Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Auto-finantzaketa iturrien ereduak

Enpresa edo enpresa-proiektu batean finantzaketa bilatzeko ordua heltzen denean, fase honi aurre egiteko hainbat aukera dago. Aukera nagusiak finantzaketa publikoa edo pribatua dira.

Dena den, kaudimen eta finantzaketa-plan egokiekin, auto-finantzaketaz era onuragarrian baliatu daiteke. Honek abantaila handiak ditu, eta besteen aldean, enpresari askatasuna eta autonomia eskaintzen dizkio. Bestalde, ondoren ikusiko dugunez, auto-finantzaketa elkarlaneko ekonomiari lotuta egon daiteke.

Zer da auto-finantzaketa?

Zenbait kasutan, finantzaketa iturri pribatu edo publikoak ez dira onuragarriak enpresa edo enpresa proiektu batentzako. Kasu horietan, auto-finantzaketa ezagutu beharreko aukera bezala agertzen da. Auto-finantzaketa edo barne-finantzaketa deituriko honek, enpresak finantzazio lortzeko ondare garbiaren parte diren baliabide ekonomiko pasiboak erabiltzean datza.

Auto-finantzaketaren abantailarik nagusiena bitartekoren gainbegiratze zein onarpenen beharrik ez dagoela da. Nahikoa da produkzio, berrikuntza edo ekintzailetza kostuez arduratzeko gai izango den finantzaketa-plana lantzea. Halaber, ez dago denbora luzea daramaten izapide burokratikoen mende, eta etorkizunean ez dago finantzaketa honi loturiko ordainketarik egin behar.

Auto-finantzaketaren desabantaila bakarra finantzaketa publiko edo pribatuarekiko, baliabideak enpresa-produktibitatearengatik mugaturik daudela da. Honekin batera, epe ertainean edo epe luzean ekar dezaken aukera-kostua. Dena den, eskaintzen duen berehalakotasuna eta askatasuna oso onuragarriak gerta daitezke.

Auto-finantzaketaren zenbait adibide

Hasteko, auto-finantzaketa oinarrizko mota biren artean bereizi beharra dago:

  • Enpresaren bazkideak direnean baliabideak jartzen dituztenak, bai hasieran bai aurrerago, egokitasuna edo premia dagoenean.
  • Langileak direnean finantzaketaren abala ematen dutenak, adibidez, akzioak prezio onuragarrian eskuratuz.

Beste alde batetk, garrantzitsua da azpimarratzea elkarlaneko-ekonomiaren zenbait praktikaren ekarpenak auto-finantzaketari. Esaterako, equity crowdfundinga deiturikoa dakartzanak berekin. Crowdfundinga inbertitzaile askok (pertsona fisiko edo juridikoa) onura edo ordain mota baten truke proiektu baten finantzaketan datza. Equity crowdfundingaren kasuan, inbertitzaileak enpresaren akzioak eskuratzen dituzte.

Auto-finantzaketaren adibide pare bat ondorengoak lirateke:

Truke-letrak

Erosketak hainbat eratan ordaindu daitezke, horietariko bat truke-letra delarik. Merkataritza-agiri honen bidez pertsona batek, edo erakunde batek, beste bati zor dion zenbatekoa data eta leku zehatz batean ordaintzeko erreklamatzen dio. Pertsona hartzekodunak kobratze eskubide hau eskualdatu dezake dirua aurreratzearen truke, pertsona onuraduna aldatuko delarik.

Truke-letra baten eskualdaketa, endosu delakoa, bankuei egiten zaie normalean. Ordaintzeko era hau edozein motatako eragiketetan erabili daiteke eta berehala edo epe laburrean likidezia lortzea ahalbideratzen du, hau izanik bere abantaila nagusienetariko bat.

Hornitzaileei ordainketa 30, 60 edo 90 egunetara

Beste ohiko auto-finantzaketa modu bat hornitzaileen finantziazioa da, beharrezko lehengaiak ondasun edo zerbitzu baten eroslea etorkizun batean ordaintzera konprometitzen den hitzarmen baten bidez lortzea baimentzen duena. Hartutako zorra normalean 30, 60 edo 90 egunetara definitzen diren epeetan kitatu behar da.

Ondasun edo zerbitzuen erosketa enpresen gastu nagusienetariko bat da eta hornitzaileen finantziazioaren oinarria mailegu-hartzaile eta hornitzailearen artean harreman egonkorra lortzean datza. Finantziazio honek abantaila ezberdinak eskaintzen ditu, enpresak ordainketarako berehalako mailegurik eskatu behar ez izatea nabarmenduz, hornitzaileei egin beharreko ordainketa hau CIRBE edo CIR-en agertuko ez delarik, alegia ‘Central de Información de Riesgos del Banco de España’ delakoan.

Auto-finantzaketa planaren eredu bat

Hornitzaileei ordaintzeko finantziazio honek hurrengo aukerak ematen ditu: finantziazio-lerroak berregituratzea, balantzeen oreka optimizatzea, hornitzaileekiko harremana hobetzea eta salmentak finantzatzea banku-lineak erabili gabe. Baina finantzaketa-mota honetara jo aurretik, garrantzitsua da enpresarentzat erabilgarriak diren hornitzaileak aztertzea, salmenta-prezioa nola zehazten duten kontuan hartuta.

Merkatuaren egoerak eta hornitzailearen eta bezeroaren arteko indar erlatiboaren posizioak erabakiko dute finantzaketa hori lortzeko aukera. Hornitzaileei eskura ez ordaintzeak berehalako baliabide-iturri bat lortzea ahalbidetzen du, baina goiz ordaintzeagatiko deskontuari uko egitea suposatu dezake; beraz, beharrezkoa da haren kostua ezagutzea eta beste finantziazio-bide batzuekin konparatzea.

Ordainketa 30, 60 edo 90 eguneko epeetan geroratzeaz gain, finantzatzeko beste modu batzuk ere badaude:

  • Zor hornitzaileen finantzaketa: mailegu-hartzaileak inbentarioaren prezioa ordaintzea onartzen du, interesengatiko gehigarria onartuz. Finantzaketa osoa denborarekin ordainduko da.
  • Kapital-hornitzaileen finantzaketa: oso ohikoa enpresa sortu berrietan, hornitzaileak enpresaren akzioen truke eskaintzen ditu salgaiak.
  • Inbentario-hornitzaileen finantzaketa: aurrekoarekin lotuta, enpresaren inbentarioak kreditu-lerro bat edo epe laburreko mailegu bat babesten du.

Gogoratu proiekturen bat izatekotan eta bultzadaren baten bila bazabiltza, Crowdfunding Bizkaian, administrazio publiko baten lehen equity crowdfunding plataforman, aurkeztu dezakezula.