18/12/2019

Begirada Desberdinekin. Bizkaiaren premiei erantzuten

Begirada Desberdinekin izeneko bideoek crowdfundingaren munduari buruzko ikuspegi ezberdinak eta honek lurraldeari eman ahal dizkion onurak ezagutaraztea dute helburu. Horretarako Crowdfunding Bizkaiak ekintzailetzaren eta berrikuntzaren munduarekin erlazionaturiko pertsona ezberdinak izan ditu eta oraingo honetan Ziortza Etxabe da bere ikuspegia ematen diguna.

Ziortza Etxabek Wikitoki Elkarsorkuntzarako Laborategian lan egiten du, harreman, antolakuntza, ikerkuntza, sorkuntza, ekoizpen eta kontsumo era berrien inguruan esperimentatzeko gune bat. Proiektu hau egiteko, harremanak izateko eta taldean antolatzeko erak etengabe modu erabilgarrian zalantzan jartzean oinarritzen da. Gainera, urte asko daramatza gizarte-ekintzaile bezala eta gizarte-berrikuntzaren inguruan ere aritzen da.

Crowdfundingaren ezagutza Ziortzaren aldetik 2011n hasi zen, Eutokia gizarte-berrikuntzarako zentruan lan egiten zuenean eta bere erakundeetariko batek leku desberdinetan nodo berriak irekitzeko finantziazioa bilatu nahi izan zuenean. Bestalde, Wikitokitik talde-ikerkuntza bat sustatu dute, CHANGE deiturikoa, deialdi, diru-laguntza, babes, mezenasgo, crowdfunding eta beste finantziazio alternatiba batzuen era ezberdinei loturiko eragile eta programak identifikatzen lagundu nahi duena.

Ziortza Etxaberen berbetan: “Crowdfundinga minimezenasgo eta elkarlaneko finantziazio mota bat da”. Berarentzat oro har crowdfundingaren eta Crowdfunding Bizkaia plataformaren arteko desberdintasun nagusia azken honek lurraldearen premiei erantzuten diela da, Bizkaiko sektore desberdinetan bizi eta lan egiten duten pertsonen premietara gehien bideratutako proiektuak bultzatuz.

Lurraldearen premiei erantzuteko helburu honetan, Ziortzaren ustez Crowdfunding Bizkaiak gure ohiturekin eta euskera bezalako hizkuntza hain aberasgarriarekin zerikusia duten proiektuei erantzun behar die, ez soilik Bizkaiko pertsonentzat, baita ere hemendik kanpo ezagutarazteko.

Ziortza Etxaberen aburuz Crowdfunding Bizkaiak feminismoaren munduarekin zerikusia duten proiektuak bultzatzeko momentu egokia ere bada, aldez aurretik pentsatutakoarekin hausten duten proiektuak eta berdintasunaren alde lan egiten dutenak. Baita ere zainketarekin erlazionatutako proiektuak, bai gure buruaren zainketa zein gure ingurunearena: laborala, familiartekoa eta komunitatearena.

Egunez egun gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia.