonomiak eskaintzen dituen aukerei esker, mota hau ekintzaileen artean oso hedatuta dago.

Zer da finantzaketa alternatiboa?: adibideak

Bankuen mendean ez egoteaz gain,  finantzaketa mota hau era askotakoa izan daiteke. Mailegu arruntak, erakunde publikotatik datozen mailegu partizipatiboak, Burtsa Merkatu Alternatiboa (Mercado Alternativo Bursátil), eta abar. Dena den, gaur egungo enpresa-ekosistemako finantzaketa alternatibo motarik arrakastatsuenetariko bat elkarlaneko finantzaketa da: crowdfundinga.

Finantzaketa mota honek pertsona fisiko zein juridiko askoren ekarpenen bidez proiektu baten finantzaketa lortzean datza. Orokorrean, bitartekari lanak egingo dituen finantzaketa/inbertsio mota honetan espezializatua den plataforma bat behar da, Crowdfunding Bizkaia kasurako. Crowdfundingaren abantailak beste finantzaketa alternatiboen aurrean hurrengoak dira:

  • Komisio murriztuak. Crowdfunding Bizkaiaren kasuan, amaituako proiektuetan lortutako inbertsioaren %1a bakarrik.
  • Berme legalak, pribatutasun eta segurtasun bermeak. Bereziki garrantzitsuak, Administrazio Publiko baten lehen Crowdfunding plataforma delarik, Bizkaiko Foru Aldundia hain zuzen ere.
  • Inbertitzaile askoren erakarpen azkarra. Crowdfundingak inbertitzaileentzako aipatzekoak diren abantailak ere eskuragarri jartzen dituelako: azkartasuna inbertsioaren itzuleran; ekosistema sozial, ekonomiko eta enpresa-ekosistema batean parte hartzeko aukera; zerga-arauan jasotako zerga-pizgarriak, besteak beste.

ETEentzako finantzaketa alternatiboa

Aipatutako finantzaketa alternatiboko aukerekin batera, ETEak jarduerari ekiteko eta bere proiektuen lehen faseak garatzeko business angels edo startup-en inkubagailuen laguntzaz baliatu daitezke. Aipatzekoa da mota bien garrantzia finantzaketa bilatzeko ez ezik, proiektua osatzen duten pertsonak ere enpresa-ekosistema ezagutu dezaten eta bere networking sarea handitzeko abantailez baliotu daitezen.

Hala ere, ETE batek crowdfundinga aukeratzen badu, eskuragai dituen Crowdfunding motak zeintzuk diren azpimarratzea merezi du:

  • Crowdequity. Inbertitzaileak enpresaren partaidetza eskuratzen du. Mota hau da Crowdfunding Bizkaian aurkituko duzuna.
  • Crowdlending. Inbertitzaileak mailegu bat eskaintzen dio parte hartzen duen proiektuari.
  • Sari crowdfundinga. Inbertitzaileak, bere ekarpenaren truke, produktu edo zerbitzu bat jasotzen du proiektua burutzean.
  • Donazio crowdfundinga. Kasu honetan, ezer espero gabeko inbertsioa da, solidaritatearekin loturik dagoen proiekturen bat babestuz.

Beste enpresa motentzako aukerak

Egia da crowdfundinga pertsona guztientzako finantzaketa alternatiboko eredua dela. Hala eta guztiz ere, zerga-arauak zerga-pizgarriak eskaintzen ditu ETEetan eta berrikuntza teknologiko edo sozialeko enpresetan inbertitzen dutenentzako.

IKUSI CROWDFUNDING BIZKAIAN GAUR EGUN AKTIBO DITUGUN PROIEKTUAK.