Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Crowdfunding, porrot egin gabe ekitea

Crowdfunding edo micromezenasgoa elkarlaneko finantziazio sare bat da, non, ekarpen ekonomikoen edo beste motatako ekarpenen bidez, proiektu jakin bat finantzatzea lortzen den inbertitzailearen partaidetzen edo nolabaiteko sarien truke. Lehenago crowdfundingaren abantailez berba egin dugu. Hala ere inbertitzaile bihurtzeak eta zure dirua enpresa batean sartzeak ere arriskua dakar. Inbertsio-txanda bat aurrera eramaten duen edozein proiektutan arriskuak daude, hala nola, gehiegizko itxaropenak, kudeaketa txarra edo negozioaren finantza-koordinaziorik eza. Hala eta guztiz ere, crowdfundinga da ekintzaileen porrot egin gabe ekiteko metodorik seguru eta errepikakorrenetako bat. Proiektuan inbertitzaile gisa parte hartzeko asmoa baduzu, aztertu ondo negozio-plana, enpresa-egitura eta, batez ere, ikertu eta ziur egon proposamenak eskaintzen duen produktu edo zerbitzuaren bideragarritasunaz.

 

Kasu arrakastatsuak

Crowdfundingari esker ekintzaileen proiektu txikiek bere helburuak lortu ahal izan dituzte eta arrakasta lortu dute. Crowdfunding Bizkaian, helburuak lortu dituzten lurraldeko proiektu arrakastatsu  ugari dugu, baina jarraian beste batzuk ere aipatuko dizkizugu.

 

Tropicfeel, the ultimate travel shoe

Tropicfeel Albert Espinós eta Lucas de Gispert-en eskutik Bartzelonan jaiotako proiektua da, Vietnamera bidaia egin ondoren, trekking-, kirol- eta ur-oinetakoak behar zituztela ohartu zirelarik. Hala, bi gauzetarako balio duen kirol-zapatilaren prototipo bat sortu zuten, eta Kickstarter-ekin finantziazioa lortzen saiatu ziren. Ideia bikain batek eta bere produktua primeran azaltzen zuen sustapen-bideo batek 12.500 euroko hasierako helburua ordubetean lortu zuen, ondoren 2 milioi euro baino gehiago lortu zituelarik plataforman. Haren sekretua? Ideia erraz, erabilgarri eta berritzailea.

 

Veronica Mars, filma

Zenbat aldiz bertan behera utzi dute gustoko zenuen serie bat? Veronica Marsen kasua oso bitxia da; izan ere, funtsik ez izateagatik programa bertan behera utzi ondoren, itxiera moduan film bat egitea proposatu zuten finantziazioa online bilatuz. Hala, milioi bat dolarrera (eta bi milioi dolarrera) iritsi zen proiekturik azkarrenean bihurtu zen, baita metodo honen bidez finantziazio handiena lortu zuen filma ere. 5,7 milioi eurora iritsi ziren crowdfundingari esker, hasierako helburuaren ia hirukoitza, eta inbertitzaile batek ere 10.000 dolarreko ekarpena egin zuen filmean agertu eta esaldi labur bat esateagatik. Arrakasta honen guztiaren gakoa? Aurrez leialdutako edo “brand lovers” izeneko bezero-kopuru handia duen produktua.

 

Pebble, erlojurik desiratuena

Pebble Technologyk diseinu moderno eta minimalistako erloju bat merkaturatzea lortu zuen, pertsonalizagarria izateaz gain, zure smartphonera konekta dezakezuna notifikazio eta alerta guztiak jasotzeko. Horrela lortu zuen Pebble milioi bat dolarrera egun bat baino gehixeagoan iristea eta 10,2 milioi dolarrera azkenean. Berrikuntza teknologikoaren adibide bat baina merkatu-hobi zabal-zabal bati begira: nork ez ditu mugikorra eta erlojua erabiltzen?

 

Crowdfundingaren porrotak

Hala ere, dena ez da beti hain erraza izaten eta azkenean porrotean amaitzen diren proposamen handien kasuak ere badaude, marka ahula eta komunikazio txarrekoa izateagatik, bereizketa ezagatik edo helburu handiegiak planteatzen dituzten proiektuengatik. Porrotak, dena bezala, bizitzaren parte dira, eta mikromezenasgoa finantziazio-metodo bikaina den arren, proiektuak ez dira beti maila berekoak izaten.

 

Triton Gills eta ur azpian nola arnastu

Crowdfunding proiektu gehienen ezaugarri bat orain arte bakarra den zerbait sortzeko gogoa da, baina alderdi hori hainbestekoa izan daiteke, ezen, praktikan, teorian bezain bideragarriak ez diren ideiak proposatzen dituzten askok. Horregatik, crowdfundingaren porrot horien artean Triton nabarmentzen dugu, erabiltzaileek urpean arnasa har dezaten sortu zen gailua. Hala ere, ideia hunkigarri hau gezur-ozeano batean sortu zen: berrerabili ezin ziren oxigeno likidozko zilindroak gordetzen zituen aparatuak barruan. Konpainiak engainua onartu behar izan zion Indiegogori, eta ia 900.000 dolar itzuli behar izan zizkion.

 

Skarp, etorkizuneko bizar-aitzurra

2015 urtean, Skarp proiektuak, Star Warsetik aterata zegoela zirudienak, bizarra egiteko modua goitik behera aldatuko zuela zioen laser baten bidez bizarraren ileak moztuz. 4 milioi baino gehiago lortu ondoren, Kickstarterrek bertan behera utzi zuen proiektua, konpainiak ez baitzuen inolako prototiporik, crowdfunding webguneko arauak urratzen dituelarik.

 

ZANO, hegan egiterik izan ez zuen dronea

ZANO dron bat zen, partzialki autonomoa, mugikorrarekin pilotatzeko aukera izateaz gain, HDn argazkiak eta bideoak egiteko balioko zuena. Hala ere, 2,3 milioi euroko finantziazioa lortu ondoren, proiektuaren sortzaileek ez zuten jakin aurrekontua nola kudeatu, eta, lehen eskaerak egin orduko inbertitzaileei bidaltzeko dirurik ez zutela konturatu ziren.

 

 

NOLA INBERTITU DEZAKEZU GUREKIN?

Crowdfunding Bizkaiko inbertsio-txandetan parte hartzea oso erraza da. Pertsona fisikoa zein juridikoa izan, gure plataformaren bidez diru-ekarpena egin dezakezu eta gure proiektuen helburuak lortzen lagundu.

 

Nahikoa da gure “proiektuetan inbertitu orrira sartzea, inbertitzaile gisa erregistratzea eta finantzatu nahi den proiektua aukeratzea. Behin inbertsio-txanda burututa, kapital-zabalkuntza egingo da eta inbertsioaren garapenari buruzko informazioa eta proiektuaren aldizkako jarraipena  jasoko duzu. Proiektu guztiek bideragarritasun-analisi zorrotz bat gainditu dute, eta zure inbertsioarekin, negozioak hazi eta ideia eta proiektu berritzaileei laguntzeaz gain, gure lurraldeko enpresa-sarea indartuko duzu.

 

Egunez egun gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia.