Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Enpresa baten barne-finantzaketa: nola funtzionatzen du?

Enpresa proiektu bati ekin edo bideratu aurretik, ezinbestekoa da finantzaketa-plan bat lantzea. Baliabide publiko edo pribatuetara joz proiektu bat finantzatzeko aukera ugari dago, baina artikulu honetan autofinantzaketa edo barne-finantzaketa deituriko aukeran ardaztuko gara.

Zer da barne-finantzaketa?

Edozein ekintzailek jakin behar du finantzazioa lortzeak enpresa-ekimenen garapenean ondorio ugari izan ditzakela. Beraz, esaterako, noizbehinka ohiko finantzatzeko erak bermeak onartzeari loturik daude, edo ez dituzte eskuratzeko baldintza egokiak eskaintzen.

Barne-finantzaketa enpresak sortutako baliabide ekonomiko pasibotik dator, ondare garbiaren barruan. Hau da, ez dago bitartekoen onarpenari lotuta, ezta burokrazia-prozesu edo bermeren baten kontzesioari ere. Gogoratu beharra dago, honela ez dagoela zergak ordaindu beharrik.

Mantentze-autofinantzaketa eta aberaste-autofinantzaketa bereizten ditugu. Lehenengoa era guztietako amortizazioak eta galera-narriadurak bere gain hartzeko zuzendua egongo litzateke. Bigarrenak, akziodunen artean banatzen ez den eta azkenean erreserba baten parte izango diren baliabide ekonomikoak dira.

Autofinantzaketaren parte-hartzaileak, nagusiki enpresaren akziodunak dira, baina langileak ere izan daitezke. Batzuk hasierako ordainketaz eta sozietate-kapitala aldizka handitzeaz arduratu daitezke; beste batzuk, esaterako, akzioak prezio berezian eskuratzeko aukera izango lukete.

Nola optimizatzen da barne-finantzaketa?

Bi faktore nagusi kontuan hartu behar dira. Lehengoa, finantza-planak eta finantza-egoerak produkzio-gastuei aurre egiteko gai diren eta ekin nahi zaion berrikuntzaren kostuak bere gain hartu ahal diren baieztatzea.

Bigarrena autofinantzaketaren traba bakarrenetakoarekin dauka zerikusia: aukera-kostua. Izan ere, lehenago edo beranduago, mantentze-autofinantzaketa eta aberaste-autofinantzaketaren baliabideak behar izango dituen inbertitzeko aukera ager daiteke.

Beharrezkoa da kontuan izatea autofinantzaketak, berez, inbertitzeko aukera erakargarria edo beharrezkoa irudikatu behar duela.

Barne-finantzaketaren ereduak

Bi barne-finantzaketa iturri daude bai enpresa, autonomo, ekintzaile edo ETEentzako. Iturri hauek hurrengoak dira: aberasteko finantzaketa propioa (autofinantzaketa gisa ere deiturikoa) eta mantentzea helburu duen finantzaketa propioa.

Autofinantzaketa, baliabide propioak inbertitzean eta horrela haien ekoizpen-balioa handitzean oinarritua, ekitaldiaren itxieran hasten da. Bazkideen artean banatu gabeko mozkinak enpresan atxikitzen dira eta erreserba bihurtzen dira. Mantentze barne-finantzaketan, aktiboen balioa mantentzen da sortutako baliabideen bidez, eta, kasu honetan, amortizazioen eta horniduren bidez egiten da.

Erreserbak

Enpresa baten erreserbak enpresaren funts propioen zati bat dira, eta gorde diren eta bazkideen edo jabeen artean banatu ez diren irabaziak dira. Kapital-handitze batean akzio berriak izenpetzean bazkideek egindako ekarpen baten ondorio ere izan daitezke erreserbak, eta aktiboen balio-handitzetik ere etor daitezke.

Zenbait erreserba mota daude eta haien ezaugarrien arabera, enpresa mota bat identifikatzen dute. Alde batetik, legezko erreserba legez derrigorrezkoa dena da (Kapital Sozietateei buruzko Legea), eta gutxienez kapital sozialaren %20 izan behar du, horretarako, ekitaldi ekonomiko bakoitzeko mozkinen %10 erabiliko da. Bestalde, borondatezko erreserbak daude, berariaz gordetzen direnak enpresaren irabazien kontura. Erreserba bereziak ere badaude, nahitaezkoak izan arren, jatorri berekoak ez direnak. Eta, azkenik, langileak epe luzera ordaintzeko erabiliko diren galera eta irabazi aktuarialen erreserbak ditugu.

Hornidurak

Hornidurak epe luzeko berariazko edo isilbidezko betebeharrak dira, beraien izaerari dagokionez argi eta garbi zehaztuak, baina, ekitaldia ixten den egunean, zehaztugabeak zenbateko zehatzari edo noiz egingo diren dagokienez. Enpresa batek hornidura bat sortzen du kontu pasibo gisa betebeharra behar den unean ordaintzeko baliabide batzuk ziurtatzeko, bai aurrez zehaztutako betebehar bat hartu duelako, bai zenbatekoa ezagutzen duen edo erraz zenbatetsi dezakeen betebehar bat duelako. Enpresa batek hornidurak sortzen dituen neurrian, gastua handitu egiten da eta irabaziak gutxitu. Horrela, erakundea babestuta dago etorkizun zalantzagarri baten aurrean.

Amortizazioak

Amortizazioak denborak aurrera egin ahala aktibo edo pasiboen balioaren galtzea dira; aktiboen zahartzearen eta balio-galeraren ondorioz enpresa deskapitalizatu ez dadin erabiltzen diren funtsak dira. Galera hau kontabilitatean jaso behar da eta kontuan hartu behar dira merkatuko prezioaren aldaketak edo bestelako balio murrizketak.

Bestalde, amortizazioagatik sortutako baliabideak sortu ahala inbertitu behar dira, kontuan hartuta enpresak bideragarriak diren konponbideetan pentsatu beharko duela eta ondasunak berritu behar diren unerako beharrezko finantza-baliabideak izan beharko dituela. Baliabide hauek bai amortizazio-funtsetik lortutako hasierako inbertsioen likidaziotik bai enpresak aurreratutako beste edozein alternatibatatik lortu daitezke.

Kanpo-finantzaketarekiko desberdintasunak

Finantzaketa bien arteko desberdintasun  nagusiena, autofinantzaketa enpresak sortu ditzaken baliabideengatik baldintzaturik dagoela da. Hau da, zenbait egoeratan autofinantzaketa ez da nahikoa eta finantzaketa tradizionalera jo beharra dago. Baliabide gehiagoren truke, enpresak ordainketa eta bermeei aurre egin beharko lizkie.

Hala ere, talde-finantzaketari jotzeko aukera ere gogoratu beharra dago. Finantzaketa publiko zein pribatuaren alternatiba honek abantaila ugari eskaintzen ditu. Esaterako, arintasuna edo interes-tasa baxuak. Finantzaketa mota honetara jotzeko, Crowdfunding Bizkaia bezalako plataforma batengana jo besterik ez dago, proiektu berritzaileetako crowdequityan espezializatutako plataforma.

Ez galdu zure proiektua igotzeko aukera galdu. Informatu hemen.