Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Zure egunerokoa hobetzeko pentsatutako Ekohunters-en bost produktu

Lurra eta bere biztanleak zaintzea, jasangarritasuna eta kontsumo arduratsuagoa sustatuz, ez da aspergarria izan behar.

Ekohunters e-commerce-ean, laster Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda hasiko duen proiektua, bizimodu jasangarriago baina eroso eta dotoreago baten alde egiten duen ekodiseinatutako produktu sorta aurki daiteke.

Jarraian, bere e-commerce-aren 6.000 produktu baino gehiagoren artean hurrengo bost proposamenak azpimarratuko ditugu. Era askotako arkitektura, altzari, argi, dekorazio, kirol eta jostailu-sorta, besteak beste.

 

Innertube motxila

Hiri-bizimodurako motxila ezin hobea. Birziklatutako bizikleten ganberez sortua, 20 litroko edukiera dauka eta izugarri iraunkorra eta iragazgaitza da.

Innertube motxilak barrualdean bi sakela ditu, horietako bat barrubiguna izanik ordenagailu eramangarria eraman ahal izateko, kanpokaldean poltsiko bat gauzak eskura izateko duelarik. Itxigailurako kremailera beroz zigilatutakoa da eta euskarriak barrubigunak dira erosoagoak izan daitezen.

 

Histo 600 egurrezko erlojua

Histo 600 egurrezko erlojua ekodisenuaren arrakastaren adibiderik nagusienetarikoa da moda eta teknologia-sektorean. Banbuzko egurrez fabrikatutako kaxa eta larruzko uhala duen eskumuturreko erloju unisex-a.

%100 birziklatutako/berrerabilitako materialezko eta toxikorik eta petrolioaren deribaturik gabeko erlojua da. Kalitatea, praktikotasuna eta urperagarritasuna alde batera utzi gabe. Ekohunters-ek %96ko jasangarritasun kalifikazioa ezarri dio bere EKO zigiluaren arabera.
 

Allegro/TR1 egurrezko bizikleta

Ekohunters-en mugikortasuna ere izan daiteke jasangarria. Kardman artisautza-lanen bitartez sortzen ditu ziurtagiridun basoetako egurrez eta kalitaterik onenezko osagarriz sorturiko bizikletak.

Arretaz landutako diseinua pazientziaz eta zehaztasunez egindako fabrikatze-prozesuarekin bateratzen ditu. Zati bakoitza paregabea da eta bezeroaren nahiei jarraituz pertsonalizatzen da.

 

Cwic jostailua

E-commerce-ean A’Design Award eta RedDot Award 2016 sarien irabazle izandako ekodiseinatutako egurrezko jostailu hau aurkitu daiteke. Bizitzaren zikloa alegorikoki irudikatzen duen lau urte-sasoiko zuhaitz bat; zerbaitegatik, Cwic “bizitza” esan nahi du anglosaxoiz.

Cwic pago-egur trinkozko eta imanezko 58 zati dira non hostoak, loreak, fruituak, elurra eta urte-sasoi bakoitzean hosto lehorrak jartzera jolastu daiteke. Loreontzia irudikatzen duen zati bakar batean landutako egur trinkozko kutxa batean dator. Jostailugintza eta jolas-sektoreen jasangarritasunaren irudikapenaren adibide bat.

 

Zeiss etxebizitza geodesikoa

Ekohunters-ek ardura ekologikoaren alde egiten du, baita etxebizitzen eraikuntzan ere. Zeiss etxebizitza geodesikoa domo geodesikoen bidez eraikitako ekoetxebizitza da, bere osaera modularrari esker leku handiak gutxieneko materialak erabiliz azkar betetzen ahalegintzen den sistema. Ondoriozko egitura oso hauskaitza da, eta sortzen dituen barne-lekuak zabalak, inguratzaileak, epelak eta toki desberdinetatik etor daitekeen argi naturalekoak dira.

87 m2-ko azalerarekin, Zeiss etxebizitza geodesikoa egongela/sukaldeaz, logelaz eta komunaz osaturik dago eta bai etxebizitza, bai bulego, bai gonbidatu-etxe, edo landa-etxe bezala ezin hobea da. Bere eraikuntzan egur jasangarria bezalako material naturalak erabiltzen dira, ez du elementu toxikorik eta erosotasun termikoa bermatzen du gutxieneko energia-kontsumorekin.

 

EKOHUNTERS-I BURUZ GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU, CROWDFUNDING BIZKAIAN ERREGISTRATZERA GONBIDATZEN ZAITUGU INFORMAZIO GEHIAGO ESKURATU AHAL IZATEKO