12/12/2019

Ekohunters-en erronda laster bukatuko da, parte hartzeko momentua da!

Ekohunters-en Crowdfunding Bizkaiako inbertsio-txanda bere azken fasean sartu da. Egun batzuen buruan, gizartearekin eta ingurumenarekin konprometituagoak diren produktuen kontsumo eta produkzioaren eskutik, gizartean aldaketa positiboa bultzatzeko aukera paregabe hau itxiko da.

Bizkaian errotutako e-commerce honek, Kepa Hierrok eta Ibon Landak sortua, ekodiseinuaren eta kontsumo jasangarriaren alorrean munduko online saltoki garrantzitsuenean bihurtzeko apustua egin du, egun 145 ekodiseinatzaileren 6.300 produktu baino gehiago eskaintzen dituelarik.

Orain, inbertsio-txanda honekin, Ekohuntersek bizitza estiloan eta kontsumoan aldaketak bultzatzen jarraitzea ahalbideratuko dien finantziazio bila dabiltza. Errondaren helburua 100.000€-tako inbertsiora iristea da, denda fisikoak eta potentzial handiko merkatuetan sukurtsalak irekitzeko estrategiari ekiteko.

2023. urterako Ekohuntersen xedea ia-ia kontinente guztietan egotea da kanal oroko estrategia jarraituz. Etorkizun hurbilerako, lehenengo pausuak Kanada eta Australian ordezkaritzak irekitzea izango dira, produktu ekologikoen ekoizle eta erosle potentzialen zenbateko handia eskaintzen duten herrialdeak. Misioa beti lekuko salmenta bultzatzea da karbono aztarna minimizatzeko.

Nola inbertitu dezakezu Ekohuntersen?

Ekohuntersen inbertsio-txandan parte hartzea oso erraza da. Pertsona fisikoa zein juridikoa izan, 250€-tatik aurrerako ekarpen ekonomikoa burutu dezakezu Equity bidez.

Inbertsio erronda hau, Emprendedores ataria bezalako komunikabideen interesa sortu duena, funtsezko momentuan iritsi da. Europak klima-larrialdi egoera deklaratu berri du eta inoiz baino argiago dago ingurumenaren aldeko borrokak ezin duela itxaron. Europar Batasunak mehatxu hau borrokatzeko eta geldiarazteko premiazko neurri konkretuak hartzeko eskatu die Gobernuei. Helburua berotze globala gehienez 1,5 gradutara mugatzea da.

Lortzeko era egoki bat gizartearekin eta ingurumenarekin konprometituagoak diren kontsumo eta produkzio eredu baten garapenari laguntzea da.

Aprobetxatu orain Ekohuntersen inbertsio-txandan parte hartzeko, kontsolidatutako proiektua eta etorkizun handikoa.

EZ UTZI AUKERA HAU PASATZEN ETA SARTU INBERTSIO-TXANDAN HEMEN!