Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Fisify: berrikuntza eta gertutasuna fisioterapian

Fisioterapia behar bezala funtzionatzen ez duten gorputz-atalak estimulatzen dituzten zenbait ariketa lokalizaturen bidez pertsonei mugikortasuna berreskuratzen laguntzen dien osasun-zientzien adar bat da. Eskuarki, lesio batetik sendatzeko, kirurgia baten ondoren edo minen bat dagoenean erabiltzen diren tratamenduekin lotzen da.

Honelako kasuren bat gertatzen denean, fisioterapeutara astean 60 minutu joaten gara, baina gainerako denboran ez dakigu zer egin edo nola jokatu. Arazo honen irtenbidea Fisify da, prozesuaren %100ean jarduteko eta indarberritze askoz azkarragoak eta eraginkorragoak lortzeko teknologia erabiltzen duen fisioterapia-mota berria, eta laster Crowdfunding Bizkaian bere inbertsio-txanda irekiko du.

Aurya: Fisifyren teknologia

Fisioterapia tradizionalaren alternatiba bat eskaintzen du Fisifyk Aurya teknologiaren bidez, adimen artifizialaren bidez, sintomak ebaluatzeko, ariketak automatikoki sortzeko eta mugimendu okerrak denbora errealean zuzentzeko gai den laguntzaile birtuala. Beraz, gaixoari laguntzen dio indarberritze-prozesu osoan.

Diagnosia

Auryaren sintomak ebaluatzeko algoritmoak pazientearen sintomatologia aztertzen du eta hiru patologia probableenak eskaintzen ditu. Bi minutu baino gutxiagoan, esperientzia erraz eta intuitibo baten bidez, algoritmoak ebaluazioa egiten du eta lesioaren gainean lehen unetik jarduteko aukera ematen du.

Ariketak

Bigarren fase honetan, Auryak 30 egun arteko ariketa pertsonalizatuen programa bat diseinatzen du, pazientearen patologiarako eraginkorrak izango direnak. Tresna honi esker, fisioterapeutak sortutako programen erabateko kontrola izan dezake.

Denbora errealeko zuzenketak

Auryak kamera erabiltzen du pazientearen mugimenduak denbora errealean monitorizatzeko. Mugimendu okerrak detektatuz gero, berehala egiten ditu zuzenketak, bezeroak ariketak behar bezala egin ditzan.

Telemedikuntzaren unea

Gaur egungo egoerak industria guztien digitalizazioa bizkortu du, eta osasunaren sektoreak ere teknologian aliaturik onena aurkitu du. Aurreikuspenek adierazten dute e-health-aren hamarkada izango dela, telemedikuntzan %1400eko hazkundearekin eta osasun- eta ongizate-aplikazioetan %70ekoa.

Telemedikuntzak zerbitzuak hobetzeko aukera ematen du eta laguntza eta sorospen tresna da, bai diagnostikoan, bai jarraipenean eta prebentzioan. Gero eta gehiago arduratzen gara gure osasunaz eta ongizateaz, kirol jarduera eta errehabilitazio zerbitzuen beharra handituz. Aldaketa honi eta teknologia berrien etorrerari esker, ugaritu egin dira fitnessarekin eta osasunarekin lotutako aplikazioak.

Tresna berri hauen artean, Fisifyk tratamenduen kalitatea hobetzeko aukera ematen du, osasun arloko profesionalari aparteko kargarik gehitu gabe, behar ez diren fisioterapiako saio gehigarririk gabe eta programa guztiz pertsonalizatuak erabiliz. Laster Crowdfunding Bizkaian inbertitsio-txanda bat irekiko du bere teknologia garatzen jarraitzeko eta pazienteak era azkarragoan eta eraginkorragoan berreskuratzeko.

Fisify proiektuari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi badituzu sartu hemen eta laster inbertitu ahal izango duzu Crowdfunding Bizkaian egingo duten inbertsio-txandan.