Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Kosmetika ere gizonen kontua da

2020ko egoera bereziak sektore guztietan izan du eragina, baita kosmetikoan ere. Hala ere, sektore honetan Estatuan, produktu kosmetiko ekologikoek %20ko gorakada izan dute urte osoan. Igoera hau erabiltzaileek gero eta eskaera handiagoa egiten dutelako gertatu da, gero eta kontzientziatuago daudelako, informazio hobea dutelako eta gero eta zorrotzagoak direlako erosten dituzten produktuekin, zainketa naturalei, elikadurari eta osasunari dagokienez.

Sektore kosmetikoa Estatuan botere handia duen industria bat da, Europan bosgarren potentzia izanik eta mundu mailan lehenengo 10en artean dagoena. Gainera, lurrinen nazioarteko esportazio handiena duen bigarren herrialdea da, Frantziaren atzetik. Honen arrazoi nagusia sektoreak urtean I+Gn 300 milioi euro baino gehiago inbertitzen dituela da, Lurringintza eta Kosmetika Elkarte Nazionalaren (Stanpa) datuen arabera.

Kosmetika-produktu natural eta ekologikoak joera bat dira, kontsumitzaileen % 73k uste baitu produktuen konposizioa garrantzitsua dela. Hala ere, alderdi honetaz gain, bada kosmetika saltzeko beste aukera bat, gorantz doana eta sektorearen hurrengo urteetako apustua izango dena, eta gizonen edertasunean ardaztuta dauden produktuak dira.

Gizonezkoen kosmetika, balio segurua

Gizonak kosmetikaren sektorean kontsumitzaile gisa gelditzeko asmoz sartu dira. Gaur egun, gizonen % 50ek baino gehiagok uste du beauty deritzogun sektorea ez dela emakumeentzat bakarrik. Urrun geratzen dira “metrosexual” hitzaz berba egiten ziren urteak, irudi zaindua izateaz eta azken joerei adi egoteaz arduratzen zen pertsona hain zuzen ere. Termino hori ez da gaur egun existitzen, irudi zaindua izateko eta tratamendu kosmetikoak erabiltzeko ohitura (buru-azalerako, azalerako edo bizarrerako) joera hedatua delako.

Azken urteetan, lehen aldiz kosmetikaren mundura hurbiltzen ziren gizon gehienak ilea erortzearen edo bizarra zaintzearen ondorio ziren. Hala ere, interes hau orokortu egin da aurpegia eta azala zaintzeko, horrek dakarren guztiarekin: errutinak, etab. Orain arte emakumeentzako zirudien eta gizonak gero eta gehiago sartzen ari diren lekua.

Produktu kosmetikoetara jotzeko orduan gizonen eta emakumeen arteko gustuak oso desberdinak diren arren, aurretik aipatu ditugun produktu ekologiko edo/eta naturaletarako joera bi sexuek partekatzen dute. Gustuez gain, badira produktu kosmetikoen kontsumoa gizonen eta emakumeen artean bereizten duten faktore fisiologiko nagusiak ere. Desberdintasun horien artean hurrengoak daude, gizonezkoen larruazalaren lodiera handiagoa eta ilearen erorketa, askoz ere arruntagoa eta gizonen % 40k baino gehiagok jasaten duena. Galera hau da haiek gehien kezkatzen dituen gaietako bat, testosteronak eragindako DHT hormona dela eta. Honen ondorioz, gehien eskatzen diren produktuak erorketaren kontrako produktuekin eta adinaren aurkako produktuekin lotuta daudenak dira.

Arazo hauek guztiek elementu naturalekin egindako kosmetikan aurkitzen dute konponbidea. Hori dela eta, online salmentaren gorakadarekin batera, enpresa sortu berri asko ari dira e-commerce bidez beren zerbitzua eskaintzen, non tratamendu-produktuen packak saltzeaz gain, gizonentzako aholkularitza dermatologikoko edukiak ere eskaintzen diren.

Laster aurkeztuko dizuegu BOXSR, zure larruazal-mota eta behar dituzun zainketak ezagutzeko aholkularitza eta gizonen azala zaintzeko produktu espezializatuen online salmenta eskaintzen dituen proiektua.

Crowdfunding Bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ekintzailetzari, startup-ei edo/eta finantzaketa-metodoei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, informazio zehatza eskaintzen dizugu gure blogean.