Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Zer da eta nola funtzionatzen du finantziazio erronda batek crowdfunding-ean?

Finantziazioa edozein enpresa proiektu martxan jartzeko palanka da. Baina batzutan berau lortzea zaila izaten da, bereziki proiektu sortu berrientzako eta start-up-entzako.

Alabaina, crowdfunding-ak, elkarlaneko ekonomiari lotutako jarduera izanik, fase hau nabarmenki errazten du. Horretarako, segidan azaltzen dugun finantziazio erronden sistema berezi bat dauka.

Finantziazio erronda: definizioa

Baliabide hau ez dago zuzenean crowdfunding-arekin lotuta, baizik eta orokorrean ekintzailetza jarduerarekin. Izan ere, azken urteotan start-up-entzako finantziazio modu egokiena bezala ezagutzera eman da. Modu batean edo bestean proiektuak sortutako mozkinen parte bat eskuratzen duten inbertitzaileak erakarriz kapitala lortzean datza.

Finantziazio erronden artean mota ezberdinak bereizten dira egiten den momentuaren arabera. Berau momentu hauetan eman daiteke:

  • Ibilbidearen hasieran.
  • Proiektuaren hedapenean.
  • Berau jada finkatuta dagoenean, baina zabalkuntza edo birmoldaketa bat hasi nahi denean.

Era berean, erakarri beharreko inbertitzaile mota ezberdina izan daiteke finantziazio erronda moten arabera.

Nola funtzionatzen dute erronda hauek crowdfunding-ean?

Crowdfunding-a oso erabilgarria da finantziazio modu alternatibo bezala. Finantziazio tradizionalarekiko bereizgarri nagusia inbertitzaile askoren interesa konzentratzen duela da. Horretarako inbertsiorako proiektuak aukeratzeaz eta berauek argitaratzeaz eta publikoari promozionatzeaz arduratzen diren Crowdfunding Bizkaia bezalako plataforma espezializatuak erabiltzen dira.

Eremu berri honetan, finantziazio errondak bere arrakasta erraztuko duen baldintza jakin batzuk bete behar ditu. Lehenik eta behin, sareen bitartez komunikazio kanpaina on bat garatu behar da. Honek proiektuaren helburu den publikoa zein finantziazioaren ordainsaria edo jarraitu beharreko garapen plana zehaztea suposatzen du. Eta finantziazio erronda proiektua jada martxan edo finkatuta dagoenean egiten bada, beharrezkoa izango da metrika posible guztiak lortu eta aurkeztea.

Edozein kasutan, ekintzaileek crowdfunding plataforma egokia aukeratu behar dute. Funtsezkoa da bere tratua, arrakasten historia eta, batez ere, bere espezializazioa kontuan hartzea. Crowdfunding Bizkaia, adibidez, administrazio publiko baten lehen crowdfunding plataforma izateaz gain (Bizkaiko Foru Aldundia) crowdequity bidez finantziatutako proiektuetan dago espezializatuta.

Finantziazio erronden adibide batzuk

Crowdfunding Bizkaiaren duela gutxiko arrakasta kasuetako bat WATS proiektuarena izan da, heziketa programen eta ekintzen bidez kirol munduko indarkeria desagertaraztean ardaztutako proiektua. Finantziazio erronda duela aste batzuk itxi zen,   61.680 € batuz eta hasierako helburua %24an gaindituz.

Bere finantziazio erronda Crowdfunding Bizkaian aktibatu duen beste proiektu bat Axalko da, pertsonalizatutako egurrezko bizikletak fabrikatzen dituen enpresa. 150.000€tako helburua lortu ez duen arren, entzute eta oihartzun handia lortu du komunikabideetan, eta bere etorkizunerako funtsezkoak izango diren finantza babesak lortu ditu.

IDEIA BERRITZAILE BAT BADAUKAZU ETA FINANTZIAZIOA BEHAR BADUZU, EZAGUTU GAITZAZU ETA BIDALI IEZAGUZU ZURE PROIEKTUA.