Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Estatu mailako crowdfunding plataforma nagusienak

Elkarlaneko ekonomiak eragin handia izan du gure herrian. Horren erakusgarri dira joera honetan oinarritutako hainbat ekimen digitalek lortutako arrakasta, besteak beste Airbnb, Etsy edo Blablacar, hiru adibide soilik aipatzearren. Elkarlaneko ekonomian oinarritutako korronte teknologiko honetan aipagarria da, gainera, estatu mailan crowdfunding plataformek duten onarpen gorakor eta azkarra.

Honen ondorioz, gaur egun gure herrian finantzatzeko edo inbertitzeko alternatiba ugari daude crowdfundingera eta bere modalitate ezberdinetara joz. Jarraian adibide batzuk azaldu eta aztertuko ditugu.

Balorazio irizpidea

Estatu mailan garatutako crowdfunding plataformek zenbait berezitasun dituzte. Hasteko, baliteke crowdfunding modalitate jakin batean edo itxura jakin bateko proiektuak kudeatzean espezialitatuta egotea. Honen arabera inbertitzeko edo finantziazioa aurkitzeko aukera sorta aldatuko da, eta bere egokitasuna erabiltzaileen lehentasunen menpe egongo da.

Hala ere, eskuarki, inbertitzaileek eta iragarleek positiboki baloratzen  dituzten elementu batzuk daude. Hauek dira:

  • Lege-bermeak, zein pribatutasun eta segurtasun bermeak.
  • Erraztasunak inbertitzeko orduan eta inbertsioaren bilakaera jarraitzeko.
  • Koherentzia proiektuen katalogoa eratzeko orduan.

Goteo

Estatu mailako crowdfunding plataformen artean gehien gailentzen den bat Goteo da. Batez ere, hau bere proposamenaren koherentziagatik da: hiri-interesarekin erlazionatutako proiektuak bultzatu, onura ekologiko, sozial eta demokratikoei lotuak.

Horrela, Goteo komunitate-beharrizanen eta jarduera ekonomikoaren arteko plataforma bitartekari bezala ezarri da. Goteok urtean 200 proiektutaraino sustatu ditzake.

Verkami

Ekimen hau batez ere izaera artistikoa duten proiektuak babestean ardazten da. Orokorrean, Verkami-n inbertitzaileak proiektu batean parte hartzen du iragarritako saria lortzearen truke. Inbertsioaren zordunketa proiektua aurreikusitako kota minimora iristen denean egiten da, eta plataforma guztira bildutakoaren %5arekin gelditzen da. Guzti honekin, inbertitzeko baldintza oso erakargarriak eskaintzen ditu.

Verkami crowdfunding plataformaren arrakasta maila kalifikatzeko bere datuei begiratzea baino ez dago: 35,5 milioi euro bilduak orain arte.

Crowdfunding Bizkaia

Aurrez aipatutako crowdfunding plataformei dagokionez, Crowdfunding Bizkaiak nolabaiteko desberdintasunak ditu. Lehenik eta behin, crowdequity-an espezializatuta dago, inbertitzaileak proiektu batean parte-hartze bat erosten duelarik eta, honek aurrera egiten duenean, itundutako interesak jasotzen dituelarik. Ordainsari ekonomiko zuzena lortzera zuzenduta dago beraz.

Gainera, Crowdfunding Bizkaian kudeatutako proiektuak berrikuntza teknologiko eta sozialari lotuak daude, sustatutako jarduera ekonomikoak komunitate-inguruan eragin positiboa izatea bilatzen delarik.

Esan beharrekoa da ere Crowdfunding Bizkaia administrazio publiko batek kudeatutako lehen plataforma dela: Bizkaiko Foru Aldundia. Honek lege, pribatutasun eta segurtasun aldetik berme ezinhobeak eskaintzen ditu.

IKUSI ZURE PROIEKTUA CROWDFUNDING BIZKAIRA IGOTZEKO BALDINTZAK, ETA ezagutu gaur egun aktibo dauden proiektuak.