Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Ekohuntersen inbertsio-txanda bere azken fasean sartu da

Ekohuntersek aurrera jarraitzen du bere Crowdfunding Bizkaiako inbertsio-txandan. Enpresa honek, ekodiseinatutako produktuen merkaturatzean espezializatua, kontsumo arduratsua eta ingurumenean eragin txikiena duten produktuak defendatzen ditu.

Bizkaian egoitza izanik, Ekohunters hazkunde potentzial handia eta bost kontinenteetan saltzen den katalogoa duen ETE bat da. Katalogo honek ekodiseinatutako 6.000 produktu baino gehiago ditu, 27 herrialde desberdinetako 145 ekodiseinatzaile inguruk sinatuak. Honek plataforma kontsumo eta diseinu jasangarriaren nazioarteko erreferente bezala kokatzen du arkitektura, altzari, argiztapen, dekorazio eta bizimodu jasangarrien alorreko produktuetan.

Honek ekonomiari, gizarteari eta ingurumenari begira arduratsuak diren produktuen diseinatzaileen eta kalitatezkoak eta iraunkorrak diren produktuak bilatzen dituzten kontsumitzaileen komunitatea sortzea ahalbideratu du.

EKO filosofiari leialak izaten jarraitzeko inbertsio-txanda

Ekohuntersen beraien proiektuak hazten jarrai dezan lan egiten dute, betiere “planetarekin eta bere biztanleekin arduratsuagoa den kontsumo eta industria baten garapena bultzatzean” oinarritutako filosofiaren eskutik.

Helburu hauek inbertsio-txandak ezarritako 100.000€tako inbertsio maila lortzen bada garatu ahalko dira. Hala, epe ertainean retail salmenten eta Estatu Batuak eta Australia bezalako merkatu potentziletan ordezkaritza berriak irekitzeko estrategia batean lan egingo da.

Era berean, Ekohuntersen jada lanean ari dira beraien ezaugarrietako bat den Eko kalitate zigiluaren bertsio berri baten garapenean.

Eko Zigiluak Ekohuntersen katalogoko produktu bakoitzaren ekoeraginkortasun maila aztertu eta baloratzen du, eta jasangarritasunaren faktorea erosketa motibazio bezala finkatzen du prezioa, diseinua eta funtzionaltasunaren maila berean. Zigilu honek beraien produktu guztiak planetarekin lagunkoiak direla eta produktu guztiek ekoeraginkortasun arau zorrotzenak betetzen dituztela bermatzen du.

Halaber, Ekohuntersen beraien irabazi garbiaren %1a gizarte- eta ingurumen-erakundeetara zuzentzen da eta saldutako produktu bakoitzeko zuhaitz bat landatzen da enpresak sortutako igorpenen %100a konpentsatzeko.

Inbertsio-txandak aurrera jarraitzen du eta bere iraupena bere ekuatorera heldu da jada. Komunitate honen parte izan nahi baduzu eta bizitza estilo jasangarri batetik eratorritako beharrizanei erantzuteko esfortzuan partaide izan nahi baduzu, orain da inbertitzeko eta aldaketa sustatzeko momentu ezin hobea.

Ez utzi aukera hau pasatzen eta sartu hemen inbertsio-txandan!