Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Ekohuntersek komunikabide ezberdinen interesa sortzen jarraitzen du

Ekohunters kontsumo arduratsua bultzatuz gizartean aldaketa inspiratu nahi duen proiektu bat da. Bizkaian sortua eta errotua, ekodiseinatutako produktuen sektorean erreferentzia den e-commerce honek inbertsio-txanda bat du Crowdfunding Bizkaian, honen bidez ingurumenarekin eta gizartearekin arduratsuagoak diren produktuen kontsumo eta ekoizpena haztea lortu nahi duelarik.

Egun gutxi geratzen dira Ekohuntersen inbertsio-txanda ixteko, eta horrekin batera hasieratik komunikabideen interesa sortu duen proiektu honetan parte hartzeko aukera. Azken txanpa honetan ere interesa sortzen jarraitzen du.

Komunikabide horietariko bat Asociación Vida Sana izeneko ataria da, nekazaritza ekologikoaren eta elikadura osasungarriaren sustapenean aritzen dena, ingurumenarekin arduratsuagoa eta justuagoa den gizarte bat lortzeko helburuarekin.

Ibon Landa eta Kepa Hierro Ekohuntersen bazkide sortzaileei egindako elkarrizketan, 27 herrialde desberdinetako 150 hornitzaile baino gehiagoren parte hartzea, bere produktu, etxebizitza eta interiorismo lerroetan 6.300 erreferentzia ekologiko baino gehiagoko katalogoa izatea, Eko zigilu propioa sortzea edo bere jardueragatik sortutako karbono aztarna %100ean konpentsatzeko duen barne erantzukizun politika nabarmentzen dira.

Elkarrizketa hau ECOticias.com atariak ere jaso du, Egunkari Berdea, ingurumenaren alorreko komunikazioan liderra dena. Jasangarritasuna, ingurunearekiko errespetua, ekonomia zirkularra edo trantsizio energetikoa ezinbestekoak dira komunikabide honentzako, hala, Ekohunters bezalako proiektu batekiko interesa nahitaezkoa delarik.

Gainera, Euskadi Hoy Magazine programaren baitan, Onda Vasca irrati kateak Ibon Landa izan zuen bertan ekodiseinatutako produktuetan espezializatutako plataforma hau ezagutarazteko. Crowdfunding Bizkaian zabalik dagoen inbertsio-txanda ere aipatu zen.

250€-tatik aurrerako ekarpenekin, orain da Ekohunters proiektuan parte hartzeko eta aldaketa sustatzeko momentua. Ez itxaron gehiago, Crowdfunding Bizkaian irekitako inbertsio-txanda azken txanpan baitago eta egun gutxi geratzen baitira parte hartu ahal izateko.

Ez utzi pasatzen sekulako aukera hau eta sartu inbertsio-txandan hemen!