Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

15/03/2019

#SportWithValues WATS Summit Euskalduna Jauregian

WATS #SportWithValues, balioetan oinarritutako hezkuntzaren bitartez kiroleko indarkeria desagerraraztea bilatzen duen pertsona talde batek osatutako proiektua da. Eta aste honetan, Bilboko Euskalduna Jauregiak #SportWithValues WATS Summit izenekoaren 5. ekitaldia jaso du, ia 450 partaiderekin goraino bete zen ekitaldia.

Beste batzuen artean Julen Guerrero Athletic Club taldeko jokalari ohia,  Jero García  boxeolari ohi eta telebistako “Hermano Mayor” programaren aurkezlea eta Patricia Ramírez kirol eta osasun psikologoa parte diren WATS #SportWithValues-eko kideei, aurpegi ezagunak gehitu zitzaizkien, Vicente del Bosque Espainiako selekzionatzaile ohia, Xabi Prieto Real Sociedad taldeko jokalari ohia edo Ana Rossell emakumeen Club Deportivo Tacón futbol taldeko presidentea, besteak beste.

WATS Summit ekitaldiaren irekiera Juan Mari Aburto Bilboko Alkate Txit Gorenaren eskutik etorri zen, eta ondoren Aitor Elizegi Athletic Club taldeko presidenteak egin zuen berba. Biek ere kirolari gazteenen prestakuntzan balioek duten garrantzia azpimarratu zuten, kirolean ikusten den indarkeriari amaiera eman ahal izateko.

#SportWithValues WATS Summit Euskalduna Jauregian

Irekieraren ondoren, Alex Navarro, Lander Iraragorri eta Antonio Pipaón WATSen sortzaileek proiektuaren metodologia ezagutarazi zuten, eta baita azken berrikuntzak ere. Horien artean hauek azpimarratu behar dira: Crowdfunding Bizkaia bitarteko finantzaketa prozesua eta WhatsApp zenbaki esklusibo baten aurkezpena, kirolean indarkeria jasaten duen edozein gaztek WATSeko adituen arreta jaso ahal dezan. Zenbakia operatibo dago jadanik, eta 0034 688 655 099 da.

Patricia Ramírezek eta Jero Garcíak familiak, hezitzaileek eta gizarteak balio positiboen hedapenean eta indarkeriaren prebentzioan betetzen duten lekuari buruzko hitzaldiak eman zituzten. Hitzaldi horien ondoren egin zen mahai inguruan Vicente del Bosquek, Julen Guerrerok, Xabi Prietok eta Ana Rossellek hartu zuten parte, azken lau urteetan Eibar Kirol Elkartearen Fundazioaren Zuzendaria izan den Jon Arregik zuzenduta.

Amaitzeko, #SportWithValues Saria banatu zitzaion Barakaldoko Pauldarrak F.T.-ko Hugo Fernándezi. Saria bere familiari, taldeari eta taldekideei ere zabaldu zitzaien, neska gorputzarekin jaiotako Hugori beste edozein mutil balitz bezala jokatzeko aukera emateagatik.

#SportWithValues WATS Summit Euskalduna Jauregian

WATS, Administrazio publiko batek bultzatuta partaidetzan oinarritutako lehenengo online finantzaketa plataformaren proiektu interesgarrietako bat da: Crowdfunding Bizkaia. Plataforma horren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzaketa bilatzeko aukera ematen die proiektu berriei eta ideia berritzaileei. Hau da, Crowdfunding Bizkaiak, gehien bat gizartearekin erlazionatutako dauden proiektuak eta ideiak Bizkaian hazi daitezen egiten du lan.

Hartu parte  WATS #SportWithValuesen finantzaketa errondan Crowdfunding Bizkaian eta egin bat aldaketarekin.