Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

ETE eta negozioetarako bazkidea bilatu

Enpresa handi baten zein ETE baten hazkundea faktore askoren menpe dago: errendimendua, baliabideen ustiapena, merkataritza-estrategiak, hazteko gaitasuna edo finantziazioa, besteak beste. Azken honi dagokionez, finantziazioa, hainbat mekanismo eta era existitzen dira berau handitzeko kanpo-eragileen bitartez, adibidez zure negozio edo ETEarentzako bazkide kolaboratzaile bat aurkitzea. Hala ere, kapitala edo zure enpresarako behar dituzun jakintzagaietan bere espezialitatea ekarriko duten bazkideak aurkitzea zeregin konplexua izan daiteke eta hori dela eta, lerro hauetan zure negozio edo ETErako bazkide bat nola aurkitu azalduko dizugu.

Nola bilatu zure negozio edo ETEarentzako bazkide hoberena?

Zure enpresarentzako bazkidea bilatzeko orduan, beharrezkoa da gaitasunak, bertuteak eta batez ere jarrera osagarria negozioarekin. Bazkide barri horren konpromisoa proiektuan, ikuspegi berbera partekatzea eta eraginkortasuna lanean funtsezko alderdiak dira baina, zalantza barik, ezagutzen ez dugun hasierako bazkide proposamen batengandik ezezagunak izan daitezke.

Lehenik eta behin kontuan izan behar duguna da bazkide hori gure enpresa edo ETEan guretzako osagarri aproposena izatea; gure hutsuneak estali ahal izatea eta guk estali ezin ditugun gune horietan euskarria izatea.

Gainera, gure antzeko egonezinak dituen pertsona bat aurkitu behar dugu. Negozioak etorkizunean bilakaera bat izango duenez eta aldaketetara egokitu behar izango denez, gure bazkideak ikuspegi, helburu eta nahi bardina parketatu behar du enpresari dagokionez.

Zein motatako bazkidea bilatu nahi dugun ere kontuan izan behar dugu: bazkide kapitalista edo bazkide exekutiboa. Alde batetik, kapitalista gure negozioari finatziazioa ekartzeaz eta suposatzen duen arrisku ekonomikoa bere gain hartzeaz arduratuko da. Horretarako, guregan konfiantza jarriko duten inbertitzaile mota ezberdinengana jo dezakegu: lagunak, familiartekoak, Business Angels delakoak edo mikromezenasgo edo Crowdfundingera jo. Beste alde batetik, bazkide exekutiboak zure funtzioen osagarri den elkarlaneko lan hori beteko du, azkarrago hazten lagunduz, izan ere, konpromiso ekonomikoa hartzeaz gain enpresara bertara bere lanaren azken balioa ekarriko du.

Hori dela eta, bazkide hoberena zerbait desberdina eta zure osagarri izango dena ekarriko duena da, zurearen antzeko ikuspegia duena enpresaren etorkizunari buruz eta enpresari leiala dena eta, noski, zure enpresara ekartzeko finantza-muskulua duen ekintzaile potentziala dena. Horretarako, ikertu ondo zure bazkide hautagaien ingurua, ezagutu beraien ospea, beraien loturak eta kontaktuak, beraien balioak eta ezaugarriak eta ezagutu zuzenean sakonki bion arteko bateragarritasuna ikusteko.

Bazkide ekintzaileak bilatzearen abantailak

Duda barik, negozio eta ETE batentzako bazkide aproposa bilatzea ez da lan erraza, baina, aurretik adierazi dizugun bezala, bazkide ekintzaile baten profila aurkitzea finantza-errentagarritasuna aurkitzeko ideia zuzenena izan daiteke. Gainera, gure blogean errentagarritasun ekonomiko eta finantzarioaren arteko ezberdintasunak ere aurkitu ditzakezu, edo nola kalkulatzen den errentagarritasun finantzarioa.

Egia da kaudimena eta finantza-plan egokia baldin baditugu finantziazio propiora jo dezakegula. Gure auto-finantzaketa iturrien ereduak artikuluan horri buruzko datu gehiago ematen dizkizugu.

Kaudimen hori ez dugun kasuan eta bazkide ekintzaile bat bilatzeko erabakia hartzen dugunean, aukera egokia izateaz gain, hainbat abantaila eskaintzen dituen aukera da. Alde batetik, ekintzaile batek proiektu bat hutsetik sortzeko edo jada abiatuta daudenean berau bultzatzeko sormena, asmamena eta ikuspegia izaten ditu. Egiten duenarekiko grina ere badu, zure negozioaren parte izateko nahitaezko ezaugarria. Gainera, ekintzaileak enpresa bat aurrera eramateak suposatzen duen sakrifizioaz kontziente dira, denbora librea eta lan kargak zurekin, bere bazkidea, banatzeko orduan enpatikoa izango delarik. Azkenik, nabarmen errazagoa da profesional arduratsua ere baden bazkide ekintzaile bat bilatzea, enpresan eta eguneroko lanean benetan konprometituko den bazkide kapitalista bat aurkitzea baino.

Crowdfunding Bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ekintzailetzari, startupei edo/eta finantzaketa moduei buruz gehiago jakin nahi baduzu, informazio xehatua eskaintzen dizugu gure blogean.