Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Begirada Desberdinekin. Crowdfunding kultura sortzeko erronka.

Begirada Desberdinekin izeneko bideoen helburua crowdfunding-aren eta ekintzailetzaren munduari buruz ikuspegi ezberdinak ezagutzera ematea da. Oraingo honetan Danel Alberdi da berak crowdfunding bezala zer ulertzen duen eta honek egungo enpresa-ekosisteman duen eragina zein den azaltzen diguna.

Danel lorpenen arkitektoa da Coach and Play-n, helburuen lorpenera eta pertsonetan balioa sortzera bideratua dagoen Enpresa-Coaching-aren proiektu berritzaile bat.

Enpresa-munduko eta giza-baliabideen alorreko profesional talde batek osatua, Coach and Play-k Positibotasun Adoretsua (‘Positividad Lanzada’) izeneko metodo sortzailean oinarritutako coaching zerbitzuak eskaintzen ditu. Bere giltzarri nagusiak coaching-a, ikasketarako ariketa eta teknika ez-formalekin, ikasketa esperientziala, ezagutza berriak, balioak eta trebetasunak aurkitu eta eskuratzeko, eta jolasa dira, helburu profesionalek eta jolasekoek patroi berdinarenpean lan egiten baitute.

Danel Alberdirentzako, crowdfunding-ak proiektu bat erakargarri egiten saiatu behar du hasieratik, horrela errazagoa izango baita pertsonek ideia horretan denbora eta dirua inbertitzea. Crowdfunding Bizkaia-rentzako erronka handiena crowdfunding kultura hori sortzen lortzea izango litzateke, alor horretan elkarrekin lan egiteko, ulertzeko eta berritzeko era berri bat.

Danelen ustez, crowdfunding-aren kultura hori gauzak egiteko era ezberdin batean amaitu daiteke, eta horrela lan egiten duen herri batek, bere ustez, enplegua sortuko duen eta lekuko DNArekin bat datorren berrikuntza oinarri bat sortu dezake. Etorkizuna lankidetzan, bat egitean eta proiektuak sortzeko ahaleginean oinarritzen den kultura.

Helburu honekin sortu da Crowdfunding Bizkaia, administrazio publiko baten lehenengo crowdfunding plataforma. Bizkaia hazteko garatutako proiektua, proiektu berrien sorkuntza babestuz eta lurraldera ideia hoberenak erakarriz.

Egunez egun, gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia.