Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Zure eraldaketa digitala azkartzeko urratsak

Pandemiak eragindako krisiak enpresen eraldaketa digitala bizkortzea eragin du. Aldaketa hauek abiadura handiarekin gertatzen ari dira eta hauek ziurgabetasuna eragin ahal duten arren, etorkizuna digitala izango dela argi dago, bai existitzen diren enpresen nukleoan bai proiektu berrien garapenean.

Ezinbestekoa da aldaketen aurrean beharrezkoak diren herramintak gehitzea, hala nola, analisia edo datuen kudeaketa,  hauek enpresen digitalizaziorako gakoetako bat izanik. Datu maila handiei sarbidea izateak eta hauen analisi egokia egiteak, tendentziak kalkulatzea eta erabaki egokiak hartzea ahalbidetzen du.

Nola bizkortu zure enpresaren digitalizazioa?

Mundua gero eta interkonektatuagoa dago: edozein lekuko online erosketak, edozein momentutan enpresekin kontaktatzen dituzten kontsumitzaileak edo distantzia handira batzartzen diren langileak. Gaur egungo enpresa ezagunenek eraldaketa digitala dute haien estrategia garrantzitsuenen artean.

Atzean ez geratzeko, enpresek eraldaketa digitalak ematen dituzten onurak aprobetxatu behar dituzte. Hala ere, garrantzitsua da segurtasunez egitea,  lehiakortasuna eta bezeroenganako komunikazioa galdu ez daiten. Eraldaketa azeleratzeko pausuak hurrengoak dira:

Helburuak definitu

Helburuak negozio bakoitzaren beharrizanen arabera aldatzen dira, hurrengoen artean baten bat bete behar da:

  • Eragiketen efizientzia handitu
  • Ekoizpenaren denbora murriztu
  • Arriskuak murriztu eta segurtasuna handitu

Helburu orokorrak izan arren, neurtzeko errezak, eremu ezberdinetan eskalagarriak eta enpresaren testuinguruari egokitu daitezke, desiragarriak diren helburuak betetzen diren aztertuz.

Egiturak berdiseinatu

Hain globalizatuta dagoen merkatu batean, lehiakorra izateko era optimoena teknologia erabiltzea da, bezeroei zuzendutako produktu eta zerbitzuak eskeintzeko. Eraldaketa digitala azeleratzeko beharrezkoak dira lankidetza egitura enpresarialak. Enpresek aldi berean eta sail ezberdinetan, informazioaren hartu-emana nola hobetu ahal den eta teknologia berrien adopzioaren sustapena ebaluatu behar dute.

Datuen babeserako neurriak ezarri.

Datuen kudeaketa digitalizazioaren gakoetako bat bada, logikoa dirudi, informazioa hirugarren pertsonetatik babestea estrategien artean ezinbesteko atal bat dela. Datuen gestio desegoki batek eraldaketa digitala geldiarazteaz gain, erabiltzaileen zein kolaboratzaileen segurtasuna arriskuan jartzen du.

Ekosistema pribatu, seguru eta enkriptatu bat mantentzeko, big data teknikak erabili eta hodeian dauden Inteligentzia Artifizialarekin erlazionatutako teknikak aplikatu behar dira. Zerbitzuen hobekuntzarako eskurragarria dauden herraminta teknologikoek empresa bat bultzatu dezakete, inplementazio koste alturik izan gabe eta datuen biltegiratzerako eremu fisikorik behar izan gabe.

Eskalagarriak diren estrategiak garatu

Enpresa baten eraldaketa digitala ez da helburu finko bat, negozio bati inpultso edo bultzada bat emateko herraminta baizik. Garrantzitsua da gero eta aldakorragoak eta espezifikoagoak diren merkatuaren eskakizunei ahalik eta arinen adaptatu ahal den malgutasun bat lortzea.

Malgutasun hori izatea lortzen bada, enpresak ahal izango du:

  • Kontsumitzaileen beharrizanak asetzeko produktu eta zerbitzu berriak garatu
  • Errekurtso, dirua eta denbora aurreztu
  • Efizienteagoa izan
  • Emergentzia edo egoera aldakorren aurrean prestatuagoa egon

Egunez egun gure ekosistema eraikitzen; Bizkaian sinesten, sortu eta hazten gara. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia.