Proiektu berri batek inbertsio-txanda ireki du Crowdfunding Bizkaian. Fisify da, teknologia erabiliz indarberritze azkarragoak eta eraginkorragoak lortzen dituen fisioterapia tradizionalaren alternatiba bat. 500 €-ko partaidetzekin, 120.000 € lortzea da txandaren helburua.
Fisifyk laguntzaile birtual bat garatu du, Aurya izenekoa, pazienteak sendatze-prozesu osoan laguntzeko adimen artifizialean oinarritzen dena. Hau da fisioterapia tradizionalarekiko desberdintasun nagusia. Fisioterapia tradizionalaren kasuan astean 60 minutuz joaten baikara profesionalarengana, baina gainerako denboran ez dakigu zer egin edo nola jokatu.
Astean 10.080 minutuz arituz
Aurya, Fisifyk garatutako teknologia, indarberritze-prozesuaren %100ean jarduteko gai da, lesioa gertatzen den edo mina agertzen den une beretik. Laguntza honi esker, indarberritze azkarragoak eta eraginkorragoak lortzen dira.
Adimen artifizialean oinarrituta, Aurya sintomak ebaluatzeko, ariketa onenak automatikoki sortzeko eta pazienteak adierazitako mugimenduak egiten dituen bitartean zuzenketak denbora errealean egiteko gai da:
- Aurya Diagnosis: pazienteak dituen sintomak ebaluatzen dituen algoritmo baten bidez, bi minutu baino gutxiagoan hiru patologia probableenak ematen ditu.
- Aurya Exercise: egindako diagnostikoaren arabera, ariketa-programa pertsonalizatu bat sortzen da, gaixoarentzat eraginkorrenak, 30 egun artekoak.
- Aurya Vision: kameraren bidez, pazienteak egiten dituen ariketak monitorizatzen dira, eta, mugimendu okerrak detektatzen badira, denbora errealean egin beharreko aldaketak adierazten dira.
Fisify-ren balio-proposamena
Datu guztiek adierazten dutenez, hau izango da e-health-aren hamarkada: telemedikuntzaren hazkundea, pertsonek beren ongizateaz duten ardura handiagoa, eta osasuna eta ongizatea hobetzeko diseinatutako aplikazioen hazkundea. Fisifyrekin, nahikoa da smartphone bat edo ordenagailu bat eta Interneteko konexioa izatea berreskuratze-saioak egiteko.
Fisifyren negozio-ereduak hainbat bezero-motari ematen die zerbitzua:
- Osasun zentroak: tratamenduen kalitatea hobetzen du, osasun arloko profesionalei aparteko kargarik gehitu gabe.
- Aseguru-etxeak: gastu sanitarioaren %25a arte aurrezteko aukera ematen du, beharrezkoak ez diren fisioterapia-saioak saihestuz.
- Benefit enpresetan: laneko absentismoa murrizten eta langileen ongizatea hobetzen laguntzen du.
- Fisioterapia digitaleko zerbitzua: gaitz bakoitzari erantzun zehatza ematen dio eta tratamendu pertsonalizatua eskaintzen du.
Orain, fisioterapia tradizionalaren alternatiba honetan parte har dezakezu, Fisifyk Crowdfunding Bizkaian irekita duen inbertsio-txandan inbertituz. Proiektu berritzaile batean parte hartu ahal izango duzu, pazienteei beren arazo eta gaitzetan indarberritze azkarragoak eta eraginkorragoak lortzen laguntzeko.