Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Kietoparao: mugikorraren alternatiba haurrak entretenitzeko

Egunero ikusten dugu: haur-taldeak mugikor bati itsatsita, gurasoek tabernan zerbait hartu edo jatetxe batean jaten duten bitartean. Mugikorra da irtenbide errazena entretenituta egon daitezen beti gainean daramagulako, eta entretenimendu pilo bat duelako barnean. Baina etxeko txikienen garapen egokia lortzeko beharrezkoa da pantailen erabilera mugatzea.

Teknologiak eskaintzen dituen abantaila guztiak zalantzan jarri gabe, garrantzitsua da teknologien erabilera arduratsuan heztea eta haurrak entretenitzeko aukera emango duten mugikorren alternatibak izatea. Premia honetatik sortu zen Kietoparao, bere kitekin 20 jolas baino gehiago eramateko aukera ematen baitu 200 gramotan, telefono mugikorrak eskaintzen dituen ezaugarriak erreplikatuz.

Kietoparaoren kitak

Arropaz, osagarriez edo paperez gain, Kietoparaok kit ugari eskaintzen ditu haurren adinaren araberako entretenimendu-beharrei erantzuteko:

  • 12 hilabetetik aurrera: 2 urtera arte pantailarik ez erabiltzea gomendatzen den arren, ez da zaila mugikor batean marrazki bizidunak ikusten dituzten haurrak ondo pasatzen ikustea. Hori saihesteko, Kietoparaok bi kit ditu: bata, forma-sailkatzailea eta egurrezko autotxo bat dituena; bestea, ortzadarra eta lupa-mugikorra dituena, oihalezko poltsa batean gordeta, poltsa horretan ere egunero erabiltzen diren hainbat elementu sartzeko aukera ematen duelarik.
  • 4, 5 eta 6 urtetik aurrera: eta adin-mugarik gabe, Kietoparaok aukera ugari garatu ditu. Kit txiki bat: 10,5 cm-ko altuera eta zabalerako poltsa batean jardueren eta denbora-pasen gida bat, borragoma duen arkatz bat eta zerrenda luze batetik aukeratu daitekeen joko bat dituena. 250 gramoko set oso bat: dama-taula bat eta 3 marran jolasteko beste bat, 24 fitxa, dadoa, oreka-piezak, 6 joko dituzten bi karta-sorta, libreta, arkatzak, Origamirako gida, 6 jokoren gida eta denbora-pasen liburuxka dituena.

Etxean jolasteko bertsio handiago bat, denbora-pasako hainbat liburu edo kitak berritzeko aukeraz gain, piezaren bat galdu delako edo hainbeste erabiltzetik hondatu direlako, Kietoparaok aukera ematen du, halaber, bere web orritik hainbat jarduera eta denbora-pasa doan deskargatzeko. Deskarga horiek adinaren, helburuaren edo erabili nahi den aukeraren arabera sailkatzen dira.

Kietoparaoren inbertsio-txanda Crowdfunding Bizkaian

Kietoparaok ezarritako helburuakin, pantailak modu arduratsuan erabiltzearen inguruan kontzientziatzea, laster hasiko dute inbertsio-txanda bat Crowdfunding Bizkaian. 100.000 € biltzea da helburua, eta zuk ere parte hartu ahal izango duzu proiektuan, neska-mutil gehiagok jolas eta elkarreragin dezaten pantaila bati begira egon gabe.

Inbertitu Kietoparaon, eta berrikuntza handia duen negozio-eredu batean parte hartu. Lehiakideak jostailu-dendetan egoten diren bitartean, Kietoparaok produktua, mezua eta salmenta-kanala konbinatzen ditu, familiek haurrak entretenitu behar dituzten lekuetan egoteko: hotelak, jatetxeak, garraioa eta itxaron-gelak.

Kietoparaoren proiektuari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi baduzu, sartu hemen, eta laster inbertituko ahal izango duzu Crowdfunding Bizkaian.