04/10/2019

Zer da ekodiseinua? Hona hemen eredu batzuk

Klima-aldaketa eta mundu-mailako eztanda demografikoa gure planetan sekulako eraldaketa eragiten ari dira.

Bai industria bai ekonomiaren eragina ekosistema naturaletan murrizteko asmoz, ekodiseinua bezalako praktikak eraldaketaren giltzarri bihurtzeko lan egiten ari dira. Zerbaitegatik, produktu zein zerbitzuak diseinatzeko eta garatzeko era berri honek ingurumen-irizpideei garrantzi handia ematen die.

Ekodiseinuaren definizioa

Ekodiseinuak produktu eta zerbitzuen sortze eta garapen faseetan ingurumen-irizpideak eranstean datza, kalitatea, kostuak, funtzionalitatea, iraunkortasuna, ergonomia, itxura edo segurtasuna bezalako irizpide tradizionalei ematen zaien garrantzi bera emanez.

Ondorioz, produktu ekodiseinatuek:

  • Bizitza-zikloaren fase guztietako ingurumen-eragina txikitu egiten dute, produktua fabrikatzeko beharrezkoak diren baliabideen erauzketa eta garraiatzetik hondakinen tratamendu eta deusestatzera.
  • Berritzaileak dira eta gutxienez ohiko produktuak adina kalitatekoak.
  • Errendimendua hobetzen dute.
  • Ingurumenerako hain kaltegarriak ez diren materialak erabiltzen dituzte.
  • Hobekuntzak eta aurrerapen teknologikoak erabiltzen dituzte.
  • Garraiatzea, logistika eta erabiltze-prozesua optimizatu egiten dute, kostuak murriztea lortuz.
  • Lehiakideengandik bereizi egiten dira lehiaketa-abantaila eta balio erantsia lortuz.
  • Fabrikatzaile eta banatzaileen itxura korporatiboa indartu egiten dute, ingurumea zaintzeari esker.
  • Lege-aldaketei eta produktu ekologikoagoak merkatuan eskuragarri izateko eskaerari erantzuten diote.

Ekodiseinuak, diseinu iraunkorrari loturik, produktu eraginkorragoak ekoizteko beharra betetzen du, bai ekonomikoki bai ingurumenari dagokionez.

  • Ekoizleek material gutxiago erabiltzen dituzte (ura, energia, eta abar) eta hondakin gutxiago sortzen dituzte. Ondorioz, fabrikazio-kostuak murriztu egiten dira.
  • Erabiltzaileek produktu iraunkorragoa erosten dute, funtzionatzeko energia gutxiagoa behar duena.
  • Gizarteak ingurumen-kalitate hobe bati etekina ateratzen dio.

Ekodiseinuaren adibide interesgarri batzuk

Axalko egurrezko bizikletak

“Made in the Basque Forest” gertutasuneko bizikletak. Axalko %100 pertsonalizaturiko bizikletak merkaturatzen dituen Bizkaian errotutako enpresa da, prestazio altuko egur teknikoa lehengai bezala erabiltzen duen teknologia bakar eta patentaturikoaren bidez fabrikatuak. Bere helburua bizikleta, garraiobideaz gain, autoadierazpenerako, jasangarritasunerako eta eraldaketa sozialerako tresna izatea da.

Koadroak egurrezko xafla meheak, zuntz begetalezko ehunak eta erretxina konbinatzen dituen material composite %100 naturalarekin ekoizten dira. Fabrikazio prozesuan CO2rik igortzen ez duten lehengai birziklagarriak, berriztagarriak eta biodegradagarriak. Axalkok inbertsio txandan parte hartu zuen crowdfunding bidez gure plataforman. Axalkori buruz gehiago jakin dezakezu hemen.

Lavazza-ren cookie cup-a

Elikaduran aplikatutako ekodiseinua: erabili eta jateko katilua. Lavazza-ren cookie cup-ak lehenengo eta behin kafe espresso on bat dastatzeko balio du eta gero tenperatura altuak jasan ditzakeen azukre glasatu bereziarekin masa malkartsuaz gozatzeko.

Hau Lavazza-ren Coffee Design-ek garatutako produktuetariko bat da bakarrik, Lavazza-ren expertise-aren sektorean berrikuntza eta esperimentazioan ardaztutako departamentu sortzailea.

Moduluzko etxebizitza ekologikoak

Ekohunters produktu ekologiko eta jasangarri sorta handia merkaturatzen duen komunitatea da. Produktu hauek guztiak ingurumen- eta gizarte-irizpideak kontuan hartzen dituzten ekoizpen prozesuen bidez ekodiseinatuta daude.

Ekohunters-en katalogoan moduluzko aurrefabrikatutako etxebizitzak bezalako produktu interesgarriak aurki daitezke, familien gustuetara guztiz pertsonalizagarriak eta bezeroei beraien etxe propioa autoeraikitzeko aukera ematen dietenak. Ekodiseinuak eskaintzen dituen aukeren adibide bikaina da.

Ekohunters-eri buruz gehiago jakin nahi baduzu, Crowdfunding Bizkaian erregistratzera gonbidatzen zaitugu informazio gehiago eskuratu ahal dezazun.