Crowdfunding Bizkaia Plataforma de Financiación Participativa SL (aurrerantzean, “Crowdfunding Bizkaia”) ez da inbertsio-zerbitzuetako enpresa edo kreditu-erakunde bat, eta ez dago inbertsioen berme-funts edo gordailuen berme-funts bati atxikita ere.
Crowdfunding Bizkaian sorkuntza berriko konpainiek (aurrerantzean, “startups”) argitaratzen dituzte proiektuak, eta, beraz, enpresa horietan inbertitzeak arrisku handia dakar inbertitzailearentzat. Hazteko gaitasun handia duten startup-etan egindako inbertsioa arrisku handiko inbertsiotzat hartu behar da, itzulera-potentzial handia izanez. Eragiketa horien arrisku-maila dela eta, ez zenuke inoiz zure ondarearen zati handi bat inbertitu behar, galdu ahal dezakezun kopurua baizik.
Crowdfunding Bizkaia Balore Merkatuaren Espainiako Batzordegaz (CNMV) baimenduta eta araututa dago. Hala ere, Crowdfunding Bizkaian argitaratutako proiektuek ez dituzte ezta Balore Merkatuaren Espainiako Batzorderen ezta Espainiako Bankuaren baimena edota gainbegiraketa, sustatzaileek emandako informazioa erakunde hauengatik berrikusita ez egonez eta CNMVk onartutako informazio-liburuxka bat ez izanik.
Crowdfunding Bizkaia apirilaren 27ko enpresa finantzaketa sustatzeko 5/2015 legearen arabera jarduten du, nolanahi ere, ez ditu inbertsio-zerbitzuetako enpresentzat eta kreditu-erakundeentzat erreserbatutako jarduerak egiten. Inbertitzaileak eta sustatzaileak harremanetan jartzen dituen partaidetzazko finantzaketarako plataforma bat da, eta inbertitzaileei esperientzia handieneko inbertitzaileekin batera inbertitzeko aukera ematen die, haien ezagutzaz eta inbertsio-aukerez baliatuz.
Startup-etan egindako inbertsioak hainbat arrisku ditu, besteak beste: likidezia-arriskua, informazio-arriskua, inbertitutako kapitalaren zati bat edo kapital osoa galtzeko arriskua, azkar aldatzen den ingurune operatiboa, erregulazio- eta lege-arriskuak, inbertsio minoritarioagatiko arriskua, konpainiaren kudeaketan eragiteko gaitasuna ez izatea. Inbertsio mota horrek ziurgabetasun handia duenez, arrisku horiek ulertzen badira soilik inbertitu beharko litzateke, eta betiere behar adina dibertsifikatutako zorro baten zati gisa.
Bereziki, honako arrisku hauek hartu behar dira kontuan:
Inbertitutako kapitala guztiz edo partzialki galtzeko arriskua
Hasierako faseetan eta hazteko gaitasun handia duten enpresetan egiten diren inbertsioek arrisku eta ziurgabetasun handia dute. Enpresek arrisku operatibo eta finantzario esanguratsuei aurre egin behar diete. Inbertsio mota horrek espero dituen errendimenduak handiak badira ere, inbertitzaileak itzulkin horiek urriak izan daitezkeela, edo gertatuko ez direla, jakin behar du, hartutako arrisku-maila kontuan hartuta. Inbertitutako kapital osoa gal daiteke modu erraz batean.
Inbertitu den konpainia batek funtzionatzen ez badu edo porrot egiten badu, ez sozietateak — ezta Crowdfunding Bizkaiak ere — ez dute inbertsioa itzuliko.
Espero den diruzko errendimendua ez lortzeko arriskua
Konpainia horietan egindako inbertsioa ziurgabetasun handia dauzkate, beraz, eskuratutako partaidetza sozialak edo akzioak hirugarren bati saltzea lortu bada ere, baliteke lortutako etekinak horiek lortzeko erabilitako denbora edo hasieran jarritako kapitala ez konpentsatzea.
Inbertsioaren likideziarik ezaren eta akzio eta partaidetza sozialen eskualdagarritasun askearen murrizketaren arriskua
Hasierako faseetan dauden eta hazteko gaitasun handia duten enpresetako inbertsioak likidezia gabekoak dira eta ez da existitzen partaidetzak eskualdatzeko bigarren mailako merkaturik, beraz, inbertitzaileak eskuratutako akzio edo partaidetza sozialak saltzean eroslerik ez aurkitzeko arriskua dago. Inbertsio horien heltze-epeak ziurgabeak dira, eta, kasu batzuetan, urteak ere iraun dezakete inbertsioa berreskuratu arte.
