28/05/2019
Finantziazio alternatiboko plataformak: zer dira eta nola funtzionatzen dute
Bai inbertitzaileentzat bai finantziazio bila dabiltzatenentzat, Crowdfunding plataformak laguntza aparta dira. Plataforma hauek gorantz ari dira teknologia berrien demokratizazioari eta finantziazio alternatiboaren eta ekonomia digitalaren normalizazioari esker.
Plataforma hauek nagusiki crowdfundinari lotuta daude, baita crowdlendinari edo crowdequity-ari lotuta ere. Hauen bitartez, inbertitzeko asmoz daudenek plataformek aztertutako eta babestutako proiektuak dituzte eskuragai, bere garapenaren jarraipena erraztuz. Crowdfunding Bizkaia crowdequity plataformaren eredu da, non inbertitzaileak sustatzaileekin harremanetan jar daitezkeen eta alderantziz, ekintzailetzari zuzendutako ekosistema bat sortzeko aukera emanez.
Honi buruz informazio gehiago eskaintzen dizugu jarraian.
Zer da crowdfunding plataforma bat
Gehienbat, plataforma mota hauek inbertitzaileak eta sustatzaileak harremanetan jartzeko leku digitala dira. Hala ere, horietako askok talde-mailan garrantzia handia dute, berrikuntza sozialari buruzko proiektuei balioa emanez eta hauek ikusgai jartzen dituztelarik.
Bestalde, crowdfunding plataformek laguntza eskaintzen dute inbertitzaileek zenbait proiektuetan inbertitzeagatik pizgarriak lor ditzaten. Esaterako, kenkariak PFEZ kuotan mikroenpresetan, enpresa txiki edo ertain berrietan edo berriki sortutakoetan edo enpresa berritzaileetan inbertitzeagatik. Crowfunding Bizkaian prestatu dugun zerga-pizgarrien gida ikus dezakezu hemen.
Gogoratu, Crowdfunding Bizkaia administrazio publiko baten lehen crowdfunding plataforma dela. Honek, sekulako bermea eskaintzen du bai segurtasun aldetik bai pribatutasun aldetik ere.
Plataforma mota hauekin aritzeko aholkuak
Proiektu batean inbertitzeko garaian, proiektuaren erakargarritasuna zein eskaintzen dituen eskubideak aztertu behar dira. Orokorrean, plataformak arduratzen dira proiektuen hautaketaz eta jendeari arrakasta gehien lor dezaketenak eskaintzeaz. Beraz, ez da beharrezkoa inbertitzailea proiektuaren gaian jakituna izatea.
Eskuratutako eskubideei dagokionez, hauek edozein ondasun edo zerbitzu izan daitezke, bai partaidetza enpresetan edo mailegatutako zenbatekoa interesekin itzultzea… Eskuratutako eskubideen arabera, Crowdfunding mota ugari bereizi daitezke. Crowdfunding Bizkaian, esaterako, crowequity izenekoan ardazten gara, non zenbateko baten truke enpresaren partaidetzak eskura daitezke.
Laguntza pribatu interesgarriak
Proiektu batek finantziazio alternatiboko beste iturriren batengana jo behar izatekotan, laguntza pribatuengana jo dezake. Laguntza ekonomikoa lortzeko ekintzaile-lehiaketak antolatzen dituzten bankuak daude, baita start-up azeleragailuak ere, non bai finantza-laguntza bai aholkularitza ere eskaintzen den.
Halaber, laguntza mota hauek maila askotan aurki daitezke, autonomia zein estatu, europar edo nazioarteko mailan hain zuzen ere.