30/08/2019

Enpresa-finantzaketa motak berrikusten ditugu

Finantzaketa lortzea ezinbestekoa da edozein proiektu bideratzeko, batez ere lehenengo fasetan dauden horiek. Horregatik da hain garrantzitsua proiektu bat sustatzeko aukera emango duen enpresa-finantzaketa motak ezagutzea.

Zer da enpresa-finantzaketa?

Finantzaketa, enpresa-finantzaketa edo beste edozein motatakoa izanik, proiektu bat burutu ahal izateko dirua lortzean datza. Beharrezkoa den kapitala ez izatekotan, diru hori beste pertsonengatik dator. Mailagatutako diruaren baldintzen arabera, zenbait enpresa-finantzaketa mota bereizi daitezke.

Beste alde batetik, enpresa-finantzaketa mota gehienek kontzeptu komunak dituzte:

  • Itzultzea: mailegatutako dirua normalean interesekin itzuli beharra dago.
  • Epemuga: itzultzearekin loturik dago, itzultzea egiteko azken eguna izanik.
  • Epe motzera eta epe luzera: itzultzea egiteko urte bat baino gehiago edo gutxiago dagoen arabera, epemuga epe luzera edo epe motzera izan daiteke.

 

Ohiko hiru enpresa-finantzaketa iturri mota

Hauetako iturri bat kapital propioarekin egindako finantzaketa izango litzateke. Itzultzea eta epemugak beharrezkoak ez diren enpresa-finantzaketa mota bakarrenetarikoa da. Hala ere, pertsona batek autofinantzaketari ekiten dionean, bai epe laburreko, epe ertaineko edo epe luzerako interesen bila dabilela antzeman daiteke.

Bigarren iturria ezagunenetariko bat izango litzateke: banku-finantzaketa. Askotan, pertsona batek kapital-propio askorik ez duenean, finantzaketa hau banku-finantzaketarekin osatu edo ordezkatzen du. Iturri honen arazorik nagusiena ezarritako baldintza zorrotzak dira. Kredituak, deskontuak edo faktoringa banku-finantzaketaren barne egongo litzateke.

Hirugarren iturria dirulaguntzaren bat lortzea izango litzateke. Banku-finantzaketa pribatua den bitartean, dirulaguntzak normalean sektore publikoari lotuta daude. Esaterako, BEAZen bitartez Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak ekintzaileentzat eta Bizkaiko enpresentzat eskuragarri jartzen dituen dirulaguntzak.

 

Finantzaketa iturri berriak

Gaur egun, enpresa-finantzaketa mota berriak araupetu egin dira. Onuragarrienen artean, elkarlaneko ekonomiari loturik daudenak dira, crowdfundinga eta bestelakoak esaterako.

Crowdfundinga inbertitzaile askok proiektu bat finantzatzea lortzean datza, normalean plataforma espezializatu baten bitartez. Ekarpen motaren arabera, crowdfunding mota asko bereizi ditzakegu.

Crowdfunding Bizkaia crowdequity plataforma bat da, non inbertitzaileak enpresa baten akzio bat eskuratzen dute, zenbait eskubidez gain. Bestalde, Crowdfunding Bizkaia administrazio publiko baten (Bizkaiako Foru Aldundia) lehen crowdfundinga da, sekulako segurtasuna eskainiz bai sustatzaile bai inbertitzaleentzat, eta inbertitzeagatik zerga-pizgarriei etekina atera diezaiekezu.

 

Ideia berritzaile bat baduzu eta finantzaketa bila bazaude, ezagutu gaitzazu eta igo ezazu zure proiektua.