Inbertitzeko orduan, inbertitutako funtsak blokeatuta geratuko direla kontuan izan behar da, parte hartzen den konpainiaren kapitala ateratzeko leihoa egon daitekeen unera arte. Hori dela eta, epe laburrean edo ertainean beharrezkoak diren funtsak ez dira inbertitu behar.
Beraz, Crowdfunding Bizkaiaren bidez egindako inbertsioak epe ertain edo luzeko likideziarik gabeko inbertsiotzat hartu behar dira.
Parte-hartzea diluitzeko arriskua
Crowdfunding Bizkaiaren bidez egindako edozein inbertsio diluitu egin daiteke. Izan ere, horrelako enpresek kapital gehiago behar izan dezakete etorkizunean, eta, horren ondorioz, kapital-handitze berriak adostu. Diluzioa enpresa batek akzio edo partaidetza sozial gehiago jaulkitzen dituenean gertatzen da, kapital-gehikuntza berri baten ondorioz, gehikuntzaren unean konpainian zeuden akziodun/bazkide batzuek, edo guztiek, akzio edo partaidetza sozial berririk eskuratzen ez dituztenean, edo hauek konpainian dituzten akzioen proportzioan eskuratzen ez dituztenean. Era berean, gehienetan akziodunei/bazkideei lehentasunezko harpidetza-eskubidea aitortzen zaien arren, eskubide hori ezabatzeko aukera dago.
Horren ondorioz, akziodunen/bazkideen partaidetza proportzionala murriztu egiten da, eta, ondorioz, boto-eskubidea txikiagotzen zaie eta kobratzeko eskubidea duten enpresaren dibidenduen ehunekoa murriztu egiten da.
Ikus ezazu enpresaren dokumentu legalak (bazkideen ituna, estatutuak, inbertsio-akordioa…), eros daitezkeen akzio edo partaidetza sozialek lehentasunezko harpidetza-eskubide horiek dituzten jakiteko.
Dibidendurik ez jasotzeko arriskua
Crowdfunding Bizkaia webgunearen bidez jarduten duten konpainia gehienak sortu berriak dira edo hasierako fasean daude. beraz, litekeena da lehenengo urteetan inbertsioa ez itzultzea.
Izan ere, irabaziak negozioan bertan berrinbertitu ohi dira hazkundea bultzatzeko eta akziodun/bazkideentzat balioa sortzeko, hau da, diru-sarrerak prozesuak eta produktuak hobetzeko eta presentzia duen merkatuak zabaltzeko inbertitzen dira, besteak beste.
Hau da, inbertsioaren etekina lortzea ez da oso gertagarria akzioak edo partaidetza sozialak saldu ahal izan harte.
Gizartearen kudeaketan ez jarduteko arriskua:
Sozietatearen kudeaketa sozietatearen administrazio-organoaren eskumena da, eta ez akziodunena/bazkideena. Hauek, Batzar Orokorrean bilduta, administratzaileak izendatzen dituzte baina konpainiaren kapital sozialean duten partaidetzaren arabera baliteke eragin esanguratsurik ez izatea administratzaileen izendapenean, ezta inbertitzen den sozietatearen kudeaketan eta ordezkaritzan ere.
Normalean, Crowdfunding Bizkaiaren bidez egindako inbertsioen bitartez inbertitzaileek partaidetza minoritarioak eskuratzen dituzte inbertitzen duten enpresetan, eta, beraz, enpresaren administrazio-organoko kide izatea edo enpresaren kudeaketan eragitea zaila da.
Zerga-arinketarako arriskua
Startup-etan inbertitzeak hobariak izan dezake kenkarien edo salbuespenen bidez, aldatu egiten direnak inbertitzailearen egoitza fiskalaren arabera. Onura horiek galdu ahal izango dira inguruabar pertsonalen edo konpainiaren jardueren arabera.
Irteteko aukera mugatuak
Inbertsioa egiten den unean eskuratzen diren eskubideak kontuan hartu beharko dira. Eskuratutako akzio/partaidetza sozialen tipologiaren arabera (adibidez, A mota, B motarekiko), boto-eskubiderik ez izatea gerta daiteke, eta, beraz, eragozpen bat izan daiteke balizko erosleak aurkitzen saiatzerakoan.
Bihurgarrietan inbertitzearen arriskuak
Bihurgarri bat etorkizuneko data batean partaidetzak jaulkiko dituen enpresa bateko kapitalean inbertitzea da. Normalean, partaidetzak enpresak inbertsio-erronda handiagoa egiten duenean jaulkiko dira. Bihurgarri batek enpresa bati balorazio bat finkatu gabe kapital-finantzaketa lortzeko aukera ematen dio: balorazioa hurrengo inbertsio-txandan edo muga-egun batean adostutako balorazio batean finkatuko da.
Garrantzitsua da gogoratzea bihurgarri batean inbertitzeak enpresa sortu berri baten kapitalean zuzenean inbertitzeak duen arrisku-maila bera duela. Bere kapitala arriskuaren mende dago oraindik ere.
Era berean, garrantzitsua da gogoraraztea bihurgarrien baldintzak aldatu egin daitezkeela eragiketa batetik bestera, eta, horregatik, prest egonez gero, tratu mota horren baldintzen laburpena irakurri beharko dela, halakorik balego.
Startup-en inbertsioa soilik inbertsio dibertsifikatuen zorro baten zati gisa egin behar da. Crowdfunding Bizkaia esperientzia duten inbertitzaileei nahiz esperimentatu gabekoei zuzenduta dago, eta bi profilak dira inbertsio-arriskuak ulertzeko eta inbertsio-erabakiak maila pertsonalean hartzeko arduradunak.
Crowdfunding Bizkaiaren bidez inbertitu ahal izateko profil oso bat eduki behar da inbertitzaile gisa eta finantza-produktu mota horri lotutako arriskuen ulermena jasota utzi behar da. Inbertsio-aukerak ez dira eskaintza publikoak, izan ere, Crowdfunding Bizkaian erregistratutako profilek baino ez izango dira gai inbertsioak egiteko eta sustatzaileak proiektu bakoitzean emandako informazioa eskuratzeko.
Crowdfunding Bizkaiak arlo desberdinetako adituekin lan egiten du eta interes-gatazkak kudeatzeko politika zorrotza aplikatzen du. Horrela, argitaratutako proiektuek oinarri sendoa dutela ziurtatzen saiatzen gara baina Crowdfunding Bizkaia ez da inola ere erantzule izango bere plataformako kideek hartzen dituzten inbertsio-erabakiengatik ezta enpresek bertan argitaratzen dituzten iritzi eta iruzkinengatik ere.
Inbertitzailea babestea:
- Proiektuen hautaketari, proiektuen izaerari, inbertsioari eta plataformak eskaintzen dituen zerbitzuei lotutako arriskuei buruzko informazioa inpartziala, argia eta ez-engainagarria izango da.
- Plataformak inbertsiogileei jakinarazten die partaidetzazko finantzaketako zerbitzuak ez daudela estalita gordailuak bermatzeko sistemaren bidez (2014/49/EB Zuzentarauaren arabera), eta plataformaren bidez eskuratutako balioak ez daudela estalita inbertitzaileen kalte-ordainen sistemaren bidez (97/9/EB Zuzentarauaren arabera).
- Inbertitzaileentzako hausnarketa-aldia:
- Inbertitzaile ez-esperimentatuak bere eskaintza baliogabetu ahal izango duen aldia, justifikatu edo zehatu beharrik gabe: 4 egun natural.
- Inbertsioa egin aurretik jakinaraziko da
- Inbertsioa egin ondoren jakinaraziko da.
Beste arrisku batzuk
Zer gertatuko litzateke Crowdfunding Bizkaiak jarduera utziko balu?
Plataformaren jarduera eteten bada, inbertitzaileek egindako inbertsioek ez dute inolako arriskurik izango.
Crowdfunding Bizkaiak hitzeman zuen zerbitzuei dagokienez, batez ere sustatzaileen (hazteko ahalmen handia duten konpainiak) eta inbertitzaileen arteko elkarrizketei dagozkienak, Crowdfunding Bizkaiak izendatutako erakunde batek emango lituzke. Erakunde hori inbertitzaileek onartu beharko dute, eta sindikatze-akordioan aurreikusitako moduan erabakiko dute. Mekanismo honek jarduera-amaieraren jakinarazpenarekin automatikoki aktibatuko da, plataformak hasieran hitzemandako betebehar guztiak garaiz eta behar bezala betetzeko eta prozesuan kalterik ez egoteko.
Zer neurri ditu Crowdfunding Bizkaiak iruzur-arriskua minimizatzeko?
Iruzur-arriskua murrizten saiatzeko, Crowdfunding Bizkaiak hainbat prozedura egiten ditu:
Sozietateak eta administratzaileek konkurtso-gorabeherarik ez dituztela eta zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzea.
Finantza-, lege- eta produktu-egoerak aztertzea emandako informazioa egiazkoa dela egiaztatzeko, bereziki konpainiaren aldetik iruzur-aukera handienak identifikatu diren partidetan (zorraren, kutxaren, gastuen eta diru-sarreren atalak).