Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

El Correo egunkariak Oscar Ugarte, Seed Capital Bizkaiako zuzendari nagusia elkarrizketatu du.

Seed Capital Bizkaia Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko Sailari atxikita dagoen sozietatea da. Enpresa-sarearen hazkundea finantziazioaren bidez sustatzeko zeregin horretan, sozietate honek Crowdfunding Bizkaia sortu zuen. Oscar Ugarte Seed Capital Bizkaiako zuzendari nagusia da, eta berriki El Correo egunkarian argitaratu den hurrengo elkarrizketan finantzaketa-plataforma honen ezaugarriak eta ekintzailetzari buruz duen ikuspuntua azaltzen dizkigu.

 

EL CORREO: Zeintzuk dira Crowdfunding Bizkaia martxan jartzearen arrazoiak?

OSCAR UGARTE: Gure helburua Bizkaiko start-up-ak inbertitzaileak lortzeko tresna hobez eta gehiagoz hornitzea eta ohiko finantziazioaren osagarria izatea da. Kasu honetan, gainera, finantziazioa lortzeko aukera eskaini ez ezik, proiektuari ikusgaitasuna ere ematen diogu eta bere jarduerarekin jarraitzeko eta hazten jarraitzeko behar duen hedatzea errazten dugu. Bere hazkundea, azken finean, Bizkaian lanpostuak eta aberastasuna sortzea da. Crowdfundingaren abantaila start-up-etan inbertitzea demokratizatzen dugula da, orain arte bakarrik inbertitzaile profesionalen eskueran zegoena plataforma honi esker bere dirua inbertitu nahi duenarentzat zabalik dagoen aukera izanik. Inbertitzaileentzat ez dauka inolako kosturik eta Crowdfunding Bizkaiako proiektu guztiak bideragarritasun analisi zorrotz bat gainditu duten bermea dute.

 

EC: Ba al dago horrelako proiekturik gure inguruan?

OU: Crowdfunding unibertsoaren barruan, gure plataforma Equity deritzogun horretan oinarritzen da; aldi baterako enpresa baten partaidetza eskuratzea. Crowdfunding plataforma asko daude, baina Bizkaiko Foru Aldundiarena administrazio publiko baten %100 den lehenengoa da. Europa mailan ahalegin handiak egiten ari dira gurea bezalako ekimen gehiago egon daitezen. Horren erakusgarri da EPSAk, European Public Sector Award-ek, duela gutxi Best Practice –etako bat izendatu gaituela.

 

EC: Zer proiektu-motak lortu dezakete finantziazio-mota hori?

OU: Crowdfunding Bizkaian proiektu berritzaileak, eskalagarriak eta osagai soziala lehenesten dutenak bilatzen ditugu. Crowdfunding kanpaina arrakastatsua izan dadin eta ahalik eta jende gehien inberti dezan, erraz azaltzen eta ulertzen diren proiektuak hautatzen saiatzen gara. Kanpainaren aurretik egin beharreko lana ere badago, non txanda egituratu eta forma ematen diogun: jendeak eskuragarri izango duen dokumentazio guztia prestatzen dugu, jendeak proiektuaren atzean dauden sustatzaileak ezagutzeko bideo bat egiten dugu, marketin-kanpaina planifikatzen dugu, eta abar luze bat.

 

EC: Eskakizunen bat bete edo iragazkiren bat pasatu behar dute?

OU: Hala da, bai. Bizkaian kokatutako ekimenak izan behar dute eta proiektuaren bideragarritasuna, negozio plana eta talde sustatzailearen konpromisoa aztertzen den analisi bat gainditu behar dute.

 

EC: Zenbat startup-ek parte hartu dute dagoeneko inbertsio-txandetan?

OC: Hirugarren proiektuaren inbertsio-txanda ireki berri dugu. Hirurak helburu zehatz baten bila dauden sektore desberdineko proiektuak direnez, gure plataforman erregistratutako inbertitzaileek dibertsifikatu egin dezakete beren inbertsio-zorroa.

 

EC: Zenbat diru lortu dute batez beste?

OU: Orain arte 100.000 euro inguruko inbertsio-txandetan mugitzen ari gara. Ildo horretan, proiektu bakoitzak duen finantza-beharretara egokitzen gara.

 

EC: Zein da enpresa horiei laguntzeko interesa duten inbertitzaileen profila?

OU: Inbertitzaile-mota guztiak bateratzeko gaitasuna dugu, profesionalki startupetan inbertitzen duten Business Angels-etik hasi eta inoiz inbertitu ez duten pertsonetaraino, eta Crowdfunding Bizkaiari esker, Bizkaiko proiektu baten alde egitea eta haren ekarpena egitea erabakitzen dute, txikia edo handia izan.

 

EC: Crowdfundingaz gain, Seed Capital Bizkaiak beste finantziazio-tresna batzuk ere baditu. Zer ezaugarri ditu, eta zer alde dago bien artean?

OU: Hala da. Seed Capitalek finantza-produktu sorta zabala du, enpresa dagoen estadioari (sortu berria, hazkundea, finkapena, nazioartekotzea) edo helburu sozialari (digitala, bioteknologia, berrikuntza soziala, etab.) zuzenean lotuta daudenak. Inguruabar horien arabera, mailegu bat edo kapitalaren partaidetza bat izan daiteke erabakia. Zenbateko ekonomikoek inbertsioen espektro osoa estaltzen dute: 25.000 euroko mikrofinantzaketa batetik, enpresaren kapitalaren milioi bat bitarteko eskuratzera.

 

EC: Finantzaketa da enpresa berrien Akilesen orpo nagusia?

OU: Gaur egun, eskaera natural bati erantzuteko gai den finantziazioa dago merkatuan, baina berrikuntza-maila handiko proiektuetara edo sortu berriak diren enpresetara mugatzen bagara, aukera-sorta errotik murrizten da.

 

EC: Zein sektoretara bideratzen ari dira gehien Bizkaian sortzen diren enpresa-ekimenak?

OU: Oro har, industriak garrantzi handia du lurraldean. Seed Capital Bizkaiari dagokionez, teknologia-enpresetan, konpainia digitaletan, industrian eta bioteknologian banaturik daude inbertsio-funtsen inbertsioak.

 

EC: Bizkaia lurralde ekintzailea izaten jarraitzen du?

OU: Pixkanaka indar ekintzailea berreskuratzen ari da, baina lanean jarraitu behar dugu ekintzailetza aukera gisa ikus dadin eta ez alternatiba gisa. Eta horretarako, gaur egungo pentsaera pixka bat aldatu beharra dago, segurtasuna eta erosotasuna bilatzen dugun hori, eta gehiago baloratu proiektuetan jarraitzen dutenak eta arriskatzen direnak.

 

EC: Aholkuren bat etorkizuneko enpresarientzat?

OU: Bidaiakide onak aukeratzea funtsezkoa da, bai bazkideak, bai langileak edo beste akziodun batzuk. Ulertu behar da, halaber, ideia pibotatu edo modulatu egin behar dela bidean aurkitzen diren zailtasunen edo aukeren arabera, eta, azkenik, konpainia dagoen fasearekin bat datozen finantza-produktuak bakarrik aukeratzea iradokiko nuke. 

EZAGUTU CROWDFUNDING BIZKAIAN GAUR EGUN AKTIBO DITUGUN PROIEKTUAK. ETA IDEIA BERRITZAILE BAT BADUZU, HEMEN AURKEZTEKO MODUARI BURUZKO INFORMAZIOA LOR DEZAKEZU