Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Zure negozioarentzako transformazio digitalerako ideiak

Transformazio digitala XXI. mendeko iraultza industriala da. Hori dela eta, multinazional handietatik hasita ETE txikienetara arte ere, enpresa guztiak mundu digitalera egokitu dira azken urteetan edo lan horretan dihardute.

Digitalizazioaren onura anitzen artean (besteak beste: espazioa aurreztea, antolakuntzaren hobekuntza, gailu desberdinetatik lan egin ahal izatea, merkatura egokitzea,…), produktibitatearen eta gure zerbitzuen eraginkortasunaren hazkundea daude, honek enpresaren errentagarritasuna sortu edo handitu dezakeelarik.

Zer suposatzen du transformazio digitalak zure negozioan?

Enpresen transformazio digitalak erakundearen pentsamoldea aldatzea suposatzen du. Ez da soilik teknologia barneratzea, baizik eta prozesuen berrikusketa batekin batera egin behar da, hauek zure bezeroen eta ingurunearen eskari berrietara egokitzeko.

Zure negozioa digitalizatzeko ideiak

Historian zehar proiektu digital arrakastatsu asko existitu dira. Burura lehenengo etortzen zaizkigun Google, Facebook, Microsoft… bezalako nazioarteko enpresa handietatik hasi eta Spotahome, Fintonic edo Chicfy bezalako beste batzuetaraino, alegia, urte gutxitan startup txikiak izatetik beraien sektoreko lider bihurtzera iritsi direnak.

Barne-prozesuak bizkortzea

Zure enpresa edo markaren digitalizaziorako aldaketan, kontuan izan behar duzu antolakuntzarako erreminta onak ezagutzea eta erabiltzea ezinbestekoa dela. Gainera, doako erreminta asko existitzen dira, hauekin enpresaren funtzionamendua eta barne-antolakuntza hobetu daitezkeelarik.

Monday, Trello, Slack, Basecamp Asana edo Facebook Workplace bezalako lana kudeatzeko erremintek prozesuak arintzea baimenduko dizute, helburuak azkarrago definituz, langile guztiek barne-workflowa atzitzea erraztuz eta beraien arteko barne-komunikazioa ezanguratsuki hobetuz talde-lana eskatzen duen edozein lan edo proiektutarako.

Zure produktu edo zerbitzuaren salmenta hobetu

Gaur egun pentsaezina da produktu edo zerbitzu bat jaulkitzea, edozelakoa dela ere, berau erakusteko edo atzitzeko web bat izan barik. Offline salmenta zuzenean ere, kalean bertan egiten den salmenta negozio baten kasua adibidez, kontakturako informazioa agertzen den orri bat izatea ezinbestekoa da.

Gainera, salmentarako negozio gehienek e-commerce-erako jauzia egin dute. Zerbitzu honek, bere sorkuntza eta mantenurako baliabideen inbertsio bat egin behar dela egia bada ere, gero eta handiagoa den barneratze portzentaia dauka. Hala ere, zure offline negozioaren onurak osatzeko e-commerce bat sortzea pentsatzen ari bazara, aldez aurretiko estrategia bat definitu beti, izan ere ardura eta planifikazioa eskatzen ditu.

Beste alde batetik, zure produktu edo zerbitzuak saltzeko balio diezazukeen erremintetako bat CRM bat da. Bezeroak kudeatzeko sistema bat da, honekin zure web-era iristen diren edo zure online negozioan erosten duten pertsonen datu-base bat mantendu ahal izango duzularik. CRM baten giltzarria ez da soilik berau edukitzea, baizik eta berau erabiltzen jakitea. Gehienbat lead-ak erakartzeko eta lortzeko estrategia planteatu behar duzu, zure bezeroei edo bezero potentzialei buruz nahi duzun informazioa izateko, gero bihurtze sistema bat aplikatzeko eta zure dendan edo zure zerbitzua kontsumitu dezaten.

Komunikazio digitala landu

Bai ala bai beti komunikatuta egon behar zara. Gaur egun bizi garen hiperkonektibitatearen garai honetan, gure bezero guztiak mugikorrari itsatsita daude, zure negozioa beraientzako ikusgarri egon behar delarik.

Alde batetik, zure negoziaren web nagusia, lehen aipatu dugun bezala, ezinbestekoa da. Bestalde, CMS-ak, edukia kudeatzeko erremintak, gero eta intuitiboagoak dira, zure web-ean edozein momentutan esku hartu ahal izango duzularik denbora apur bat eskaintzen badiozu eta momentuoro zure edukietarako barne- edo kanpo-profesionalarengana jo beharrik izan barik.

Azkenik, garrantzi gutxiagokoa ez delarik, komunikazio digitala landu behar duzu Social Median. Horretarako, ez da nahikoa plataforma guztietan kontu bat irekitzea eta ateratzen den lehenengoa publikatzea. Zure publikoa dagoen sare sozialetan kontua sortu behar duzu eta kanal bakoitzarentzako egokiena den edukien estrategia bat planteatu, zure markarekin bat datorren tonu eta ahotsarekin eta zure komunitatearekin eguneroko komunikazioa zainduz. Modu horretan, gero eta interes gehiago sortuko duzu zure bezero potentzialengan, bitartean hauek nola jokatzen duten eta zer eskaini ahal diezun ezagutuz joango zarelarik.

Amaituz, transformazio digitalaren helburuak ez du zertan zure negozio eredua guztiz aldatu, hau gertatu daitekeen arren, baizik eta zure enpresa-prozesuak eta bezeroekiko harremanak XXI. mendera egokituko ditu zure enpresak biziraun dezan eta haz dadin. Darwinek bere eboluzioaren teorian iragarri zuen bezala: “egokitu ala hil”.

EGUNEZ EGUN GURE EKOSISTEMA PROPIOA SORTZEN; BIZKAIAN EGITEN DUGU: SINETSI, SORTU ETA HAZI.EZAGUTU CROWDFUNDING BIZKAIA.